(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako traktoreak eta uzta-makinak berritzeko diru laguntzak emateko 200.000 euroko gastua baimendu du Gobernuak

astelehena, 2008.eko otsailak 18

Nafarroako traktoreak eta uzta-makinak berritzeko 200.000 euroko gastua egiteko baimena eman du Gobernuak. Gastua 2009an eginen dute, eta Nafarroako nekazaritzaren sektoreko traktoreak eta uzta-makinak berritzeko inbertsioak egiteko diru laguntzak emateko izanen da (beren indarrez ibiltzen diren makinez ari gara).


Nafarroan, zehazki, 15.909 traktore daude, eta horietatik 1.900 bost urtetik beherakoak dira. Uzta-makinei dagokienez, berriz, Nafarroan 1.401 daude, 320 eta bost urtetik beherakoak dira. Traktoreen eta uzta-makinen batez besteko potentzia handitzen ari da. Hain zuzen ere, traktore zaharrek 80 zaldi zituzten, batez beste, eta berriak, berriz, 110 dituzte. Uzta-makinen kasuan, berriz, zaharrek 160 zaldi zituzten, batez beste, eta berriek 180 dituzte.


Nafarroan nekazaritzaren sektoreko makina asko daude, eta modernoenek teknologia aurreratua dute. Hala ere, makina zaharren portzentajea handia da, nekazaritza modernoak beharrezkoa duen eraginkortasun eta segurtasun maila erdieste aldera.


Ibilgailu zahar eta zaharkituek (traktoreek eta uzta-makinek, batik bat) ez dute irauliz gero behar bezala babesteko egiturarik, eta balaztatze eta seinaleztatze sistemak egoera txarrean daude. Gainera, motorrek ez dute energia behar bezala aprobetxatzen, eta substantzia kutsatzaile asko igortzen dituzte.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa