Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak ukatu egin du Bera/Vera de Bidasoa udalerriaren izena aldatzea Bera izendapen bakarraren truke.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Administrazio Elektronikoaren Batzordearen sorkuntza eta eginkizunak arautzen dituen Foru Dekretua onartu du. Aipaturiko Batzordea kide anitzeko organoa da, eta administrazio elektronikoaren ezarpena sustatu, planifikatu eta koordinatzea izanen du xede, herritarrei nahiz funtzionario publikoei begira eraginkorra eta erabilgarria izan dadin.
Sesman 107.000 metro koadroko herri lursaila desafektatzeko baimena eman du Gobernuak. Sesmako Udalaren lursaila "La Lamparilla" izeneko inguruan dago, eta Udalak hamabost urtez "Los Pelícanos" klubari utzi ahal izanen dio, urteroko kanona ordaintzearen truke, hegazkin ultra-arinen hegaldietarako eremu gisa erabiltzeko. Gainera, aipaturiko erabilera aldia luzatu ahal izanen da.
Gobernuak erabaki bat hartu du banako ebaluazio araubideren bidez tramitatzeko, abeltzaintza saneamendu kanpainetan, abeltzainei abere inmobilizazio edo abeltegien saneamendu-hutsaldiengatik ematen zaizkien dirulaguntzen deialdia. Aipatu dirulaguntzekin ukitutako abeltzainek jarduera utz dezatela saihestu nahi da, animalien gaixotasunek eragindako galerak konpentsatuz.
Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria "Tipificación del lechón de Baztán" (Baztango txerrikumearen estandarizazioa) proiektua osatzeko antolatu duten dastara bildu da. Dasta Sociedad Deportiva Cultural Anaitasunan egin dute, eta tradiziozko elikagai bat bereiztea izan du helburu: txerrikumea bereiztea.
Nafarroako traktoreak eta uzta-makinak berritzeko 200.000 euroko gastua egiteko baimena eman du Gobernuak. Gastua 2009an eginen dute, eta Nafarroako nekazaritzaren sektoreko traktoreak eta uzta-makinak berritzeko inbertsioak egiteko diru laguntzak emateko izanen da (beren indarrez ibiltzen diren makinez ari gara).
Zinema dokumentalaren "Punto de vista" Jaialdiaren eskutik Europan lehenengo aldiz ikusi ahal izanen diren asiar zuzendarien dokumentalak aurkeztu dituzte, gaur goizean, Civican aretoan.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi direnb gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak ekintza plan bat onetsi du gaurko bilkuran enpresen erantzukizun sozialaren (RSE) sustapen eta bultzatze programa egiteko xedez.
Nafarroako Gobernuak Rafael Muguerza Eraso presidenteorde izendatu du gaur Informazio Gizarterako Dédalo Fundazioaren Patronatuan, izan ere, bera baita Berrikuntza eta Informazio Gizartearen Zerbitzuko zuzendaria.