Zure Osasun Karpeta Pertsonalean, besteak beste, hauek aurki ditzakezu:
- Txosten medikoak.
- Oinarrizko osasun-laguntzako analititken eta proba osagarrien emaitzak.
- Irudi diagnostikoak.
- Hurrengo hitzorduen abisuak eta bezte hitzordu bat hitzartzea oinarrizko osasun-laguntzako profesionalekin.
- Zure, txertoen erregistroa.
- Hartzen duzun medikazioari buruzko informazioa edo kontsultan gomendatutako bizimoduei buruzko jarraibideak.
- Zure osasun txartel birtuala, txartel fisikoaren balio bera duena.
Halaber, autozaintzako aholkuak dituzten intereseko estekak eskaintzen dizkizu , baita sarbidea ere osasun zentroen eta guardiako farmazien bilatzaileetara.
Osasun Karpeta Pertsonala osatzen da zu artatzen zaituzten zentroek sortzen duten informazio digitalarekin, eta zuk ematen diguzun informazioarekin, zure historia osatzeko beharrezkotzat jotzen baduzu.
Espero dugu, guztion lankidetzarekin, pixkana-pixkanaka hobetzen joatea karpeta. |
 |