(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Ohiko galderak

Zeintzuk dira txertatzearen onurak?  

Txertoa borondatezkoa da?

Baimena eskatuko da txertoa jartzean? 

Zer txerto erabiliko da Nafarroako osasun-profesionalak txertatzeko?

Aukeratu dezaket zer txerto jarri?

Eraginkorra al da txertoa?

Nola funtzionatzen du txertoak?

RNA mezularian oinarritutako txertoek alda dezakete gure genoma?

Noiz funtzionatzen du babesak?

Segurua al da txertoa?   

Nola lortu da txertoa hain azkar?

Albo-ondorioak ditu?  

Txertoak eragin al dezake COVIDa?

Txertoa har dezaket alergiak baditut?

Nora jo behar dut txertaketan erreakziorik izanez gero?

Txertoa har dezaket baldin eta pertsona immunodeprimitua banaiz edo tratamendu immunoezabatzailea hartzen ari banaiz?

Txertoa har dezaket haurdun banago edo haurdun geratu nahi badut? Eta bularreko haurtxo bat badut?

Txertoa har dezaket Sintrom edo aho bidezko beste antikoagulatzaile batzuk hartzen ari banaiz?

Txertoa hartu behar dut COVID-19a pasatu badut?

Zer gertatzen da lehen dosia jaso ondoren kutsatzen banaiz?

COVIDen txertoa har dezaket berriki beste eritasun baten kontrako txertoa jarri badidate? Beste eritasun baten kontrako txertoa har dezaket COVIDen txertoaren dosi arteko aldian?

Txertoa jarri ondoren, prebentzio-arauak bete behar dira?

Bai. Garrantzitsua da gogoraraztea txertoek denbora behar dutela hartu ondoren organismoak birusaren aurkako babesa gara dezan. Gainera, txerto bat ere ez da % 100 eraginkorra, hau da, baliteke pertsona batzuek ez sortzea gaixotasunaren aurkako erantzun immune babeslerik, txertoa jaso arren. Beraz, garrantzitsua da norbera babesteko neurri ez-farmakologikoak mantentzen jarraitzea: maskara, eskuak garbitzea, pertsonen arteko distantzia, harremanetan jartzen garen pertsonen kopurua mugatzea, ahal den guztietan aire zabalean edo ondo aireztatutako espazioetan, etxean geratzea sintomarik izanez gero, proba diagnostiko baten emaitzaren zain egonez gero edo COVID-19a duen pertsonaren batekin kontaktua izanez gero.

Bestalde, frogatu da txertoak eraginkorrak direla prebenitzeko txertoaren hartzailea COVIDarekin kutsatzea eta sintomak garatzea, baina oraindik ez dago ebidentzia nahikorik ziur egoteko ezin izanen duela transmititzaile asintomatiko gisa jardun eta beste pertsona batzuk kutsatu.

Txertoak gaixotasuna hartzea saihets dezake, baina ez dago hain argi infekzioa eta, beraz, beste gizabanako batzuk kutsatzea saihesten duenik; horregatik da hain garrantzitsua herritarren artean txertaketa-estaldura handiak lortzea (% 70-80). Nolanahi ere, espero izatekoa da txertoek nolabaiteko babesa ematea kutsatzeko orduan, baldin eta gaixotasunetik babesteko gai badira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa