(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Eraikinak Ebaluatzeko Txostenen (EET) Erregistroa

50 urteko edo hortik goitiko bizitegi kolektiboek beren kontserbazio-egoera orokorrari, irisgarritasun mailari eta ziurtapen energetikoari buruzko Ebaluazio Txostena eduki behar dute.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Argibide gehiago

Hona hemen EETa prestatzeko egin beharreko urratsak:

  • Teknikari eskudun bat kontratatzea.
  • Teknikari eskudunak baliabide informatikoak erabiliz prestatzen du txostena, eta jabeei edo jabekideen erkidegoari sarrera-kode bat ematen die. Sarrera-kode horrekin, EETaren agiri digitalean sartzen ahalko dira. Jabeek edo jabekideen erkidegoek txostenaren paperezko kopia ere eskatzen ahal dute.
  • Jabeek edo jabekideen erkidegoak EETra sartzeko kodea eman behar diote eraikina dagoen herriko udalari. Udalak txostenaren paperezko bertsioa ontzat emateko, teknikari sinatzaileak bere eskuz izenpeturiko sinadura eraman behar du.

Udalak izanen du EETa hartzeko eta hura Nafarroako Eraikinak Ebaluatzeko Erregistro Orokorrean sartzeko ardura. Txostenaren alta aplikazio informatikoaren bidez egin daiteke bakarrik

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Kasu bakoitzerako behar diren agiriak:

  • Kontsulta (herritar guztientzat): ez da inolako agiririk edo ziurtapenik behar kontsultak egiteko.
  • EET bat deskargatzea (EET batean interesa duten pertsonentzat): sarrera-kodea. Eskatu duenari (jabekideen erkidegoa, eraikin baten jabea...) EETa idatzi duen teknikariak ematen dio kodea.
  • Erregistroa (toki-entitateentzat)
  • Txostenak idatzi eta sinatzea (teknikarientzat):
    • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa. Txostena online egin daiteke, edo offline, tableten moduko gailu mugikorren bidez.
    • EETa sinatu ondoren, aplikazioak txostena identifikatzeko kode bat sortzen du. Kodea eraikinaren jabeari ematen zaio, EETa erregistratzeko eskatu ahal izateko. Eskaeran kodea adierazi behar da.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Bulegoetan

EETa erregistratu, kontsultatu edo egiteko, Internet erabili behar da nahitaez (ikusi "Online tramitazioa").

Araudia

Harremana


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.