(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

651/1995 Foru Agindua, abenduaren 5ekoa, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Foru Komunitatean bateratzearen ondorioz sortutako institutuetan, mota desberdinetako irakaskuntzan ari direlarik ere, partaidetza kontseiluak sortzen

 

(1996ko 9. NAOn argitaratutako testua, urtarrilaren 19an)

Atarikoa

Ekainaren 21eko 397/1995 Foru Aginduan (uztailaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), urriaren 5eko 575/1995 Foru Aginduaren bidez aldatu zen hartan (urriaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), Nafarroako Foru Komunitatean bateratze eta aldaketak jasan ondotik sortutako ikastetxeen berrantolamendurako arauak eman ziren. Urriaren 18ko 587/1995 Foru Aginduaren arabera, ikastetxe horietan bigarren hezkuntzako institutuaren eskola kontseilua hautatu eta eratu behar da. Ikastetxe hauen antolamenduaren egokitzapena osatzeko eta hezkuntza-komunitateko kide eta sektore desberdinek institutuaren kudeaketan parte hartze eraginkorra izan dezaten bideratzeko, egokitzat jo da kide anitzeko organo espezifikoak izatea, bigarren hezkuntzako institutuen erregelamendu organikoa onesten duen urriaren 10eko 186/1994 Foru Dekretuko 4.a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Horiek horrela, agindu dut:

1. artikulua. Partaidetza kontseiluen sorrera.

Bateratzearen ondorioz sortutako institutuetan, aldi berean lanbide heziketako irakasgaiak eta bestelakoak ematen badira, eskola-egoitza bat baino gehiago erabili eta zuzendaritza organo atxikiak baldin badituzte, behin-behinekotasunez bi partaidetza kontseilu eratuko dira, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak institutuaren funtzionamendurako hori beharrezkotzat jotzen duen bitartean. Partaidetza kontseilu horietako bat institutuaren organo komunak kokatzen diren eskola-egoitzan eratuko da. Beste partaidetza kontseiluaren esparruak institutuaren gainerako eskola- egoitzak hartuko ditu bere baitan.

2. artikulua. Osaketa.

Partaidetza kontseilu bakoitzaren osaketa honako hau izanen da:

1. Zuzendaria, idazkaria eta ikasketa-buruak, institutuaren organo komunak kokatzen diren eskola-egoitzako partaidetza kontseiluan, eta kargu atxiki homologoak beste partaidetza kontseiluan.

2. Lau irakasle, beraien irakastorduen erdietan bederen dagokien eskola-egoitzan irakaskuntzan ihardungo dutenak. Irakasle horiek izendatzeko honako lehentasun irizpide hauek erabiliko dira:

Lehenbizikoa. Institutuko eskola-kontseiluko irakasleen ordezkariak.

Bigarrena. Bestela, eskola-kontseiluko kandidaturan aurkeztu baina kontseilukide izatera iritsi ez ziren irakasleak.

Hirugarrena. Bestela, beren borondatez partaidetza kontseiluko kide izateko beren burua aurkezten duten irakasleak. Kontseiluan bete daitezkeen plazak baino izangai gehiago badira, beraien irakastorduen erdietan baino ordu gehiagoz dagokien eskola- egoitzan irakaskuntzan diharduten irakasleek egokientzat jotzen dituztenak bereiziko dituzte. Aldeko boto gehienak ateratzen dituzten izangaiek bereganatuko dute izendapena.

3. Bi guraso. Partaidetza kontseiluko guraso horiek izendatzeko lehentasun irizpide hauek erabiliko dira:

Lehenbizikoa. Institutuko eskola-kontseiluko ikasleen gurasoen ordezkariak.

Bigarrena. Bestela, eskola-kontseiluko kandidaturan aurkeztu baina kontseilukide izatera iritsi ez ziren gurasoak

Hirugarrena. Bestela, eskola-egoitzaren esparruan jenderik gehiena ordezkatzen duen ikasleen gurasoen elkarteak proposatzen dituen gurasoak. 4. Bi ikasle. Partaidetza kontseiluko ikasle horiek izendatzeko lehentasun irizpide hauek erabiliko dira:

Lehenbizikoa. Institutuko eskola-kontseiluko ikasleen ordezkariak.

Bigarrena. Bestela, eskola-kontseiluko kandidaturan aurkeztu baina kontseilukide izatera iritsi ez ziren ikasleak

Hirugarrena. Bestela, ikasleen ordezkarien proposatzen dituen ikasleak.

5. Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat. Partaidetza kontseiluko ordezkari hori izendatzeko lehentasun irizpide hauek erabiliko dira:

Lehenbizikoa. Institutuko eskola-kontseiluko administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkaria.

Bigarrena. Bestela, eskola-kontseiluko kandidaturan aurkeztu baina kontseilukide izatera iritsi ez ziren hautagaietako bat.

Hirugarrena. Bestela, bere lan-ihardunaren erdia bederen dagokion eskola-egoitzan eman eta administrazio eta zerbitzuetako langileek hautatzen duten ordezkaria. p.6. Eskola-egoitza kokatzen den dermioaren herriko udalak izendatzen duen ordezkari bat, udalak egokitzat jotzen badu.

3. artikulua. Eskumenak.

1. Partaidetza kontseiluak erabiltzen ahalko ditu urriaren 10eko 186/1994 Foru Dekretuko 30. artikuluaren d), j), k), l), m), n), ñ), o), p) eta q) idazatietan eskola kontseilurako ezarritako eskumenak.

2. Eskola kontseiluak berarentzat eska dezake edozein unetan artikulu honen lehenbiziko lerroaldeko eskumenen erabilera.

3. Era berean, partaidetza kontseiluak proposamenean luza dizkioke eskola kontseiluari eta kontseilu horren gainerako eskumenen erabileran ere parte har dezake, eskola kontseiluak hala eskatzen badio.

4. artikulua. Funtzionamendua.

1. Partaidetza kontseiluaren bilera hiruhilekoan behin bederen eginen da.

2. Kontseilu bakoitzeko buru izanen dira zuzendaria eta zuzendari atxikia.

3. Idazkari gisa, hitza duela baina botorik gabe, 2. artikuluko 1. zenbakian aipatzen den idazkaria eta, bidezko bada, idazkari atxikia. Horrelakorik izan ez edo falta bada, kontseiluak erabakiko du nor izanen den idazkaria. Azken kasu horretan, idazkariak hitza eta botoa izanen ditu.

4. Partaidetza kontseiluaren funtzionamendua Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Tituluko II. Kapituluan xedatutakoari lotuko zaio.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa