Nafarroako Enologia eta Olio Laborategia (NEOL)

Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren barne dago, eta mahastizaintzaren sektorearekin lotutako produktuen analisi kimiko eta biologikoak egiten ditu, bai eta oliba-olioaren analisiak ere.

HELBIDEA
Orbaibar kalea, 34
31390 Erriberri
TELEFONOA

Ezaugarriak eta Zerbitzuak

Nafarroako Enologia eta Olio Laborategiak analisi kimikoak eta biologikoak egiten ditu. Mahastizaintzaren eta Ardogintzaren arloan lan egiten du, arloarekin lotutako produktu guztien analisiak eginez. Oliba olioaren analisi ofizialak ere egiten ditu bere eskumeneko arloan.

Nafarroako Enologia eta Olio Laborategia Mahastizaintzaren eta Ardogintzaren arloko analisi ofizialak eta EB 2018/273 eta EK 1308/2013 Erregelamenduko Administrazio Ziurtagiriak emateko Europako Laborategien Batzordearen 3. zerrendan sartua dago.

Laborategiaren eginkizunak
Egiaztapena