Castellano | Euskara | Français | English
(2008ko 3. NAOn argitaratutako testua, urtarrilaren 7an)
Atarikoa
Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak urriaren 17an emandako 38/07 Ebazpenaren bidez, erakunde horretan dauden datu pertsonalen fitxategi automatizatuak aldatu ziren.
Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoari jarraikiz, erakunde horretan bideozaintza fitxategia sortzea beharrezko da, irudiak datu pertsonalak baitira, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren azaroaren 8ko 1/2006 Instrukzioan espresuki ezarritakoaren arabera.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:
Lehena
Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren erakundearen bideozaintza fitxategia sortzea.
Bigarrena
Automatizatutako fitxategiak honako ezaugarriak izanen ditu:
1. Fitxategiaren izena: Bideozaintza fitxategia.
a) Aurreikusitako xede eta erabilerak:
Fitxategiaren helburua erakundearen egoitzaren eta garajearen sarbidearen kontrola da, bai eta kanpoaldeko sarbidearen bideozaintza.
b) Ukitutako norbanakoak eta taldeak:
Zaindutako guneetara sartzen diren pertsonak.
c) Datuak biltzeko prozedura:
Bideozaintza sistemetan txertatutako kamaren bitartez egindako grabazioak. Bideozaintza sistemak poliziarekin konexioa izan dezakete.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak:
Irudiak.
e) Datu pertsonalen lagapena:
Ez da daturik lagako.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:
Kudeaketa-teknikariari dagokio fitxategiaren zaintza, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak gainbegiratuta.
g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo:
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Bulegoa. Helbidea: Arrieta kalea, 12, behea, Iruña (31002 posta kodea). Telefono zenbakia: . Helbide elektronikoa: info@defensornavarra.com.
h) Segurtasun neurriak:
Oinarrizko maila.
Hirugarrena
Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak fitxategiaren inguruan diktatzen dituen egintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, egintza argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Laugarrena
Ebazpen hau kontu-hartzaileari, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara, Nafarroako Aldizkari Ofizialera eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin.