Castellano | Euskara | Français | English
(1995eko 89. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 17an)
Atarikoa
Martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea birrantolatzeko arauak eman ziren. Araudi horren 12. artikuluak antolakuntza neurri bereziak finkatzen ditu bat egitetik sortutako ikastetxeetarako, beste ikastetxe batzuetako lerro edo unitateak elkartzera behartzen duten eraldaketei aplikatzekoak alegia, Foru Dekretu beraren 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Foru Agindu honek aipatu artikuluen edukia garatzen du, ikastetxe horien egitura berriaren oinarriak ezartzen baititu.
Horrenbestez, agindu dut:
I.-Bat egitetik sortutako ikastetxeei aplikatzeko antolakuntza neurriak.
1. artikulua. Behin-behineko zuzendaritza taldeak izendatzea bat egitetik sortutako ikastetxeetan.
1. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak behin-behineko zuzendaritza talde bat izendatuko du, bat egin ondoko lehen ikasturtean institutua zuzentzeko.
Behin-behineko zuzendaritza taldearen agintaldiak aurtengo uztailaren 1etik datorren urteko ekainaren 30a bitarte iraunen du.
2. Bat egitetik sortutako ikastetxeko Eskola Kontseiluko kideak beren karguaz jabetu arte, behin-behineko zuzendaritza taldeak hartuko ditu bere gain Eskola Kontseiluari dagozkion eskurantzak.
2. artikulua. Bat egitetik sortutako institutuetako organoak.
1. Bat egitetik sortutako institutuetan, aldi berean Lanbide Heziketako irakaskuntza eta bestelakoa ematen bada, urriaren 10eko 186/1994 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamendu Organikoan aurrikusitako karguez gain, zuzendariorde bat izendatuko da, Lanbide Heziketako irakaskuntzaz, oro har, arduratuko dena.
2. Bat egitetik sortutako institutuetan, eremu ezberdinetan diren bi eraikin edo gehiago erabiltzen badituzte, urriaren 10eko 186/1994 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamendu Organikoan aurrikusitako karguez gain, ikasketaburu atxikiak izendatuko dira institutuaren egoitza nagusitik aparte diren eremuetarako.
3. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aldi baterako baimena eman ahalko du beste organo laguntzaile batzuk sor daitezen bat egitetik sortutako institutuetan, LOGSEk indarra hartu aurreko ikasketa planari loturiko eginkizunez arduratzeko eta zuzendaritza taldearekin lankidetzan aritzeko, urriaren 10eko 186/1994 Foru Dekretuaren 4. artikuluan aurrikusitakoaren arabera.
4. Artikulu honetan aipatutako organoek indar izaten jarraituko dute, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak beharren arabera besterik erabakitzen duen arte.
3. artikulua. Zuzendariordeak.
1. Bat egitetik sortutako institutuetan, aldi berean Lanbide Heziketako irakaskuntza eta bestelakoa ematen bada, bi zuzendariorde egonen dira. Horietako batek zuzendariorde karguaren eskumenak izanen ditu Lanbide Heziketari, oro har, dagokionez, aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera. Besteak, karguaren eskumenak izanen ditu, gainerako irakaskuntzei dagokienez. Zuzendariak erabakiko du nola mugatu zuzendariordeen eginkizunak, eta haren ordez arituko den zuzendariordea izendatu ere eginen du.
2. Halaber, bi zuzendariodeek beste eginkizun batzuk bete ahalko dituzte, zuzendariak eskuordetza emanik.
4. artikulua. Ikasketaburu atxikiak.
1. Bat egitetik sortutako institutuetan, eremu ezberdinetan diren bi eraikin edo gehiago erabiltzen badituzte, ikasketaburu atxikiak izanen dira institutuaren egoitza nagusitik aparte diren eremu(et)an ikasketaburuaren eginkizunak betetzeko.
Ikasketaburuak jarraibide lotesleak eman ahalko dizkio ikasketaburu atxikiari.
Halaber, ikasketaburu atxikiak beste eginkizun batzuk bete ahalko ditu, gobernuko gainerako organo pertsonabakarrekoek eskuordetza emanik.
2. Hezkuntza plangintzak sortutako beharren ondorioz, lerroak edo unitateak institutuaren egoitzatik beste institutu batek erabiltzen duen eraikin batera aldatu behar direnean, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ikasketaburu atxiki bat izendatzerik izanen du artikulu honen 1. zenbakian aurrikusitako moduan.
Ikasketaburu atxiki horrek aginduak eta jarraibideak eman ahalko dizkie beste institutu horretan aritzen diren irakasle ez direnei, bere gain dituen eskumenak erabiliz, baldin eta agindu edo jarraibide horiek bat heldu badira bigarren institutu horretako gobernu organoekin.
5. artikulua. Konpentsazio ekonomikoak.
Foru Agindu honetan aipatzen diren organoetako titularrek, aurrikusitako konpentsazio ekonomikoak hartuko dituzte beren zuzendaritza karguetan edo horien parekoetan aritzeko, haien eginkizunek harrapatzen duten eremuko ikasle kopuruaren arabera, eta ikasle kopuru horri ordutan dagokion dedikazio erregimena beteko dute.
6. artikulua. Kudeantza ekonomikorako neurriak.
1. Bategitearen lehenbiziko urtean, elkartutako ikastetxeen aurrekontuen batura izanen da bat egitetik sortutako ikastetxeen aurrekontua. Bat egitetik sortutako ikastetxeko organoei dagokie kontuak ematea, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuan aurrikusitakoari jarraituz.
2. Bategiteak urtebetez indar izan eta lehen urtean, bat egitetik sortutako ikastetxeko organo eskudunek prestatu eta onetsiko dute aurrekontua baina kapitulu ezberdinetan bereiziz bat egindako ikastetxe bakoitzaren gastuak, langileenak, ikasleenak eta materialarenak, alegia.
3. Bat egitetik sortutako ikastetxearen esku geratuko da finantza entitateetako kontuen titulartasuna, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuaren 10. artikuluan aipatu bezala. Bategitearen ondoko ikasturtean, sortutako ikastetxeak kudeantzarako kontu berezi bakar bat izanen du, bat egindako ikastetxeen kontuen saldoak ordaintzeko.
4. Behar den kasuan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak gastuaren plan bat onetsi ahalko du bat egitetik sortutako ikastetxerako, non funtzionamendu gastuengatiko transferentziak egiteko baldintza gastuak banatzeko zenbait irizpideri jarraitzeko konpromezua izanen baita, bat egindako ikastetxe bakoitzaren aurreko kudeaketaren emaitza ekonomikoek eragina izan dezaten haien langile eta ikasleentzat eta materialean.
II.-Lehen hezkuntzako ikastetxeen eraldaketa.
7. artikulua. Behin-behineko zuzendaritza taldeen izendapena.
Martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, lehen hezkuntzako ikastetxeetan lerro edo unitateak integratzeagatik osaketa juridikoak aldaketa nabarmena badu, behin-behineko zuzendaritza taldeak izendatu ahalko dira, Foru Agindu honen 1. artikuluan aurrikusitako baldintzetan.
8. artikulua. Irakasleen antzinatasuna.
Lerro edo unitateak integratzeagatik ez dute ukitutako irakasleek antzinatasuna galduko ikastetxeen eraldakuntzetan.
9. artikulua. Eraldatutako ikastetxeak.
Foru Agindu honen eraskinean aipatzen diren ikastetxeetako osaketa juridikoa aldatzen da, eraskin horretan aurrikusitako moduan.
Lehenbiziko Xedapen Gehigarria
1. Bat egitetik sortutako institutuetan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak baimena eman ahalko du Departamentuetako kargu atxikiak izendatzeko, Departamentuko Burutzei dagozkien eginkizunak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren aurreko irakaskuntzei dagozkienak, eta departamentuburuak haien esku uzten dituenak, bete ditzaten.
Zuzendariek izendatuko dituzte Departamentuko Burutzak eta Burutza Atxikiak beteko dituzten kideak, departamentuburuak izendatzeko Erregelamendu Organikoan ezarritakoari jarraituz eta kontutan hartuta haien karguko irakaskuntzetatik sortutako beharrak. Bategiteak indarra hartzen duen egun beretik izanen du eragina. Burutza horien titularren agintaldia arauteria aplikagarrian ezarritako egunean amaituko da.
2. Departamentuburuak jarraibide lotesleak eman ahalko dizkio Departamentuko buru atxikiari.
Bigarren Xedapen Gehigarria
Lanbide Heziketako eta Irakaskuntza Ertainen Erreformako bederatziehun baino ikasle gehiago dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuetan, zuzendari atxiki bat izendatu ahalko da, zuzendariak haren esku uzten dizkion eginkizunak bete ditzan Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak zehazten duen epean.
Hirugarren Xedapen Gehigarria
Bat egindako institutuetako bi Eskola Kontseiluek, ados jarrita, behin-behineko zuzendaritza talde berriko karguak bat egindako ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako kideei ematea proposatzen badute, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak adostasuna duen zuzendaritza taldea izendatuko du behin-behineko zuzendaritza talde, Eskola Kontseilu horietan erabakitzen den kargu banaketaren arabera.
Laugarren Xedapen Gehigarria
Zuzendariorde, ikasketaburu atxiki, idazkari atxiki eta departamentuburu atxiki lanetan aritzea Nafarroako Gobernuak prestatzen dituen deialdietan baloratuko da, eta zuzendariorde, ikasketaburu, idazkari eta departamentuburuari adinako puntuazioa emanen zaie, hurrenez hurren, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan tokiz aldatzeko.
Xedapen Iragankor Bakarra
1. Bategiteak 1995.eko uztailaren 1ean indarra hartu eta ondoko lehen urtean, sortutako institutuek idazkari atxiki bat izanen dute, idazkariaren menpe, harekin lankidetzan arituko dena karguari dagozkion eginkizunak betetzen.
2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak baimena eman ahalko du kargu hori hurrengo urteetan mantentzeko, baina inoiz ez, LOGSE aurreko ikasketa planaren irakaskuntzak iraungitzeko epea baino luzaroagorako.
3. Eremu ezberdinetan diren bi eraikin edo gehiago erabiltzen dituzten ikastetxeetan irakasle bat izanen da idazkari atxikia, baina idazkaria aritzen den eraikinean ez beste batean aritu beharko du. Hori dela eta, bere lanorduetatik erdiak non igarotzen dituen, eraikin hartan aritzen dela hartuko da kontutan.
Azken Xedapenetako Lehenbizikoa
Ahalmena ematen zaio Hezkuntza zuzendari nagusiari behar diren ebazpen guztiak eman ditzan Foru Agindu honetan xedatutakoa aplikatzeko.
Azken Xedapenetako Bigarrena
Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
ERASKINA
I.-Lerro transferentziak eta ikastetxeetako osaketa juridikoaren aldaketak.
I.A). D hizkuntz ereduko irakaskuntza emanen duten ikastetxeak.
Burlatako "" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa. Burlatako "Hilarión Eslava" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren D ereduko unitateak hartzen ditu.
Barañaingo "Alaiz" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa. Barañaingo "Eulza" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren D ereduko unitateak hartzen ditu.
I.B) D hizkuntz ereduko irakaskuntza emanen ez duten ikastetxeak.
Burlatako "Hilarión Eslava" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa.
Barañaingo "Eulza" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa.
I.C) Beste ikastetxeak.
Uharteko Bigarren Hezkuntzako institutua: Curriculum Desberdinak Eratzeko eta Gizarte Garantiako ikastetxea izanen dena.
Iruñeko "Mª Ana Sanz" Bigarren Hezkuntzako institutua. Burlatako Lanbide Heziketako institutuaren Teknologiako eta Informazioaren Praktiketako unitateak hartzen ditu.
II.-Atxikipenak.
Atarrabiako "Lorenzo Goikoa" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren D ereduko lerroak Burlatako "Askatasuna-Libertad" Bigarren Hezkuntzako institutura.
Zubiriko "Xabier Zubiri" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren D ereduko lerroak, Burlatako "Askatasuna-Libertad" Bigarren Hezkuntzako institutura.
Uharteko "Virgen Blanca" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren D ereduko lerroak, Burlatako "Askatasuna-Libertad" Bigarren Hezkuntzako institutura.
Vianako "Ricardo Campano" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa, eta bere eskualdea, Lodosako "Pablo Sarasate" Bigarren Hezkuntzako institutura.
Iruñeko "Azpilagaña" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa, Iruñeko "Torre Basoko" Bigarren Hezkuntzako institutura lehen aukera gisa ikasleak hartzeko, eta "Ximenez de Rada-Príncipe de Viana" Bigarren Hezkuntzako institutura, bigarren aukera bezala.
Iruñeko "Iturrama" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa, "Torre Basoko" Bigarren Hezkuntzako institutura.
Iruñeko "Nicasio de Landa" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa, Barañaingo Bigarren Hezkuntzako institutura, lehen aukera gisa ikasleak hartzeko, eta "Torre Basoko" Bigarren Hezkuntzako institutura, bigarren aukera bezala