(Edukira Joan)
Jabeen lehenbiziko batzarra egitea
Jabeen lehenbiziko batzarrean:
- Jabeen Erkidegoko lehendakaria eta Jabeen Erkidegoko Gobernu Batzordeko gainerako kideak izendatzen dira.
- Hasierako aurrekontua onesten da eta eraikineko gastuei aurre egiteko kuotak ezartzen dira.
- Erreserba funtsaren sorrera eta zenbatekoa onesten dira. Erreserba funtsaren zenbatekoa ezin da izan urteko aurrekontu arruntaren %2,5 baino gutxiago lehenbiziko ekitaldian, eta urteko aurrekontu arruntaren %5eraino iritsi behar da bigarren ekitaldian eta ondorengoetan.
Horrez gainera, lehenbiziko aldiz egiten den batzar horretan komeni da ondoko erabaki hauek hartzea:
- Finkako jabe guztiei ematea obra berriaren eta zatiketa horizontalaren eskrituraren fotokopia eta erkidegoaren estatutu eta arau bereziena, denek ezagutu eta kontsultatu ahal izan ditzaten agiri horiek.
- Kontu korronte bat irekitzea jabeen batzarraren ordainketak eta sarrerak bertan egin daitezen.
- Batzarra egin bitartean edo batzarra bukatutakoan, erkidegoko idazkariak erabakien akta eginen du. Idazkariak berak eta lehendakariak sinatuko dute, eta jabe guztiei igorri beharko zaie.