(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Seprosana

 

  

Koronabirusaren pandemiak aurrekaririk gabeko presioa eragin du mundu mailako zerbitzu sanitarioetan eta soziosanitarioetan.

Osasun etxeetan eta zentro soziosanitarioetan lan egiten duten profesionalak funtsezko baliabideak izan dira koronabirusaren epidemiaren kontrako borrokan. Esposizio handiko eta errepikatuko populazio-taldea osatzen duten profesionalak dira.

Antigorputzak detektatzeko teknikak, hala nola Elisa/CLIA, pertsona bakoitzaren egoera immunologikoa zehatzago detektatzeko aukera ematen du. Immunoglobulina-motak modu espezifikoan hautemateak aztertutako pertsonaren immunologia-egoeraren eta gaixotasunaren irudi doituagoa ematen du.

Horrek agerian uzten du garrantzitsua dela SAR-CoV2 birusarekiko immunologia-egoera filiatzea garrantzi bereziko sektoreetan, hala nola profesional sanitarioen eta soziosanitarioen artean.

SEPROSANA (SEroprevalencia de PROfesionales SAnitarios- sociosanitarios de NAvarra) jarraipen-programa apustu estrategikoa da, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak sustatua eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak kudeatua.

 

                   Parte hartzeko inprimakirako sarbidea 

 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa