Castellano | Euskara | Français | English
Lehentasunez zaharberritu beharreko eremuetan, eraikuntzak 50 urte baino gehiago baditu eta urteko errentak azalera erabilgarri bereko BOE bati dagokiona ganditzen ez badu. | % 40, baldin eta modulu ponderatua etxebizitzaren azalera erabilgarriaz biderkatuta ateratzen den balioaren % 26 gainditzen ez bada (gehienez 120m2). |
50 urte edo gehiagoko eraikin eta etxebizitzetan, urteko errenta-sariak azalera erabilgarri bereko BOE bati dagokiona ganditzen ez badu. | % 22, baldin eta modulu ponderatu horren % 14 gainditzen ez bada (gehienez 120m2). |
50 urte arteko eraikin eta etxebizitzetan, urteko errentak ez badu gainditzen azalera erabilgarri bereko BOE bati dagokiona. | % 11, baldin eta aipatu modulu ponderatuaren % 7 gainditzen ez bada (gehienez 120 m2). |
GEHIENEKO DIRU-LAGUNTZA:
Gehienez ere 12.000 € etxebizitzako.
BALDINTZAK:
Diru-laguntza jaso ahal izateko beharrezkoa da lehendik dagoen errentamendua frogatzea, edo errentamendu berrien kontratuak aurkeztea, behin betiko kalifikazioa ematen denetik urtebete iragan aurretik.
Errentaturiko etxebizitzek errentamendu araubidean iraun beharko dute 5 urtean gutxienez.
Hutsik gelditzen badira, sustatzaileak aukera izanen du etxebizitza hori berriz alokatu, diru-laguntza itzuli edo alokairuen poltsan sartzeko.
Errentamendurik ez dagoela ulertuko da baldin eta sustatzaile-errentatzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako aurkeztutako aitorpenetan higiezinen errentamenduaren bidezko diru-sarrerarik agertzen ez bada.