(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Administrazio Elektronikoaren Batzordea arautzen duen Foru Dekretua onartu du Gobernuak

astelehena, 2008.eko otsailak 18

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Administrazio Elektronikoaren Batzordearen sorkuntza eta eginkizunak arautzen dituen Foru Dekretua onartu du. Aipaturiko Batzordea kide anitzeko organoa da, eta administrazio elektronikoaren ezarpena sustatu, planifikatu eta koordinatzea izanen du xede, herritarrei nahiz funtzionario publikoei begira eraginkorra eta erabilgarria izan dadin.


Batzordeko kideak departamentu guztietako eta horiei atxikitako erakunde publikoetako ordezkariak izanen dira, eta baita Lehendakaritzako eta Informazioaren Gizarteko eskumenak dituzten departamentuetako ordezkariak ere. Batzordearen baitan azpibatzorde teknikoa sortzea ere aurreikusi dute Foru Dekretuan. Erabakiak gauzatuko dituen eta eginkizun operatiboak izanen dituen azpibatzordea, hain justu.


Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa ezartzekoa 11/2007 Foru Legean aurreikusi zuten Batzordearen sorkuntza, eta honako eginkizun hauek izanen ditu: Foru Komunitateko Administrazioan eta berorren erakunde autonomoetan Administrazio Elektronikoa ezar dadin sustatzea eta ezarpena planifikatzea (horretarako, edozein motako neurriak sustatu eta azkar eta modu eraginkorrean garatzeko planak eta programak diseinatu ahal izanen ditu); administrazio elektronikoaren ezarpenean parte hartuko duten organo eta erakunde publiko guztien jarduna koordinatu, kudeatu eta kontrolatzea, ekintza guztiak homogeneoak izateko eta bat etortzeko; Nafarroako Gobernuari ekimen estrategikoak eta lehentasunak proposatzea; Administrazioak zein erabiltzaileek administrazio elektronikoaren berri izan dezaten sustatzea; eta beste administrazio publiko batzuekiko komunikazioa sustatzea (batik bat, Nafarroako Toki Administrazioarekiko komunikazioa).


Batzordeko kideak honako hauek izanen dira: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria (Batzordeko presidente izanen da); Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari nagusia; Lehendakaritzaren zuzendari nagusia; Toki Administrazioko zuzendari nagusia; Herritarren Partaidetzarako eta Arreta Zerbitzuko zuzendaria; Legegintza Ekintzaren eta Koordinazioaren Zerbitzuko zuzendaria; Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria; Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria; Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria; Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea; departamentu guztietako idazkari teknikoak; eta Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria (Batzordeko idazkari izanen da). Beste unitate eta administrazio publiko batzuetako titularrei eta adituei bileretan parte hartzeko aukera eman ahal izanen die presidenteak (hitzarekin baina boto eskubiderik gabe).


Azpibatzorde teknikoari dagokionez, berriz, honako eginkizun hauek izanen ditu: Batzordeak agindutako lan zehatzak egitea eta Batzordearen lanari sostengua ematea; neurri zehatzak planifikatu eta sustatzea; jardueren jarraipena egitea eta jarraibideak betetzen ote diren kontrolatzea; arazoak konpontzeko aholku ematea; eta beste administrazio publiko batzuekiko lankidetza bultzatzea (batik bat Toki Administrazioarekiko lankidetza).


Azpibatzorde teknikoko kideak honako hauek izanen dira: Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari nagusia (azpibatzordeko presidentea izanen da); Lehendakaritzaren zuzendari nagusia; Toki Administrazioko zuzendari nagusia; Herritarren Partaidetzarako eta Arreta Zerbitzuko zuzendaria; Legegintza Ekintzaren eta Koordinazioaren Zerbitzuko zuzendaria; Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria; Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria; Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria; eta Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria (azpibatzordeko idazkaria izanen da).



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa