Castellano | Euskara | Français | English
(1994ko 119. NAOn argitaratutako testua, urriaren 3an)
Atarikoa
Hezkuntza eta Kultura Kontseilariaren maiatzaren 20ko 194/1994 Foru Aginduak onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitaterako Lehen Hezkuntzako erlijio katolikoaren arloko curriculuma argitara zedin.
Hezkuntza Administrazioei dagokie Lehen Hezkuntzako curriculuma mugatzea bere eskumenpeko eremuan, nahiz eta edozein kasutan ere sartu behar diren ekainaren 14ko 1006/1991 Errege Dekretuak finkatzen dituen irakaskizun gutxienezkoak. Hori horrela delarik, martxoaren 16ko 100/1992 Foru Dekretuak finkatzen du irakastaldi hartako curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako.
Hartaz landara, Foru Dekretu hartako lehen xedapen gehigarriak dio erlijio heziera arloa sartu behar dela curriculumean ume baten guraso nahiz tutoreek hala eskatzen dutelarik. Gainera, irakaskizun gutxienezkoen Errege Dekretuko 14.2 artikuluak zehazten duen bezala, eliz agintariei dagokie Erlijio Katolikoaren arloko curriculuma xedatzea.
Hori guzia gogoan, eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioa eta Gobernua arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.b) eta c) artikuluek esleitu dizkidaten eskumenak erabiliz, agindu dut:
Lehena
Baimena eman dadila Eliz agintari eskumendunek proposatu duten erlijio katolikoaren arloko curriculum Lehen Hezkuntzarakoa argitaratzeko.
Bigarrena
Foru Agindu hau honakoetara igortzeko: Ikasketak Antolatu eta Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzua, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzua, Ikasketak Antolatzeko Atala, Hezkuntza Erreforma eta Berriztapen Atala, eta Iruñeko Artzapezpikutegia, behar diren ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena
Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean izanen du indarra.
LEHEN HEZKUNTZA
Sarrera:
Espainiako Legeek, Espainiako hezkuntza sisteman tradizio luzea izan den moduan, bermatzen dute nork bere sinismenen arabera heziera erlijiozko eta morala izateko eskubidea.
Erlijioa, izan ere, eskola ikaskizun espezifikoa da, beste arloekin parekatzekoa bai zientzi hertsitasunean eta bai helburu eta edukin ezartze lanean, eta eskolako curriculumean oso aintzat hartzekoa da pertsonaren garapen osotarakoan duen inportantziagatik.
Erlijioa gizajendearen osagarrizko elementua izan da historian barrena, bai eta gaur bertan ere, eta kultur gertaera ukaezina. Herrien ondare kulturalak mundu ikuskera erlijiosoak izaten ditu hezurmamitzaile, balore sistemetan islatuak, eta bai arte sorketan, gizarte antolakeretan, herri agerkari eta tradizioetan, festa eta egutegietan. Hargatik, erlijioaren eduki funtsezkoek zibilizazioak interpretatzeko lagungarri onak dira.
Gure garaian kultur trukea gauza ohizkoa delarik, edukin erlijiosoak ezagutzea, politika, hizkuntza eta ekonomi mugez haratago, faktore inportantea da, ez bakarrik kulturen identifikaziorako, baita elkarri hurbiltzeko ere.
Erlijio eta moralezko prestakuntza, eskola curriculumean integratua lagungarri da hezkuntzak duen helburuan, hau da pertsona erantzukizundunak, konszienteak, kritikoak eta libreak sortzea; osagaiak ekartzen dizkio ikasleari hark bere mundu ikuskera eta sinismen‑balio sistema eratu ditzan, haren libertate eta autonomia pertsonala errespetatuz; beste sinismen sistemekin hizketatzeko eta errespetatzeko gaitasuna ematen dio, halakoak bai baitira gure gizartean; ikaslearen bilakaera espiritual, psikologiko eta kulturalaren arteko oreka aisatzen du, bere testuinguru historiko eta ambientalean; lagungarri da ondare kultural eta artistikoa ulertzen; fede katolikoaren edukiak egituratu eta sitematizatzeko bide ematen du.
Erlijio eta moralezko prestakuntza honek ematen die, hura libreki hautatzen duten ikasleei, gizartean parte hartze aktiboko jarrera ondorioz ekarri behar duen ikasketa bat, kristau fedeak ematen dion mundu ikuskera berariazkotik.
Ez dezagun ahaztu, gainera, ikasle gehientsuenak kristau komunitatekoak direla eta erlijioaren irakaskuntza nortasun pertsonalaren faktore inportantea dela.
Erlijio eta moral katolikoaren irakaskuntzak zenbait ezaugarri baditu curriculumeko ikasgai aukerako konfesionalaren izaera ematen diotenak. Hauek dira:
-Kristau mezuaren muina azaltzea fedetik.
-Kulturarekiko elkarrizketa ireki, errespetuzko eta kritikoa.
-Traszendentziara zabaltzea, eta bizitzaren azken zentzuari buruzko erantzun bat ematea, bere inplikazio etiko guztiekin.
Erlijio eta Moral katolikoaren irakaskuntzak honako helburu propioak ditu:
-Erlijioa, eta konkretuki kristau fedea gizartearen instantzia kritiko gisa aurkeztea.
-Kristau mezua bere eskakizun moraletan aurkeztea eta pertsonaren liberagarri eta gizatasun emaile den jarrera bat sortarazteko.
-Gizonaren, historiaren eta munduaren ikuskera kristau bat ematea haiek ulertzeko eta beste mundu ikuskera eta erlijio tradizioekiko elkarrizketa aisatzeko.
-Pertsonaren dimentsio erlijiosoa heztea, osotarako hezkuntza bat lortzearren.
-Fedearen jakiundea beste jakiunde guzien artean kokatzea, erlijioaren irakaskuntzak izaera zientifikoa baitu.
Erlijioaren irakaskuntzak lagun egiten du bere nortasun eta helburuetatik Lehen Hezkuntzako ikaslearen gaitasunak garatzen.
Haurrak, etapa honetan, hastapenezko ekintza autonomia bereganatzen du bere ingurunean, pentsamentu gogoetatsu eta kritiko bat garatzen hasten da, bere sormena eta irizpen autonomia bultzatzen ditu, eta bere buruaren imajina bat modutzen, hala nola behar bezalako oreka afektibo‑soziala.
Orduantxe sortzen da, gainera, kontzientzia morala. Erlijioak, gizonari bizitzaren zentzu traszendentea eskaintzen diolarik, euskarri sendoa ziurtatzen dio bizitza moral egonkorra izateko.
Erlijioa eta Moral katolikoaren irakaskuntzak ekarpen haundiak egiten dizkio LOGSEren helburu orokorrak garatzeari honako eremuetan:
-Behar dituen giltzak ematen dizkio ikasleari bere buruaren kontzientzia har dezan, eta bere ekintzen eta gaitasunena, eta jakin dezan haiek guziak erlijio katolikoko eduki berekiekin harremanetan jartzen eta eskaintzen zaizkion bizitza ereduak baloratzeko.
-Lagungarri da ikasleen identifikazioa garatzen, kide diren eta erreferentzia zaizkien gizarte taldeekin. Kristau mezuaren edukiak ezagutzeak eta haiek historian nola mamitu izan diren, aukera ematen du prozesu historiko eta agerpen kultural asko ulertzeko.
-Pertsonen arteko harremanak sortzen laguntzen du eta gizartean errotzen, kristautasunak dimentsio etiko‑harremanala baitu eta errealitatea eta elkarbizitza hobetzeko konpromezua baitu, historian barrena beti izan den bezala.
-Gaitasuna ematen dio ikasleari beste mezuak baloratu eta interpretatzeko, bizitzari nahiz mundu eta gizonari buruzkoak, eta aldi berean bultza egiten dio bere ideia, sentimentu eta desirak adierazteko.
Erlijio edukinen ardatz nagusia Jainkoaren eta gizonaren arteko harremana da. Horrelaxe da kristau erlijioan eta beste edozeinetan, nahiz eta Jainkoa edo gizona ulertzeko moduak aldatzen diren.
Gizonek hainbat modutan jaso izan dute bere erlijio esperientzia: giza bizitzan Jainkoaren eskuhartzea kontatzen duten ipuinak; zeinu edo errito kulturalak, portaera modu berezko nahiz kodifikatuak; elkarbizitza antolamendu eta era instituzionalak, diskurtso arrazionalaren irakaspen eta argumentazioak. Erlijioaren errealitatea ez du bakarrik Jainko‑gizona harremanak osatzen, baita harreman hori agertzera ematen den modu ugariek ere. Agerpen horiek dira erlijioaren alderdi bistaurrekoa. Haiek dira, gutxi gora behera, eduki bloke diferenteak lotu eta zeharkatu behar dituzten ardatz hezurmamitzaileak.
Helburu orokorrak:
Lehen Hezkuntza bukatzean honako gaitasunak eman nahi zaizkio ikasleari:
1. Kristau fedeko zenbait gertaera, baieztapen, hitz, esanmolde eta testu oinarrizkoren irispidea eta esangura jakitea (erdaraz nahiz euskaraz) eta haiek elkartzen jakitea mezu horren ikuspen sintetiko sinplea izateko moduan.
2. Kristau fedearen liburu nagusiak errezki erabiltzea eta Testamentu Berria nola erabili ikasten hastea, eta bai liturgi zikloaren osagai nagusiak jakitea ere (Gabon‑aurre, Eguberri, Garizuma eta Bazkoa) eta Nafarroan zer ezaugarri berezi dituen.
3. Kristau fedeak proposatzen dituen bizitze eredu nagusiak ezagutu eta baloratzea testamentu Zahar eta Berrikozenbait pertsonaiaren bidez, bereziki Jesukristo eta Amabirjina Maria eta bai Elizak Nafarroan izan duen Historiako protagonista gailen batzuen bidez.
4. Eliza Unibertsalak eta hark Nafarroan dituen komunitateek zer garrantzia duten erakustea, haren ekintza ebangelizatzailea eta karitatezkoa, kulturala eta soziala baloratzeko, gaur egungo kasuak eta Historiako zenbait momentu funtsezko aztertuz, batez ere Nafarroako elizarenak.
5. Lengoaia sinboliko eta gorputzezkoaren baliabideak erabili, esperientzia erlijiosoaren adierazbide izan baitaitezke, sakramentuen ikuspen oinarrizko eta egituratu bat lortzearren, eta baitaere kristatutasunaren zenbait adierazpen artistikoren ikuspen oinarrizkoa.
6. Gizonaren zenbait galdegai sakonen (bizitza, heriotza, oinazea, libertatea...) azterketa eta interpretazio hasierazko bat erdiestea, kristau fedearen erantzunak baloratu eta ondorioak ateratzeko.
7. Gorputzaren duintasuna eta naturaren inportantzia aitortu eta baloratzea, kristau mezuaren baieztapen oinarrizkoak aztertuz (Jainkoak sortzea, Kristo haragiztatzea eta erostea, gorputza espiritu santuaren tenploa, haragiaren bezpiztea), norberaren eta gizartearen bizitzari aplikatzeko.
8. Eguneroko kristau jokabidearen zenbait usaia eta aztura ikertu eta aztertzea, Familia eta gizarte girokoak (diosal kristauak, ospakizunetako itxura egokia...) haien balioaz jabetu eta horren arabera jokatu ahal izateko.
9. Gizartean parte hartzeko eta errotzeko jarreren eta ekintzen zentzu kristaua aurkitu (sintzeritatea, bakea eta alegrantzia, ulermena eta barkamena, errespetua eta obedientzia, lankidetza eta elkartasuna, maitasuna...) eta haiek baloratzea norberaren bizitzari zer ekartzen dioten konprenitzeko, elkarbizitzan eta eliz komunitatearen kide izatean.
10. Ohartzea kristau fedeak beti ekintzara deitzen duela norberarekin, besteekin edo ingurugiroarekin harremanik duten gauza guztiak hobetzeko, eta kasu eta egoera konkretuei ezartzea.
11. Norbere egoera konkretuaren markoko daturik inportanteenak ezagutu (ohiturak, kultura, artea, Nafarroako Historia...) fede katolikoarekin lotura dutenak, sinbolo, irudi eta portaeren adierazpen erlijiosoak interpretatzen jakiteko.
Eduki mulkoak:
I. multzoa.-Jainko‑gizona harremana gizonaren bizitzan eta naturan.
Mulko honetako edukiek ikaslea honakoetara hurbiltzea dute helburu.
-Bere esperientzia konkretuaren markoko daturik inportanteenak (ohiturak, kultura, artea, historia...) fede katolikoarekin lotura dutenak, Nafarroak berezko dituen sinbolo, irudi, portaera, eskaintza, bedeinkazio, errogatiben adierazpen erlijiosoak interpretatzen ikasteko, naturak Nafarroan duen aberastasuna eta hura babesteko arau orokorrak preziatuz.
-Gorputz eta sinbolo bidezko lengoaiaren baliabideak erabiltzea esperientzia erlijiosoak adierazteko, helburua delarik kristautasunaren arte‑adierazpen zenbaiten lehen eta oinarrizko ikuspena erdiestea.
-Kristau bizitza egunerokoak familia eta gizartearen alorrean dituen zenbait usaia eta ohitura ikusiz eta aztertuz (kristau diosalak, bizitzako eta ospakizunetako jestuak...), helburua da ikasleak kontura daitezen haiek duten balioaz eta behar bezala preziatzeko gai izan daitezen.
Horrenbestez, ikasleek ikusi ahal izanen dituzte erlijioak familia eta gizartearen alorrean agertzera emateko dituen hainbat lengoaia, eta gauza izanen dira gizarte nahiz familiaren alorreko hainbat hitz, esapide, usaia eta ohitura ikusi eta komentatzeko, Jainkoaz hitzegiten dutenak, eta, azkenik, aisatuko zaie zenbait egoeraren bitartez arteak eta kulturak kristau fedearen adierazpide gisa duten balioa preziatzea.
Adigaiak:
1. Haurraren bizitzan pisua duten zenbait gertaera eta adigai nagusi erlijio esangurakoak.
-Giza bizitzan erlijiozko esangura duten gertaerak.
-Erlijio ekintzetan erabiltzen diren naturako gauza eta objetuak.
-Zeinu liturgikoak: Bakea, Eskaintza, Errekontziliazioa.
-Nafarroan egiten diren eskaintza erlijio‑zentzukoak.
2. Naturari Buruzko Datu Biblikoak.
-Jesusen irudi eta parabolak Jainkoak natura zaintzeari buruz.
-Ebangelioko irudiak, Jainkoaren gizonaganako maitasun artari buruzkoak.
-Gizonari bere lagun urkoa zaintzea eskatzen zaizkion Ebangelioko kontaerak: samariar ona (Jn. 9). Gizona erori zenekoa (Gn. 3 eta 4).
-Gizonaren bekatua Jainkoarengandik, besteengandik eta bere buruagandik aldegite gisa.
-Jainkoak gizonari egiten dion salbazio promesa, Jesusen pertsonarengan kunplitua.
-Kreazio berriaren gaineko irudi eta kontaerak.
-Nafarroan alorrak bedeinkatzeko erritoak.
-Nekazaritza giroko errogatibak Nafarroako eskualdez eskualde.
Prozedurak:
1. Naturako osagaiak erabiltzen diren haurraren inguruko erlijio ekintzen ikuspena eta harakapena.
2. Bibliako kontaera eta paraboletan dagoen maitasun mezu Jainkozkoa berreraikitzea, eszenifikazio, mimo edo ikusentzunezko baliabideen bidez.
3. Bibliako kontaera eta irudiak interpretatzea errealitate eta oraingo egoerarako eredutzat.
4. Mulko honetako gune ideiak sintetizatzen dituzten eskemak eratzea.
5. Nafarroako natura aldakorra ezagutzea Jainkoaren emaitza gisa.
6. Natura babesteko haien inguruan duten kezkaz ohartzea.
Jarrerak:
1. Errealitate sortuaganako entzute eta arreta jarrera bat, zeinu gisa duen balioaz hautemateko, kanpoko itxura soilean agortzen ez den zerbait den partez.
2. Errealitateaganako konfiantza jarrera (oreka pertsonalerako faktore inportantea), kristau mezuak aitortzen baitu ongi eginaren balioa: errealitatea ona da.
3. Gaizkiaren existentziaren aurrean jarrera gogoetatsu eta erlijiosoa, eta hura menderatzeko ahalegina, gizonaren indarraren ahalaz eta Jainkoaren laguntzarekin. Otoitzaren eta erreguaren balioa gaizkiaren kristau zentzua deskubritzeko.
4. Gizona eta naturaren arteko harremana gobernatzen duten arauak (natura zaindu eta errespetatzea, lana, gauzen balio erlatiboa beste zenbait balioren alderako, izaera edukitzearen gain jarri beharra, naturako ondasunak erabiltzean zentzu solidarioa...).
5. Kristau fedearen ikuspegitik norbere buruarekiko portaera gobernatzen duten arauak (norbere bizitzarekiko, norbere duintasunarekiko, gorputzarekiko; programa pertsonala, libertatearen erabilera).
6. Kristau fedearen ikuspegitik norbere portaera, besteekiko harremana den partez, gobernatzen duten arauak (besteen bizitza eta duintasuna rrespetatu eta bultzatzea, besteren ondasunak errespetatzea eta norberarenak partekatzeko jarrera, egia harremanetarako baldintza gisa...).
7. Gizona eta Jainkoaren arteko harremanetarako jarrerak eta arauak (laudorioa, esker ona, barkazio eskea, konfiantza, maitasuna...).
8. Naturako ondasunak errespetatzea Jainkoagandikakoak eta gizonak landuak diren partez.
II. multzoa.-Jainkoa‑gizona harremana Jainkoaren herriaren historian.
Mulko hau garatzeko dagoen helburua da ikasleek ezagutzea salbazioaren historian izan ziren gertaera nagusiak, bai Testamentu Zaharrean bai Berrian.
Xedea da, halaber, Bibliako edukien aditzera izan dezaten, lehen topo batean: pertsonaiarik islagarrienak: patriarkak, profetak, apostoluak; eta adigai zentralak, hala nola Mesias, Jainkoaren Erresuma, Ituna edo Bazkoa. Mulkoaren erdigunean jarri behar da Jesus, Jainko‑gizon gisa, munduan presentea, Eliza ondorengo duela.
Adigaiak:
1. Haurraren esperientzia salbazioaren kontaerarekiko.
-Herri hizkeraren esapideak, Bibliako gertaera edo pertsonaietatik hartutakoak.
-Zine eta telebista, literatura, kantu eta arte plastikoetan barrena haurrari heldu zaizkion bibli gaiak.
-Eskritura Santuak kristau batentzat duen inportantzia azpimarratzen duten esapide eta errito liturgikoak.
-Nafarroako esaera zahar Bibliarekin lotura dutenak.
-Nafarroako literatura, musika eta kostumbrismoan diren irudi biblikoak.
-Nafarroako nekazal arkitekturako inskripzio erlijio zentzukoak.
2. Bibliako gertaera eta pertsonaien segida historikoa.
-Testamentu Zaharreko kontaera nagusiak konprenitzeko Jainkoak nola esku hartzen duen historian salbatzaile: Abraham, Moises; Lur Agindua, Dabid, Profetak, desterrua.
-Israelgo herriaren gertaerak Jesus sortu arte, Testamentu Zaharreko liburuetan bilduak (Biblia).
-Jainkoak giza historian Jesusen bidez nola esku hartu duen azaltzen duten Testamentu Zaharreko kontaerak: Ebangelioak (Jesusen bizitza, heriotza eta berpizkundea). Apostoluen eginak (elizaren jaiotza eta hedakuntza).
-Jesusen eta lehen elizaren bizitza eta predikazioa Testamentu Berriko izkribuetan bilduak.
3. Salbazioaren historiako adigai eta printzipio handien esangura deskriptiboa.
-Jainko herria, Ituna, Bazkoa, Mesia, Jainkoaren Erresuma.
-Agerkundearen progresibitatearen printzipioa.
-Jainkoak emandako salbazioaren dohakotasunaren printzipioa.
-Kristozentrismoaren printzipioa salbazioaren historian.
Prozedurak:
1. Haurren irispidean diren jite erlijiosoko esakune, mintzamolde, telebista programak bildu eta aztertu.
2. Bibliako testu oinarrizkoak aurkitu, irakurri eta komentatzea.
3. Bibliako pasarteak berreraikitzea adierazpen dramatiko edo antzespen bidez.
4. Inguruko arte erlijiosoko agerkariak Bibliaren argitan interpretatzea.
5. Literatur generoen arteko konparazio oinarrizkoa exegesi biblikora lehen hurbiltze bat egiteko (mintzamoldeak, hizkera figuratua, metaforak...).
6. Bibliako gertaeren erreferentzi marko kulturala berreraikitzea, filmeak, koadroak ikusiz...
7. Salbazioaren historiako eskema orokor bat eratzea.
8. Familia baten historiako kronika, foto, esapide eta oroitzapenen balio esanguratsu eta maitakorra eta Bibliak Jainkoaren fededunenganako maitasunaren historiaren kontaera gisa duen balioa konparatzea.
9. Eliza, ermita edo santutegi bat deskribitzea, bertako ikonografian diren pertsonaia biblikoak seinalatuz.
Jarrerak:
1. Iragana eta giza historia osoko baloreenganako jakinmin eta interes jarrera.
2. Bibliako heroi eta Testamentu Berriko pertsonaienganako mirespen jarrera.
3. Biblia, Jainkoak gizonari emandako hitza izategatik, errespetatu, onartu eta iragartzeko jarrera.
4. Bibliak munduko libururik editatuena eta ezagunena izateagatik duen balioa.
5. Aurrerakuntza historikoaren balioa Jainkoak Historiaz egin duen planarekin bat egiten duen neurrian.
6. Kristautasunak bere etorkizunean eta gizadiarenean duen konfiantza, Jainkoan historiaren gainean asmo salbatzailea duela onartzean.
7. Jainkoaren gizonaganako ekintza salbatzaileari erantzuna diren kristau portaera eredu eta arauak, salbazioaren historiako gertaeretan ageri diren moduan.
III. multzoa.-Jainko‑gizon harremana Jesukristo jaunarengan.
Mulko honek Jesusen figura aurkeztu, haren bizitza deskribitu eta fede katolikoak Jesukristori buruz egiten dituen baieztapen nagusiak azaltzen ditu.
Haren xedea da ikaslea Jesukristo ezagutzera hurbiltzea, gizonen salbatzailea baita, haren jaiotza, heriotza eta berpizkundearen berri ematearen bidez. Aldi berean, ikasleari Eliza Apostolikoaren esperientzia helarazi nahi dio, zeinak Jainkoren Semea ikusi baitzuen Jesusengan, egiazko gizona, gizonak salbatzeagatik hila eta berpiztua.
Adigaiak:
1. Jesukristo eta Amabirjina Maria haren amarekin lotura duten ikaslearen kultura eta esperientziako gertaerak.
-Elizak Jesusengan duen fedearen agerkariak, kulturaren ondare bilakatu direnak.
-Elizak Jesusen pertsona edo ekintzaren gainean duen fedea ospatzen dituen jaiak.
-Jesusen pertsona eta ekintzen gaineko fedea adierazten duten otoitz, herri kanta eta debozioak.
-Kristau komunitateak Amabirjina Maria, Jesusen amari dizkion fede, sentimentu eta jarrerak adierazteko erabiltzen dituen agerkariak.
-Nafarroan Jesukristori eskainita dauden parrokia, ermita eta hargurutzeak.
-Nafarroako herrietan debozio handia duten Kristoren irudiak.
-Mariaren gurtza eta artea Nafarroako erlijio bizitzan.
-Amabirjinari eskainitako nafar santutegiak.
2. Jesusen bizitza.
-Ebangelioetan kontatzen diren Jesusen bizitzako gertaera sekuentziatu nagusiak (Haurtzaroa, jendaurreko bizitza, pasioa eta heriotza, berpizkundea eta glorifikazioa).
-Jesusen bizitzako gertaera nagusiei aplikatzen zaizkien adigaiak (haragihartzea, antzaldaketa, pasioa, berpizkundea, igokundea, erospena: haien esanguraren deskripzio oinarrizkoa).
-Ebangelioko eta apostoluen egintzetako kontaera Maria Amabirjina azaltzen denak.
3. Elizak Jesukristo, Jainkoaren seme gizon eginarengan duen fedea.
-Testamentu Berriko kontaerak, lekukoek Jainkoaren Semea benetako gizona dela aurkitu dutela aditzera ematen dutenak.
-Testamentu Berriko kontaerak, lekukoek Jainkoaren Semearekin topo egin dutela baieztatzen dutenak.
-Testamentu Berriko kontaerak, lekukoek, beren odola isurtzeraino batzuetan baieztatzen dituenak Jesus dela agindutako mesia, Jainkoaren semea, hilen artetik piztutako Jaun eta Jainkoa.
-Esapide hauen deskripzio‑esangura: "Jesus benetako gizona da, Jesus Jainkoaren eta gizonaren bitartekoa".
-Jesusen zenbait izenen deskripzio esangura: Jauna, profeta, Salbatzailea, Jainkoaren Semea, Gizonaren Semea, Kristo, Mesia, Erredentorea.
-Elizak Amabirjina Mariak kristau fedean duen tokia adierazteko erabiltzen dituen hitz nagusien deskripzio esangura oinarrizkoa.
-Amabirjinaren bizitzako misterioak nafarren debozioetan.
Prozedurak:
1. haurrak bere inguruan dituen Jesukristo nahiz amabirjinari buruzko datuak aztertzea.
2. Jesusen bizitzaren gaineko arte lanak aztertu, erreparatuz zein pertsonaia eta ekintza irudikatzen diren.
3. Jesukristo eta Amabirjinaren gaineko testu esanguratsuen komentarioak (otoitza, kanta, Bibliako testuak).
4. Jesusen bizitzako berreraikitze eskematikoa, gertaera nagusiak kronologikoki kokatuaz.
5. Jesusen giza ezaugarriak antzestu, benetako gizona dela erakusten dutenak, eta benetako Jainkoa dela erakusten duten ezaugarri eta egoerak ere bai.
6. Jesukristo eta Mariari buruzko zenbait termino edo adigai teologikoren esangura finkatzea, hitzen etimologia aztertuz eta, komenigarritzat jotzen bada, adierazpide hori bete testuinguru historikoan kokatuz.
7. Norbere inguruan aztertu Jesus edo Maria gaitzat duen erlijio artea.
8. Nafarroako eskualde edo herri bakoitzean erreparatu zer folklore dagoen Kristo eta Amabirjinagan inspiratua.
Jarrerak:
1. Gizatasunaren duintasuna: Gizona oinarrizko balorea, Jainkoak bere haragitzat hartu duelako.
2. Balorazio horren ondorioa: gizon ororenganako errespetu jarrera. Giza eskubideak balore hautemanaren aurreko jarrera hori gauzatzen duten arauak bezala.
3. Jesusen jarreraren balioa: bere burua gizonari entregatzea eta bere garaiko gizartearekin (bere herriarekin) konpromezua hartzea.
4. Jesusen figuraganako eta berak bezala beren bizitzan segimentu erabateko baten alde aukera egin dutenenganako mireste eta errespetu jarrera, fededun konpromezudunak diren partez.
5. Jesukristo edo Amabirjina Maria gaitzat duten esapide edo irudienganako interes, jakinmin eta errespetu jarrerak.
6. Jesukristo eta haren Ama protagonista dituzten jai eta ospakizun handien (batez ere Eguberri, eta Aste Santuko Bazkoaren) balio erlijioso, familiar eta soziala.
IV. multzoa.-Jainko‑gizon harremana kristau komunitatearen barrenean (Eliza).
Mulko honen xedea da ikasleari lagun egitea ohar dadin Eliza dela Jainko Aitak bere seme Jesukristori eman zion eginkizunaren jarraikilea, eta berarengan Izpiritu Santuak benetako presentzia eragingarria duela, harik eta gizonak zeruko Jerusalemera iritsi arte, han aurrez aurre ikusiko baitute Jainkoa.
Eskritura eta Historia hemen, iturriak dira, Mulkoaren garapena gehienbat deskripziozkoa baita, hala baitagokio errealitate ikusgarri bati, Elizari alegia, nahiz eta helburua Jainkoaren presentzia aurkitzea den, beregan lanean daukana.
Gai hori garatuaz, ikasleak Elizaren erabide historikoa eta ezaugarri iraunkorrak ezagutu beharko ditu, Izpiritu Santuak bultzaturik, eta argiro berezi beharko ditu zer den eliza "tokia" eta zer eliza "erakundea".
Horrekin batera, argi ulertu beharko ditu elizaren zenbait interpretazio: "Jainkoaren familia", "Kristoren Gorputza" eta "Jainko Herria".
Mulkoaren garapenarekin batera aurkezten da Nafarroako eliza bere historian, bere organigraman eta bere artzain lanean.
Azken puntu gisa baloratuko beharrekoak dira Eliza eta Gizartearen arteko harreman eta lankidetza jarrerak, ebangelizazio, karitate lana eta kultur lanarekin lotuak.
Adigaiak:
1. Haurrak Elizaren gainean duen esperientzia.
-Tenplu kristauarekiko harremana eta Elizaren ordezkari diren erakunde eta pertsonekikoak.
-Ekintza sakramentalak, Jesusen salbatzaile lanaren segimentua direnak.
-Eliza lokal eta unibertsalaren egitura ikusgarriaren agerkari kanpokoak.
-Elizako erkideak lotzen dituzten barne estekaduren agerkari kanpokoak.
-Elizak berezko duen lana egiteko agerkari eta modu kanpokoak: Irakaskuntza, sakramentuak eta oroitza; gizonaren eta munduaren aurrerapena, Jainkoaren asmoaren arabera.
-Jaunaren mandatua kunplitzearen agerkariak: "Zoazte eta predika ezazue ebangelioa nazio guzietan". Misioak.
-Nafarroako diozesi egitura geografikoa ezagutzea.
-Bertako artzain lanaren errealitatea ezagutzea.
-Nafarroan Elizak izan duen bilakaera historikoa ezagutzea: Iruña eta Tutera.
2. Jesukristok fundatutako eliza.
-Jesusek bere inguruan biltzen du diszipulu taldea.
-Jesusek mundu guzira bidaltzen ditu bere diszipuluak bere salbatzaile lana segi dezaten.
-Jesusek agintzen du bere Espiritua bidaliko diela diszipuluei berpiztu ondoren.
-Jesusen espiritua kristau komunitatera etortzea eta laketzea, denborak bukatu arteko guztian.
3. Elizaren ministerioaren zentzua.
-"Eliza"ren deskripzio‑esangura: Jainko Herria, Jainkoaren Familia, Kristoren gorputz mistikoa, eliza komunitatea...
-Elizaren ezaugarrien deskripzio‑esangura oinarrizkoa: Bat, santua, katolikoa, apostolikoa.
-Elizaren eginkizun beraren deskripzio esangura oinarrizkoa: profetikoa, sazerdotala eta erregetiarra.
4. Elizaren ebangelizatze, karitate eta kultur lana.
-Elizak mundu osoan barrena segitzen duen bere ebangelizatze lana.
-Elizaren jatorritik bertatik bultzatu izan da karitate lana.
-Nafarroako Elizak burutzen dituen lan sozial eta karitatezkoak.
Prozedurak:
1. Ikasleek inguruan dituzten elizari buruzko datuak aztertu (per‑tsonak, tenploak, ongintza eta irakaskuntza erakundeak...).
2. Testamentu Berriko Elizari buruzko testuak bildu eta aztertzea.
3. Ebangelioko edo Apostoluen Eginetako kontaeretan Elizaren zentzua aplikatzea, haien antzespen plastiko edo dinamikoa eginaz.
4. Elizaren misterioaren gaineko testuak irakurri eta komentatzea.
5. Elizaren ebangelizatze, karitate eta kultur lanaren gaineko datu eta estatistikak bilatzea.
6. Elizaren irakaspeneko dokumenturen baten balioa aztertzea, Nork eta zertarako irakasten duen seinalatuz eta eskritura Santuarekin lotuz
7. Elizaren ezaugarri berekiak gaur egun nola gauzatzen diren ikusi eta zehaztea.
8. Iruñeko oraingo Artzapezpikuari buruzko datuak aztertu.
9. Norbere parrokiako eta bere bataialekuko parrokoaren datuak aztertu.
10. Urtearen momentu batean Iruñeko Artzapezpikuak emandako dokumentuak aztertzea.
Jarrerak:
1. Gizon guztiek osatzen dugun elkarte unibertsalaren balorazioa, ez bakarrik gauza irrikagarria delako baizik eta Jainkoak berak nahi, gogo eta agindu duen gauza delako.
2. Beregan lankidetza jarrera bat eskatzen duen komunitate bateko kide izatearen balorazio oinarrizkoa (laguntza pertsonala eta ekonomikoa, testigantza kristaua, talde liturgiko edo apostolutzakoetan aritzea...)
3. Laguntza lana baloratzea gizonen aurrerapen eta onerako.
4. Eliza katolikoaren, haren erkide, erakunde eta ihardueren interes kulturala eta errespetua.
5. Gizonak munduan egiten duen lanaren aurrean jarrera positiboa eta konprometitua (pertsonak bultzatzeko eta mundua aldatzeko konpromezua), eginkizun horri eman zaion bokazio dibinotik eratorria.
6. Eliza diozesanoaren balorazioa fedea komunitatean bizitzeko dugun espazio gisa, eta haren bidez Eliza Unibertsalean integratzeko.
7. Gure arte, kultur eta erlijio ondarea kontserbatzeko errespetua eta interesa.
V. multzoa.-Jainko‑gizon harremana otoitzean eta elizaren gurtzan.
Lehen Hezkuntzako ikastaroetan ikasleek aurrenekoz parte hartu ohi dute kristau iniziazioaren sakramentuetan, Penitentzian eta Eukaristian. Haien kristau bizitzan hain garrantzi handia duten gertaera horiek, haien bizitza pertsonalean eta sozialean ere badute, eta eragin gogorra dute haien interesguneetan.
Nahiz eta katekesiari dagokion ikaslea prestatzea sakramentu horiek jasotzeko suhartasun eta konpromezurik haundienarekin, Erlijio Eremuko mulko honetan berezkoa zaiona eskaintzen da: bizitza sakramentalean nola edo hala gaiaren edukinak eta sakramentuei buruzkoak ikastea errezten duten dimensio kultural guztiak sartzea, hau da, Jesus berpiztuaren presentzia aurkitzea zeinu sakramentaletan; zeinu sakramental horiek eta haien ospakizunak zer balio duten aztertu; eta sakramentuetatik heldu diren betebeharrekin bat datozen portaera ereduak aztertu.
Sakramentuei buruzko edukien bitartez xedea da ikaslea hasi dadin fedearen kristau ospakizunaren ezagupenak beretzen lengoaia sinboliko‑biblikoaren bidez Elizako otoitz eta liturjian sartzeko.
Adigaiak:
1. Haurraren esperientziako gertaerak Elizaren gurtzarekin lotuak.
-Eguneroko bizitzaren objetu eta ekintza zeinu liturgikoen antzekoak.
-Zeinu liturgiko kristauak: objetu, ekintza; jestu, egonkera eta mugimenduak; hitzak; pertsonak.
-Kristau gurtzaren ospakizun sakramental eta ez sakramentalak.
-Denbora liturgikoa eta kristau festak.
-Nafarroako bestaburuak.
-Amabirjina eta santuen besta nagusiak Nafarroan.
2. Gurtza eta Sakramentuen oinarri biblikoa.
-Kristau zeinu edo ospakizun liturgikoen arketipo diren gertaeren kontaerak Biblian.
-Testamentu Berriko pasarteak sakramentuen ospakizunaren oinarri direnak.
3. Sakramentuen eta Elizaren gurtzaren gaineko gogoeta sistematikoa.
-Liturgiako termino nagusien deskripziozko esangura.
-Sakramentu bakoitzeko ospakizunaren parte nagusiak eta zenbait sinbolo eta erritoren esangura.
-Ekintza liturgikoetan (bategitea, maitasuna, serbitzua, bakea, errekontziliazioa) adierazten diren jarreren ondorio diren portaera eta jokabideak.
-Eukaristia, kristau bizitza eta ekintzaren jatorri eta xedea.
-Kristau otoitz liturgikoa gobernatzen duen printzipioa: Aitagana, Kristi bitarte, Espirituan.
Prozedurak:
1. Sakramentuei eta liturgiari buruz haurrak bere esperientzian dituen datuak ikusi, aztertu eta berreraiki.
2. Sakramentuekin lotura duten Testamentu Berriko pasarte eta kontaerak irakurri eta konprobatu.
3. Liturgiako terminorik ohizkoenen sinonimoak bilatu eta haien azterketa semantikoa egin.
4. Sakramentuen kokaera eskematikoa Eukaristiaren inguruan, haren leku zentrala demostratzeko.
5. Zenbait portaera eredu aurkeztu, batzuk sakramentuen zentzutik heldu den betebeharrekin bat datozenak eta beste batzuk ez datozenak.
6. Zenbait otoitz liturgikotan ritmo kristaua konprobatu: Aitagana joan, Kristo bitarte, Espiritu Santuagan.
7. Nafarroako herri jaietan diren alderdi erlijiosoak aurkitzea.
Jarrerak:
1. Objetua edo jestua baloratzea hitzik gabeko adierazpen sinboliko gisa.
2. Festaren dimensio guzien balorazioa: iragana orainean ospatzea etorkizunaren aurreko esperantza eta akuilu bezala.
3. Euskaristia kristauarentzat zer den baloratzea: osagai zentrala, Kristoren Salbatzaile lanaren laburpena, eta hartan parte hartzeak zer inportantzia duen eliz komunitatearekin batera (Igandeko meza).
4. Barrengo jarreren eta haien adierazpen kanpokoaren arteko koherentzia.
5. Gizonak parte hartzen duen ospakizunen nahiz zeinuen bidez adierazten dituen jarrerak, hala nola disponibilitatea, elkartasuna, lankidetza...
6. Elkartasun unibertsaleko jarrera, ospakizunean elizak duen presentzia unibertsalaren ondorio bezala.
7. Toki sakratuenganako eta sakramentuak nahiz gurtza ospatzeko moduaganako errespetua.
8. Jendaurreko erlijio ospakizunak errespetatu eta errespetaraztea.
9. Nafarroako herri festetan izaten diren agerkari erlijiosoen balorazioa.
VI. multzoa.-Jainko‑gizon harremana fededunen egoeran.
Mulko honen edukien ardatza da ikasleak tratatzen dituen eta identifikazio moralerako eredu sail egonkor bat eratzea ahalbidetzen dioten pertsona eta gertaerak ezagutu eta baloratzea, beti ere Jesus dutelarik erreferentziazko eta betetasunezko gunetzat.
Bibliako gertaera eta dotrinaren konprobazioa eta laburpena, batez ere Ebangelioetatik aterea, mulko honetan garrantzi handia ematen zaien prozedurak dira. Haiei esker pisua kristau portaeran jar daiteke, Jesusek bere bizitzan eskaintzen digun ereduarekin jokatzeko.
Aurrekari horiekin, ikasleak eginahala eginen du errealitate pertsonal eta sozialean kristau portaerako arauak aurkitzera, haien bidez bere buruarekiko eta besteekiko jokabidea gobernatzeko; horrekin batera, aukera izanen du zenbait portaera ohitura bereganatzeko, pittaka oinarrizko kristau jarrerak beretzen lagunduko diotenak.
Adigaiak:
1. Haurraren esperientzia morala.
-Gizonak bere egintzen gainean duen erabakitzeko ahalmenaren gertaera nagusiak.
-Haurrak dakizkien eta on ala txar diren juzku egiteko gauza den gertaerak.
-Historiako nahiz haurraren inguruko gertaera esanguratsuak, eta bere buruarekin, besteekin edo gauzekin harreman txarra edo akastuna adierazten dutenak.
-Kristau moralaren printzipioetan jatorria duten norbere buruarekiko harremanetarako arau eta ereduak.
-Kristau moralaren printzipioetan jatorria duten besteekiko, bereziki familiarekiko harremanetarako eredu eta arauak.
-Nafarroan bazterkeria zerbait adierazten duten gertaerak.
-Nafarroako harreman eta elkarbizitzan ikusten diren jarrera makurrak.
-Nafarren partehartzea karitate kanpainetan.
2. Kristau etikaren oinarri biblikoa.
-Testamentu Berriaren deskripzioa, kristaua bere buruarekin, besteekin eta Jainkoarekin jokatzeko dituen arau nagusiekin.
-Kristauak bere buruarekin, besteekin eta Jainkoarekin jokatzeko dituen ereduak aurkezten dituzten Testamentu Berriko kontaera eta irudiak.
-Gizonaren libertatea edo aukeratzeko ahalmena agertzen dituzten kontaera, irudi edo deskripziozko deklarazioak.
-Kristau moralaren osagai oinarrizkoak izendatzen dituzten Bibliako terminoen deskripzio esangura.
-Maitasuna, kristau moralaren eredu eta arauak gobernatzen dituen printzipio gisa.
3. Egintza morala eta kontzientziaren erabidea.
-Gizakiaren erabaki ahalmena: bere egintzen jabe da eta erantzule (ez animaliak edo landareak bezala).
-Giza egintzen eta egintza moralen osagaien deskripzio esangura.
-Jainkoarekiko harremana (modu positibo eta negatiboan) adierazten duten terminoen zentzu funtsezkoa.
-Kristauak bere buruarekin eta besteekin duen portaera azaltzen duten terminoen deskripzio esangura (modu negatiboan nahiz positiboan).
-Kristau portaeraren eredu eta lekukotasun historikoak (santuen bizitzak).
-Nafar santuen ikonografia, haien birtuteak adieraziz.
Prozedurak:
1. Haurrak inguruan bizi dituen edo hedabideez (telebistaz) nahiz haur literaturaz ezagutzen dituen egintzak ikusi eta aztertzea.
2. Inguruan indarrean diren portaera moralerako moduak berreraiki (norbere buruarekin edo besteekin).
3. Testamentu Berriko datuak bildu eta irakurtzea, Jesusek emandako portaera arau nagusiak sailkatuz.
4. Jainkoarekiko, norbere buruarekiko eta besteekiko harremanak aipatzen dituzten terminoen arteko konparazioak eta korrelazioak.
5. Adigai eskema edo mapa bat itxuratzea, gauza guzien ardatza amodioa dela erakusteko modukoa.
6. Gizon, animalia eta landareen ihardunen arteko konparazioa.
7. Eredu historiko zenbaiten egintzak berreraiki (santuen bizitzetako pasarteak).
8. Kristauek lagunartean jokatzeko portaera arau zenbait itxuratzea.
Jarrerak:
1. Norbere egintzez ohart izateko eta etengabe ebaluatzeko jarrera.
2. Baloratzea zein inportantea den etengabeko erreferentzi puntu bat izatea norbere nahiz besteren portaera orientatu eta ebaluatzeko.
3. Ohartzea balore hierarkia bat badela gizonaren bizitza eta portaera orientatzeko helburua duena.
4. Iraganeko arau, eredu eta gertaeretan erreferentziak bilatzeko interesa, oraineko portaera finkatzeko.
5. Sexualitatea errespetatu eta baloratzeko jarrera.
6. Autoestima garatzea, naturagaindiko baloreak preziatuz.
7. Zigor nahiz sariak zuzen baloratzeko prest egotea.
VII. multzoa.-Jainko‑gizon harremana kultura eta artearen bidez adierazia.
Mulko honen xedea da ikasleek gaingiroki bada ere jakin dezaten erlijio artearen formek menderen mende adierazi dutela kristau komunitateetako fedea. Norbere herrian oin harturik, bertako erlijio artea ezagutu behar du, eta hura, bera erkide den nafar gizartearen produktua dela jakin.
Halaber, beste erlijioetan eta gertaera historikoetan diren Jainko arrastoak ere ikusi behar ditu, zein ere den haiek ezagutzeko bidea.
Zehatz esateko, mulko honek marko lana egin behar du ikasleak hauteman ditzan kristau presentzia zenbat lengoaia historiko, literario eta artistikotan ematen den aditzera, eta ohar dadin zer balioa duten erlijio arte eta kulturak kristau fedearen adierazpidetzat.
Adigaiak:
1. Ikasleak bere inguruko erlijio adierazpen kulturalez dituen esperientziak.
-Haurraren inguruko agerkari folkloriko, kultural edo artistikoak.
-Kristau kultura eta arte unibertsalaren agerkari nagusiak.
-Haurrak inguruan bizi dituen edo literatura, zinea edo telebistaren bitartez heldu zaizkion beste erlijioen agerkariak.
-Gizonari eta munduari buruzko mito eta kondairetako kontaerak, eguneroko hizkeran eta arteetan izaten direnak. Nafarroako eskualde diferenteetako mito eta kondairak.
-Zenbait gerra eta gatazkaren oinarri erlijiosoa.
-Jainkoaren zentzua Nafarroako kulturan.
-Beste erlijioen presentzia Nafarroan.
-Baskoien erlijioa.
2. Erlijio mamiko ezagupenak ikasleek beste zenbait eremutan jasotzen dituztenak.
-Erlijioarekin lotura duten literatur lan garrantzikoak.
-Erlijio edukia duten musika lanak.
-Gurtzarako edo Elizaren bizitza edo ihardunerako diren gertaera eta obra arkitektonikoak.
-Pintura eta eskultura erlijiosoko obrak.
-Espainiako historia itxuratzeko gertaera erabakiorrak erlijioak pisu garrantzitsuak izan duenak.
-Gizonaren eta munduaren jatorriari buruzko datu zientifikoak, erlijioari ardura zaizkionak.
-Erlijio arteko lanak egilearen eta komunitatearen fedearen erakusle gisa.
-Erlijio musikaren eta erlijio artearen tradizioa Nafarroan.
3. Kristau fedea beste zenbait sinismenekin konparatua.
-Kristauek beste erlijioetan aurkitzen dituzte Jainkoak gizonei egin dien errebelazioaren arrasto eta osagai zatikakoak.
-Kristauentzat, Jesukristok Jainkoa errebelatzea gizonentzako salbamendu unibertsalaren proiektuaren betetasuna da.
Prozedurak:
1. Haurrak bere inguruan bizi dituen erlijio kutsuko agerkari folkloriko, kultural eta artistikoak ikusi eta aztertzea.
2. Erlijio arte unibertsaleko obrak azaltzen dituzten laminen azterketa (pintura eta eskultura), aro bateko fedearen erakusle gisa.
3. Mitoak eta leiendak gizonaren iritsi‑nahi eta arazo haundiei nola aplikatu.
4. Gaurko gatazka erlijioarekin lotura dutenei buruzko berrietan zer erlijio osagai dauden ikusi.
5. Hainbat klasetako erlijio arteko obren erlazioa: literatura eta musika, pintura eta eskultura...
6. Kristau fedea beste zenbait erlijiorekin konparaturik zenbait puntu oinarrizkotan (Jainkoaganako fedea, saria eta zigorra, kode morala...).
Jarrerak:
1. Artea eta kultura gizonen eta kristauen bizipen gisa baloratzea.
2. Erlijio osagaia artearen eta kulturaren osagai inportante gisa baloratzea.
3. Erlijioaren gertaera eta sinboloak baloratzea gizatasunaren osagai adierazgarri gisa (gizonen arazoak, kezkak, esperantzak, alegrantziak, aukerak...).
4. Erlijiozko arrazoiengatik eta kontzientziako aukerengatik inork ez diskriminatzeko gizonak duen eskubidea praktikaren aldetik baloratzea.
5. Egileak obraren bidez adierazten duen esperientzia pertsonala bilatzeko jarrera.
6. Erlijiozko sinboloenganako eta haiek adierazbidetzat erabiltzen dituzten gizonenganako interes eta estimazio jarrera.
7. Erlijio sinismenak errespetatzeko jarrera elkarbizitzarako gutxieneko baldintza gisa.
8. Norbere esperientzia erlijiosoa literatura, musika eta pinturaren bidez adierazten ikasteko arauak.
Ebaluzio irizpideak
Ebaluazio irizpideek finkatzen dute zer eratan eta zenbateraino espero den ikasleek barren ditzaten ziklo bakoitzeko helburu orokorretan esaten diren gaitasunak.
Ebaluazio irizpideetan haien enuntziatua dago, eta haien azalpen labur bat. Enuntziatu bakoitzarekin datorren komentarioak lagun egiten du bera curriculumeko beste osagaien testuinguruan interpretatzen eta haren helburua da irizpideak malgutzea, ez baitira sekulan modu zurrun batean ulertu behar.
LEHEN ZIKLOA
Lehen Zikloan ikasleak Inguru kultural eta sozialetik heldu zaion kristau fedeko puntu zentraletara hurbiltze saio bat egiten du.
A) Ezagupenez den bezainbatean, hurbiltze hori lau gai‑gune handiren inguruan mami daiteke, areako curriculumaren eduki mulko diferenteak pasatzen dituztenak:
-Jainkoa Aita eta Sortzailea.
-Jesukristo eta Amabirjina Maria.
-Eliza.
-Kristauaren jarrera moral oinarrizkoak.
B) Prozedurez den bezainbatean, ikasleek, lehen ziklo honetan, honakoak ikastea izanen dute aurreneko lana:
-Ingurunea begiratzea.
-Irudiak antzestea.
-Oinarrizko irakurgaiak.
C) Jarrerez deb bezainbatean, ikasleek, ziklo hau bukatzerako, zenbait balore antzematen ikasi izanen dute, ondorioz zenbait jarrera dakartzatenak eta elkarbizitzarako arau oinarrizko zenbaitetan gatzatzen direnak.
1. Jainkoa guzion aita dela ulertzea, eta Jesusek digula hori jakitera eman.
Ebaluazio irizpide honen helburua da aztertzea ea ikasleak Jesusen mezua ulertu duen: Jainkoa dela guziok banaka ezagutzen gaituen aita, gure kezka duena, gurekin komunikatzen dena, hurbilekoa, barkatzailea, haurridetzen gaituena, eta ea ikasleak ulertu duen Jainkoa dela gizonentzat gure gurasoak bezain hurbilekoa.
2. Intuizioz, natura harakatuz eta norbere gorputzaren funtzionamendua, kreazioa eta bizitza Jainkoak gizonei egindako presentea direla ohartzea.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea haurrak kreazioaren handiostasuna eta edertasuna ulertzen dituen (makrokosmoa), eta izaki bizidunen perfekzioa (mikrokosmoa), harakapenerako eta mirespenerako gaitasuna garatuz.
3. Ohartzea kristauak Jainkoarekin eta Jesusekin elkarrizketan egon behar duela, dela bere baitatikako adierazpenen bidez, dela ozpakizun liturgikoetan.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea haurra ohartu den Jainkoa dela harekin hitzegiteko eta harekin seme‑alaba harremana izateko moduko aita.
4. Modu xinple eta bizipentsu batean, Ebangelioko zenbait kontaera deskribitzea, Jesusen jaiotza, bizitza, heriotza eta berpizkundeari buruzkoak, inguruan azaltzen zaizkion osagaietatik abiatuta.
Irizpide honek helburua du aztertzea batez ere ea haurrak beretu duen Eguberriaren eta Aste Santuaren zentzu erlijiosoa eta ea Jesusen bizitzako pasadizo nagusiak ezagutzen dituen.
5. Ohartzea Eliza dela Jainko‑semealaben familia handia, norbere familiaren alorrean bizi izandako esperientzietatik abiatuta.
Irizpide honek xedea du aztertzea ikaslea gauza dela eliza tenplo gisa eta eliza komunitate gisa bereizteko, eta elizarekin lotura duten pertsona, zeremonia eta abarrei antz emateko gauza dela.
6. Maria Elizaren barrenean kokatzea, Jesusen ama eta gure ama den partez, eta harengan Amatasuna erakusten duten kualitateak aurkitzea. Irizpide honek aukera ematen du aztertzeko Amabirjinak Elizan duen ama‑papera.
7. Heldu baten laguntzaz beste zenbait umeren portaera baloratzea, bizitzako errealitatetik hurbil diren egoeretan.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea ikaslea hasi den bere jokabide moralaren (gurasoekin, familiakoekin, auzokoekin, adiskideekin...) eta fikziozko eta historiako beste protagonistenaren analisi kritikoa egiten.
8. Beste zenbait umerekin bere gauzak partekatu eta bere inguruko gauza eta tresnak errespetatzea.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea ikaslea ohartu den zer kalte egiten duen lapurtuz, edo nabarmenkeriak eginaz etab. eta zer abantaila dituen ororenak diren gauzak zaintzeak eta norbereak partekatzeaK (jostailuak, goxokiak...).
9. Bizitzako egoera guzietan egia esateko joera, dela eskolan dela familian.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea ikasleak ulertzen duen gezurrik ez esateko premia eta beti egia esatekoa.
10. Jesusen jarraitzaileen alderdi eta egintza zenbait deskribitu, maitasunaren agindua nola onartu duten erakusten dutenak.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea haurrak ulertzen duen Jainkoaganako maitasuna, kristau fedearen arabera, besteenganako maitasunezko jestu konkretuetan gatzatzen dela.
11. Ingurugiroari, Kristautasunari eta Jesusi buruzko gauza berriak jakiteko interesa erakutsi.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea haurrak jarrera pasiboak gainditu dituen ingurua eta Erlijio areako edukiak ezagutzekoan.
12. Elkarbizitza on bateko betebeharrei egoki erantzutea eta talde lana egiteko jarrea ona erakustea.
Irizpide honek aukera ematen du aztertzeko ea ikasleak gauza diren jarrera indibidualista eta egoistak gainditzeko, eta egoera egunerokoetan eta haurrentzat hurbilekoetan elkarbizitza eta lankidetza alorretan hasteko.
13. Lan ongi eginagatik interesa erakutsi eta gelakideen lana preziatzea.
Xedea da aztertzea ea ikasleek gauzak ongi egiteko isuria duten eta gelakideen lana preziatzeko, eta bai ea besteak onartzen dituzten bai klase egoeretan bai jostaketan.
BIGARREN ZIKLOA
Bigarren zikloan ikaslea hasten da kristau fedearen lehen sintesi haur‑mailakoa egiteko osagaiak biltzen.
A) Ezagupenez den bezainbatean, sintesi honek Jainkoak gizonei egin dien errebelazioa du ardatza, Jainkoak haurraren inguruan utzi dituen arrastoen bidez. Jesukristo da bigarren ziklo honetako erreferentzi gune nagusia:
-Jesus Egia da (Testamentu Berria).
-Jesus Bidea da (Maitasunaren Manamendua).
-Jesus Bizitza da (Sakramentuak).
B) Prozeduren mailan, ikasleak aurreko ziklokoak berrerabiliko dute eta honako berriok ikasten eta garatzen hasiko dira:
-Datuen azterketa.
-Denbora‑espazioetan barnako kokaera.
-Diseinu grafikoak itxuratzea.
C) Jarrereren mailan, ikasleak gauza izanen dira eskolan eta haiek bizi diren gizartean elkarbizitza gobernatzen duten balio, jarrera eta arauak erlazionatzeko.
1. Jesusen bizitzako gertaera nagusiak deskribitu eta denboran barna banatu, hartarako ondorengotasun, bateratasun eta iraupen ideia oinarrizkoak erabiliz.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea ikasleak ezagutzen duen Jesusen bizitzako muina, Testamentu Berria irakurriz, arte lanak ikusiz eta ospakizun liturgikoen bidez.
2. Jesusen mezua daukaten Testamentu Berriko zenbait testu aukeratu eta haiek azaldu, mezua agerian eta argi uzteko moduan.
Irizpide honek aukera ematen du aztertzeko ikaslea gauza den kristau mezuaren muinari antz emateko:
-Jainkoa Jesusen aita da eta gure aita.
-Gizon guziak senideak gara.
-Benetako zorionaren bidea Zorionbideetan dago.
-Kristorekin dagoeneko hasten da Jainkoaren Erresuma.
3. Ebangelioen, ospakizun liturgikoen eta aste Santuko arte irudien laguntzarekin, Jesukristoren pasio, heriotza eta berpizkundearen segida berreraiki.
Irizpide honek aukera ematen du aztertzeko ea ikasleak behar adina dakien Jaunaren bazkoaren inguruan izan ziren gertaeren berri, eta bazko honek herrien bizitzan izan duen eraginaren berri (baita arte agerkarietan).
4. Modu besarkatzaile batean adieraztea Jesusen pertsonarekin lotura duten zenbait edukin, Jainkoaren seme gisa, bere mezuan eta salbatzaile lanean.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea ikasleak ulertu duen Jesus Jainkoaren semea dela, gizonak salbatzeko Gizon egina, eta aitaganako bidea erakusten diena, haren bizitza eternala partekatzeko.
5. Intuizioz, San Paulok Kristoren Elizari ezartzen dion Gorputz simila ezagutzea (I Cor. 12), ikaslea kontura dadin elizako menbruen artean batasuna dagoela.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea ikasleak ulertu duen gorputzaren simila eta haren bidez ulertzen duen Elizaren errealitate misteriotsua: Jesukristo da burua eta kristauak dira soinadarrak.
6. Sakramentuak deskribitzea: bataioa, konfirmazioa, eukaristia, errekontziliazioa, apaiz ordena, ezkontza, erien oliadura, bizitzaren aldi diferenteekin lotura eginaz.
Irizpide honen xedea da aztertzea ea ikasleak behar adina ulertu duen sakramentuotako bakoitzak zer zentzu eta zer efektu duen, eta bizitzako aldiekin zer paralelismo duten (jaio, hazi, heldu, sendatu, heriotza gainditu).
7. Mezak duen zentzuaz jabetzea Azken Afariaren eta Jesus gurutzean hiltzearen burutzapen gaurkotua bezala.
Irizpide honek xedea du aztertzea ikasleak ulertu duela meza eta bazko afariaren eta gurutzifikazioaren arteko lotura eta beraz atzematen duela mezaren zentzu bikoitza, sakrifizio eta oturuntz gisa.
8. Penitzentziaren sakramentua jankoarekin enkontru berri gisa kokatzea, eta bai besteekin, eta norbere buruarekin, errespetua, barkamena eta beste onarpena baloratuz.
9. Giza maitasuna definitzen duten ezaugarriak atzeman, Jesusek iragartzen dituenak eta haren identifikaziobide direnak.
Irizpide honek xedea du aztertzea noraino ulertu duen ikasleak Jainkoa eta maitasuna bat bera direla eta horregatik maitasuna dela kristau bizitzaren abiatzailea.
10. Finkatzea elkarrekin zer lotura duten hamar Aginduek (Itun Zaharra) eta maitasunaren Aginduak, bere bi ikuspegietan: Jainkoaganako maitasuna eta lagun Urkoaganakoa (Itun Berria).
Irizpide honek xedea du ikasleak lot dezan Jainkoaganako maitasuna aurreneko hiru aginduekin, eta lagun urkoaganakoa beste zazpiekin, eta kontura dadin Jainkoaren lege horrek lagun egiten duela giza harremanak hobetzen.
11. Irakaslea lagun, hormirudi, kartel, komiki eta abar itxuratzea erlijioaren eremuko gaiei buruz.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea ikasleak gauza diren lengoaia plastiko diferenteak erabiltzeko beren ideia eta bizipenak aditzera emateko.
12. Talde lanaren eskakizunei egokitzea eta eginkizunak ekipoan egitea zer aberastasun dakarren konturatzea.
Irizpide honek aukera ematen du aztertzeko ea ikasleek jarrera indibidualistak gainditu dituzten lanak egiterakoan eta amankomuneko planteamenduek dituzten balioez konturatu diren.
HIRUGARREN ZIKLOA
Hirugarren zikloan ikasleak osatu egiten du haur mailako lehen fede sintesi hura, gizonak salbatzeko eta santutzeko prozesuaren inguruan.
A) Ezagupenez den bezanbatean, sintesi honek, aurreko zikloan Jesukristo ardatz zuela hasi baitzen, Jainkoak gizonei egindako errebelazio behin‑betikoa, salbazioaren eskaintzak osatzen du orain, Jainkoak kristo bidez egiten digunak:
-Jainkoak gizonarentzat zuen hasierako plana.
-Gizonaren bihurrikeria: bekatua.
-Kristoren baitako salbazioa: Jainkoaren erresuma.
-Eliza, Erresumaren zerbitzuan.
-Kreazio berria: gizon berria mundu berri batean.
B) Prozedurez den bezanbatean, aurreko zikloetan erabili direnez gain, ikasleak honako berriotan saiatuko dira:
-Azterketa konparatiboa.
-Sintesi orokorra.
-Testuen komentario eta interpretazioa.
C) Jarrerez den bazanbatean, ikasleak gauza izanen dira eskolak eta familiak eskaintzen dizkien balioak ulertzeko, elkarbizitza errazten duten jarrerak eskuratzeko eta haien arabera jokatzeko.
1. Salbazioaren Historiako mugarri nagusiak denboran barrena hurrenkatu eta haien protagonista nagusiak aurkeztu.
Irizpide honek xedea du ebaluatzea ea ikasleak barrendu dituen Bibliak Jainkoa eta gizonen arteko harremanetan seinalatzen dituen momentu handiak, eta ea ulertzen duen Jainkoak gizonei egin dien errebelazioa pixkanakakoa izan dela.
2. Bekatua gizonak bere buruari eta besteri egiten dion kaltetzat ulertu, eta Jainkoarekiko hausturatzat, bizitzaren errealitatean eta Bibliako kontaeretan.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea ikasleak ulertu duen bekatuaren zentzua dela gizonaren bihurrikeria Jainkoaren maitasunezko planaren kontra eta gizonaren miseria eta oinazearen sustrai.
3. Jainkoak bekatarienganako duen jarrera maitaorra deskribitu, urrikalpenaren parabola erabiliz (Lukas 15) eta Jesusen haienganako jarrera argitzen duten Bibliako kontaerak.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea ikasleak behar adina ulertzen duen zer esan nahi duen Jainkoaren barkazioak eta Salbazio Orokorrerako bere borondatea.
4. Elizari Itun Berriko Jainko‑herriaren nozioa ezartzea Testamentu Berriko zenbait testu interpretatuz.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea ikasleak ulertu duen Elizan, errealitate ikusgarriaz gain (eraikinak, egiturak, instituzioak), Jesusen espirituak bizitutako bizitza dagoela.
5. Datu konkretuetatik abiatuta, elizaren zenbait iharduera aurkitu (bere ebangelizatze, ospatze eta kultur gizarte lanean), ulertzeko gizonari egiten dion zerbitzua Jainkoaren Erresuma eta justizia indarrean jartzeko lanean ari dela.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea ikasleak ulertu duen Elizaren dinamismoa, beren fedearekin konpromezua duten kristauek egindako lan konkretuetan gatzatua, gizonen alde eta haiek behin betiko salbatzeko, batez ere hainbat eliz erakundetatik.
6. Fedearen betebeharrekin bat egiten duen eta espirituaren ekintza dohakoari erantzuten dion kristau baten bizitza deskribitu.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea ikaslea gauza den ereduzko kristau baten bizitza deskribitzeko, leial irauteko burruka egin, bere bekatuak aitortu, eta graziaren bidez gutxi gutxika Jainkoak eskatzen dionari erantzuten duen horietako batena.
7. Jainkoaren deiei zenbait erantzun deskribitu, Biblian eta Elizaren Historian (Abraham, Moises, Samuel, Maria, Apostoluak, Santuak...).
Irizpide honek xedea du aztertzea ea ikasleak ulertu dituen Jainkoaren deian bat egiten duten osagaiak (hasierako deia, entzuteko jarrera, gizonaren erantzun librea, burutzapena...).
8. Kristau apaizgoaren inguruko informazioa bildu eta baloratu, ordenaren Sakramentura lehen hurbiltze bat egiteko.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea ikasleak berezkuntza egiten duen fededunen apaizgo unibertsala eta ministerioko apaizgoaren artean, eta azken honetan zer gradu dauden.
9. Kristau ezkontzaren dimensio gizatiarra eta naturagaindikoa bereiztea, elkarrenganako amodioaren papera deskribituz eta zeinu sakramentalarena.
Irizpide honek xedea du aztertzea ea ikasleak behar adina ulertu duen ezkontza sakramentuaren dimentsio gizatiarra eta naturagaindikoa (Cfr. Efes. 5, 22 ss).
10. Kristau moralaren osagai oinarrizkoak izendatzen dituzten Bibliako terminoen hiztegi deskriptibo oinarrizkoa eratu.
Irizpide honek aukera ematen du aztertzeko ea ikasleak behar adina ulertzen duen Promesa eta Ituna, Legea eta Dekalogoa, bekatua eta kulpa, barkazioa eta errekontziliazioa, konbertsioa eta Kristoren jarraipena bezalako hitzen esangura...
11. Kristau emakume nahiz gizon baten ezaugarri funtsezkoak deskribitu, bere bizitza familiako, laneko nahiz politikoa bere fedearen betebeharrekin bat bizitzen den batena.
Irizpide honek xedea du aztertzea noraino ulertu duen ikasleak zentzu kritikoz fedearen eta bizitzaren arteko erlazioa, deskripziotik atera den "erretrato robot" horren bitartez.
12. Jainkoren Erresumak bizi honetan eta bizi eternalean dituen ezaugarrien diferentziak konparatu eta preziatu.
Irizpide honek xedea du aztertzea ikasleak ulertu duela Jainkoaren Erresumak lehen agerraldi bat duela bizitza honetan (amodioa, bakea, alegrantzia, justizia... etab. nagusi direnean), bizi eternalean behin betiko gauzatzen den arte.
13. Argi antzean deskribitzea gizonaren bizitza ez dela heriotzan bukatzen; betirako bizitza badela.
Xedea da aztertzea ea ikasleek ulertzen duten iragan bat duen, orain batean bizitzen den eta etorkizun batera doan historia bateko parte direla, eta historia horrek fin ona duela.
14. Ikerketa lan txikiak egin, irakaslea gidari, gizarte eta kultur gaiez, kristau baloreen ikuspegitik.
Irizpide horren bidez xedea da aztertzea ea ikasleak gauza diren erreparatu, konparatu, ondorioak ateratzeko. Ikertu beharreko egoera konkretu batetik abiatuta, eta ea joera duten hura Jesusen mezutik heldu diren baloreen arabera interpretatzeko.
15. Talde lanaren arauak aplikatu eta eginkizunak antolatu, talde lanaren aberastasuna aurkituz.
Xedea da aztertzea ea ikasleak gauza diren eginkizunak antolatzeko taldeka burutzeko, eta ea elkarbizitzaren, errespetoaren eta taldearen beraren funtzionamendurako arauak errespetatzen dituzten, bakoitzari dagozion erantzukizunak bere gain hartuz.