Castellano | Euskara | Français | English
Koronabirus kasu batekin kontaktu estua izan zarelako ari zara jarraibide hauek jasotzen. Hau da, birusa zuen pertsona batengandik 2 metro baino gutxiagora egon zara, 15 minututik gora, prebentzio-neurririk gabe.
Edo Covid-19a duen pertsona batengandik hurbil egon zara ibilbide luzeko garraiobide batean (hegazkinean, trenean, autobusean, autoan, itsasontzian).
Covidaren kontrako txertoaren dosi bat jasotzeko zain bazaude (lehenbiziko txertoa edo dosi indargarri bat), 7 egunez itxoitea komeni da.
ERABAT TXERTATUTA BAZAUDE:
Agindutako dosiak jaso eta immunizatuta egoteko behar den gutxieneko denbora igaro bada kontsideratzen da pertsona bat erabat txertatua dagoela (ikus koadroa).
Jarraitu beharreko gomendioak:
- Ez duzu itxialdirik egin behar.
- Ez egon pertsona zaurgarriekin eta txertorik jaso ez dutenekin.
- Jendearekiko tratuan maskara erabili.
- Ez joan ekitaldi jendetsuetara.
- Covidaren sintomarik agertzen bada, jarri harremanetan zure osasun etxearekin, Osasun Kontseiluarekin (948290290) edo egin antigeno test bat.
- Sintomarik gabe jarraituz gero, ez da beharrezkoa izanen proba diagnostiko bat egitea (PCR bat / Antigeno testa).
Dena dela, Covid-19an positibo den pertsona baten kontaktu estua izan zarenez, gerta liteke kutsatzea eta gaixotasuna ez transmititzeko prebentzio-neurriak zorroztu behar dira pertsona kutsatuarekin egon eta ondoko 10 egunetan.
TXERTORIK HARTU EZ BADUZU:
7 eguneko itxialdia egin behar duzu etxean, balitekeelako gaixotasuna inkubatzen aritzea. Itxialdia amaitu eta hurrengo 3 egunetan, erne jarraitu beharko duzu jakiteko ea sintomaren bat agertzen zaizun, eta, hori gertatuz gero, etxean gelditu beharko duzu, eta ezarritako moduan jakinarazi.
Neurri hauek bete behar dituzu:
Gelditu etxean, ahal dela gela bakar eta ongi aireztatu batean.
Gelatik atera behar baduzu edo norbaitek sartu behar badu, 2 metroko distantzia mantendu, maskara erabili eta eskuak garbitu.
Ez hartu bisitarik.
Garbitu eskuak maiz urarekin eta xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin.
Ez hartu sendagai antitermikorik (Parazetamola, Ibuprofenoa).
Egunean bitan, kontrolatu eta apuntatu temperatura.
Ahal bada, eutsi eguneroko errutinei eta entretenitzen zaituzten jarduerei.
Erne egon sintomarik agertzen ote den.
Covid-19aren sintomarik agertzen bada, jarri harremanetan zure osasun etxearekin, osasun-aholkuarekin (948290290) edo egin antigeno test bat.
Sintomarik gabe jarraituz gero, ez da beharrezkoa izanen proba diagnostikoa egitea (PCRa / antigeno testa).
Zalantzarik izanez gero, edo laneko baja behar izanez gero, deitu 848 42 00 20 telefonora edo bidali mezu bat helbide honetara: gestiondecontacto@navarra.es. Bertan, honako hauek zehaztu behar dira
Identifikazio-datuak: izena, abizenak eta NANa.
Zure helbide elektronikoa, baja hara bidaliko baitizute.
Lan egiten duzun enpresaren izena
Laneko bajaren hasiera-data
Laneko bajaren amaiera-data.
Zurekin harremanetan egon eta positibo eman duenaren izena, abizenak eta NANa.