(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

  • Ekonomia :
    • Aseguruen bitartekaritza :
      • 80/2011 Ebazpena, apirilaren 19koa, Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuak baimendutako aseguruen bitartekoek erregistroaren, estatistika eta kontabilitateko eta negozioko informazioaren ...

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

80/2011 Ebazpena, apirilaren 19koa, Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuak baimendutako aseguruen bitartekoek erregistroaren, estatistika eta kontabilitateko eta negozioko informazioaren ...

80/2011 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuak baimendutako aseguruen bitartekoek erregistroaren, estatistika eta kontabilitateko eta negozioko informazioaren eta bezeroarentzako arretaren arloetan dituzten betebeharrei buruzkoa

(2011ko 95. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 18an)

Atarikoa

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57. artikuluan ezartzen denez, Estatuaren oinarrizko legeriaren esparruan, Nafarroari dagokio kreditu, banku eta aseguruen antolamenduaren arloko legeria garatu eta betearaztea. Horretarako, azaroaren 11ko 621/1996 Foru Dekretua onetsi zen. Horren bidez, aseguru pribatuetako bitartekotza lanetan Nafarroako Foru Komunitateak dituen zenbait eskumen garatu ziren.

Bestalde, ekainaren 11ko 764/2010 Errege Dekretuaren bidez, aseguru eta berraseguru pribatuen bitartekotzari buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legea garatu zen, estatistika eta kontabilitateko eta negozioko informazioaren eta lanbide-gaitasunaren arloan. Errege dekretu horren arabera, jarraian adierazten diren artikuluen edukia oinarrizkoa da: 1. artikulua, 2. artikulua, 3. artikulua, 4. artikulua, 6. artikuluko 1. eta 3. idatz-zatiak, 7. artikuluko 3. idatz-zatia (6.2 artikuluari buruz egindako aipamena izan ezik), 8. artikuluko 1. eta 3. idatz-zatiak, 9. artikuluko 3. idatz-zatia (8.2 artikuluari buruz egindako aipamena izan ezik), 10. artikulua, 11. artikulua, 12. artikulua, 13. artikulua, 14. artikulua, 15. artikulua (salbu eta uztailaren 17ko 26/2006 Legearen 39.3 artikuluari buruz egindako aipamena), xedapen gehigarri bakarra eta lehenengo xedapen iragankorra.

Halaber, Finantza entitateetako bezeroarentzako arreta-departamentuei eta zerbitzuei eta bezeroen defendatzaileari buruzko martxoaren 11ko ECO/734/2004 Aginduaren azken xedapenetan lehenak oinarrizko izaera ematen dio aipatu xedapen osoari.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak maiatzaren 2an emandako 92/2008 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, ebatzi dut:

1. Nafarroako Gobernuak baimendutako aseguruen bitartekoak ekainaren 11ko 764/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren mende egonen dira (errege dekretu horren bidez, aseguru eta berraseguru pribatuen bitartekotzari buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legea garatu zen, estatistika eta kontabilitateko eta negozioko informazioaren eta lanbide-gaitasunaren arloan), salbu eta jarraian adierazten diren artikuluei dagokienez: 5. artikulua, 6. artikuluko 2. idatz-zatia, 7. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak, 8. artikuluko 2. idatz-zatia eta 9. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak, horiek ez baitira Nafarroan aplikatuko, foru arau batek halakorik xedatzen ez duen bitartean.

764/2010 Errege Dekretuan aipatzen den urteko estatistika eta kontabilitateko eta negozioko informazioa Ekonomia eta Ogasun Departamentuak horretarako igorriko dituen eredu ofizialetan beteko da, eta ekainaren 30a baino lehen aurkeztuko dira. Bete beharreko lehen ekitaldia 2010. urteari dagokiona izanen da.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak jasotako dokumentazioa argitzeko eskatzen ahalko du, aurreikusitako informazioa eskuratzeko.

Ekainaren 11ko 764/2010 Errege Dekretuaren 1. artikuluan aipatutako erregistro liburu guztiak Ekonomia eta Ogasun Depastamentuaren eskura egonen dira.

2. Nafarroako Gobernuak baimendutako aseguru-artekaritzen sozietateak Finantza entitateetako bezeroarentzako arreta-departamentuei eta zerbitzuei eta bezeroen defendatzaileari buruzko martxoaren 11ko ECO/734/2004 Aginduan ezarritakoaren mende egonen dira, baldintza eta epe guztiei dagokienez.

Aseguru eta berraseguru pribatuen bitartekotzari buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legearen 44.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, aseguru-artekariak, pertsona fisikoak, aseguru-artekaritzen sozietateekin parekatuko dira, Finantza entitateetako bezeroarentzako arreta-departamentuei eta zerbitzuei eta bezeroen defendatzaileari buruzko martxoaren 11ko ECO/734/2004 Aginduan jasotako betebeharrak betetzeari dagokionez.

Bezeroarentzako arreta-departamentuko edo zerbitzuko titularra, eta kasua bada, bezeroen defendatzailea izendatzen denean, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari jakinaraziko zaio.

Aseguru-artekariek eta aseguru-artekaritzen sozietateek Ekonomia eta Ogasun Departamentuari bezeroen defentsarako erregelamendu bat igorriko diote, entitatearen Administrazio Kontseiluak edo pareko organo batek behar bezala onetsia, aipatu departamentuak egiazta dezan.

3. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa