Pertsona edo familia bati ematen zaio, aldi baterako, adingabe baten zaintza eta jagoletza, adingabearen familiak ezin dionean behar duen arreta eskaini. Pertsona edo familia horrek adingabea zaintzeko, elikatzeko, hezteko eta prestakuntza integrala emateko betebeharra dauka.
Harrera-familia izan nahi duten pertsona edo familientzat (familiako beste etxe batzuetan edo beste familia batean). Harrera-familia izateko eskabidea egin behar dute eta dagokion erakunde publikoak egokitzat baloratu behar du.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Jatorrizko bere familiarena ez bezalako familia-ingurunea eskaintzen dio adingabeari, babestuko duena eta bere beharrak modu integralean aseko dituena, harik eta daukan egoera arazotsua konpontzen den arte.
Adingabeak babesteko neurririk egokiena da, hainbat arrazoi tarteko, ezinezkoa denean haren berezko familian bizitzea eta egoera hori, printzipioz, aldi baterakoa denean. Izan ere, uste baita familia-ingurunea dela haur baten beharrei ondoen erantzuten dien testuingurua, haur hori, alderdi guztiei dagokienez, behar bezala gara dadin.
Harrera motak
Aurreikusitako iraupenaren arabera:
Urgentziazkoa, gehienez sei hilabeterako, egoeraren balorazioa egin eta adingabea babesteko neurririk egokiena aztertzen den bitartean.
Aldi baterako, gehienez bi urterako, familia biologikoak gaitzeko lana egiten duen bitartean edo adingabea familiarekin egotea galarazten zuten zailtasunak konpontzen dituen bitartean.
Iraunkorra, familia biologikoak dituen zailtasunen izaeragatik, ez denean aurreikusten, epe jakin baten barruan, adingabea familiara itzuli ahal izango denik.
Harrera-familiaren arabera:
Harrera familiaren beste etxe batean: adingabea familiakoek, hurbilekoek edo ahaideek hartzen dutenean.
Beste familia batean, adingabearekin inolako loturarik ez duen eta bere burua borondatez eskaintzen duen familia batek hartzen duenean haurra. Kasu honetan harreragilea profesional bat izan daiteke.
Zigor-aurrekarien ziurtagiria. Honako helbidean egin behar da eskabidea, NAN agiria aurkeztuta:
Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetza
Puy Ama Birjinaren kalea, 1. Iruña
Telefonoa: 848 42 42 23.
Araudia keyboard_arrow_down
7/2009 Foru Dekretua, Haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko erregelamendua onesten duena.