(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Klusterrak, Nafarroan espezializazio adimentsua indartzeko

2017ko martxoaren 31n, ostirala | 11etatik 13etara | Kondestablearen Jauregia

Nafarroan Espezializazio Adimentsuko Estrategiak (S3) lankidetza ereduaren aldeko apustua egin du, arlo ekonomiko estrategikoak garatzeko. Era berean, Nafarroako Gobernuak, Europako gomendioen ildotik, klusterren politika definitu du, haiek jarduteko era gidatuz, garatu eta sendotu daitezen.

"Garapen ekonomikorako ostiralak" zikloko saio honetan, kluster elkarteendako laguntzen 2017ko deialdia aurkeztuko da, eta haren helburua da Nafarroako enpresen lehiakortasuna eta berritzeko gaitasuna hobetzea, balio-katean lankidetza egiteko proiektuen bidez.

Nafarroan lehentasunezko klusterren egoera desberdina da, haien bilakaerari eta sendotzeari dagokienez, eta, hortaz, beharrezkoa da neurriak abiaraztea, enpresek lankidetza proiektuetan parte har dezaten sustatzeko eta, gainera, kluster hasiberriei sendotzen laguntzeko.

Aipatutako deialdiarekin batera, Gobernuak Sodenaren bidez ematen dituen laguntza zerbitzuak azalduko dira. 

EGITARAUA

11:00 Irekiera - Klusterrak, Nafarroan espezializazio adimentsua indartzeko - Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

Klusterrak, kluster politikak eta lurraldeko lehiakortasun estrategiak: orain arte ikasitakoak eta hurrengo urratsak James Wilson, Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzaile seniorra eta Deusto Business School-eko Master in Competitiveness and Innovation-eko zuzendaria

Sodenaren lana klusterrei laguntzenPilar Irigoien, Sodena, Sociedad de Desarrollo de Navarra-ko zuzendari kudeatzailea.  

Galde-eskeak

Energia berriztagarriak, mugikortasun elektrikoa, eta aurrezki eta eraginkortasun energetikoa sustatzeko jarduketak eta laguntzak

2017ko martxoaren 24an, ostirala | 12etatik 14etara | Kondestablearen Jauregia

Sektore elektrikoak 2050eko Europarako ezarri duen xedea da sorkuntzaren %100 iturri berriztagarrietatik lortzea, ikatzetik, gas naturaletik eta petrolioaren deribatuetatik datorren sorkuntzarik izan gabe. Bestalde, elektrizitatea are gehiago sartuko da etxebizitzetan eta garraio sektorean, beste erregai batzuen lekua hartuz: gas naturala, gasolina eta gasolioa.

Nafarroak bere Estrategia Energetiko propioa taxutu du 2050erako, azken helburua hau izanik: “2050. urtean, elektrizitatea eta beroa sortzeko eta industrian nahiz garraioan erabiltzeko energiaren hornidura guztiak jatorriz berriztagarria izan behar du”.

Ildo horretan, 2030. urterako finkatu da energia kontsumoaren %50 iturri berriztagarrietan oinarritzea; horrek berarekin dakar hiru esparrutan lan egitea: erregai fosiletatik datorren energiaren kontsumoa apaltzea, energia berriztagarriaren ekoizpena handitzea, eraginkortasun energetikoa areagotzea.

“Garapen Ekonomikorako Ostiralak” zikloaren saio honetan energia berriztagarriak sustatzeko neurriak aurkeztu behar dira, bai eta mugikortasun elektrikoa eta aurrezki eta eraginkortasun energetikoa sustatzeko laguntzak ere.

EGITARAUA

12:00 Hasiera Manu Ayerdi Olaizola, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariordea.

Nafarroako Gobernuaren jarduketak energia berriztagarrien, mugikortasun elektrikoaren eta aurrezki eta eraginkortasun energetikoaren alorretan - Martin Ibarra, Plan Energetikoaren Ataleko burua

Nafarroako Gobernuaren laguntzak birgaitze energetikoaren alorrean - Javier Etayo, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendaria

Nafarroako Gobernuaren zerga pizgarriak pertsona fisiko eta juridikoentzat - Cristina Intxusta, Plan Energetikoaren Ataleko teknikaria

Nafarroako Gobernuaren laguntzak toki entitateentzat - Esperanza Aristu, Plan Energetikoaren Ataleko teknikaria

Ibilgailu elektrikoak birkargatzeari buruzko alderdi tekniko eta legezkoak - Carlos Bergera Serrano, Iberdrolako Mugikortasun Berdeko zuzendaria

Galde-eskeak

Neurriak turismo arloko lehia desleialaren aurrean

2017ko martxoaren 03a, ostirala | 12etatik 14etara | Kondestablearen Jauregia

Turismo arloko ezkutuko ekonomiaren negozioen jarduera eta errenta itzalpekoak –gero eta hedatuago dauden jardunak eta Interneten eskainiak– lehia desleiala dira eta arriskuan jar dezakete zenbait negozio motaren iraunkortasuna. Bestalde, ez diete men egiten kalitatearen, zerbitzuen edo segurtasunaren eskakizunei. Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak Turismo arloko Ikuskapenerako Plan bat prestatu du, honako bi helburu hauek gogoan: kalitate turistikoa handitzea eta lehia desleialari aurre egitea. Horren bidez, enpresarien, langileen eta kontsumitzaileen eskubideak bermatu nahi dira.

“Garapen Ekonomikorako Ostiralak” ekimeneko saio honetan, Turismo arloko Ikuskapenerako Plan onetsi berria aurkeztuko da, oraindik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko dagoen arren. Agiri horretan modu ordenatuan eta planifikatuan bildu dira Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak burutu asmo dituen jarduketa guztiak eskaintza turistikoaren kalitatea handitze aldera eta ahalik eta modu eraginkorrenean saihestu edo kontrolatze aldera turismo arloko jarduera klandestinoak, turismo sektoreari ezbairik gabe eragiten diotenak.

Plan honen jarduketen barnean, orobat aurkeztuko dugu egin berri den azterlana ostatu turistiko erregistratu gabekoen Interneteko eskaintza Nafarroan zertan den ezagutzeko eta haien gutxi gorabeherako inpaktu ekonomikoa zenbatesteko.

EGITARAUA

12:00 Hasiera - Maitena Ezkutari Artieda Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia

Turismo arloko Ikuskapenerako Planaren aurkezpenaManuel Bermejo Garde. Nafarroako Gobernuko Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Ataleko burua

Erregistratu gabeko ostatu turistikoen Interneteko eskaintzaren azterlanaren aurkezpenaMargari Cueli Erize Nafarroako Gobernuko Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria

Galde-eskeak

fin contenido web