(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Geroa xuxurlatzen Karlismoaren Museoan

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

 

Susurrando el futuro en el Museo del Carlismo – Geroa xuxurlatzen Karlismoaren Museoan proiektuak Karlismoaren Museoaren bilduma eta gaiari buruzko hausnarketa garaikidea proposatzen du Saioa Olmo artistaren eskutik.

Museoko objektuek iraganetik xuxurlatzen digutena entzun nahi al duzu?

Proiektu hau artistaren Susurrando el futuro – Geroa xuxurlatzen lanaren barruan kokatzen da, Saioa Olmok 2017an hasi zuena Ant kolektiboak Bizkaiko Museo Arkeologikoaren laguntzarekin Iturfest jaialdiaren barruan. 2019an, DWEEK-Bilboko Diseinuaren Astean egin zen EIDE (Euskadiko eta Nafarroako Diseinugileen Elkartea), Wikitoki (Praktika kolaboratiboen laborategia) eta Karraskan elkartearen (Euskadin berrikuntza kulturala sustatzeko elkarte kulturala) laguntzarekin.



Saioa Olmo (Bilbo, 1976) http://saioaolmo.com


Prozesu parte-hartzaile zein kolaboratiboekin eta teknologia erlazionalekin esperimentatzen duen artista. Egun pertsona-belaunaldien arteko interdependentzian (Geroa xuxulartuz), askotariko eragileen arteko transakzioetan (Fuimos nosotras) eta makinaria sozialen logikan (Eromecánica) dihardu. Haren proiektuak talde-ekintza performatiboetan, egunerokoaren mira egiteko gailuetan eta eraikuntza kolektiborako prozesuetan gauzatu ohi dira.

Saioa artista, UPV/EHUko Arte Ederretako doktorea eta irakaslea eta Wikitoki-ko kidea da. Proiektuak egin ditu hainbat espaziotan, esaterako, San Telmo Museoan, CA2Mn, EspaiDos-en, Bastero Kulturgunean, Rekalde Aretoan eta Montehermoson; eragile independenteekin, adibidez, Ant kolektiboa, Zas, Consonni eta Abisalekin; programazioen barruan, besteak beste, Eremuak, Conexiones Improbables, Gaur (sic), Gau Zuria eta Madrid Abierto-ren barruan; festibaletan, Iturfest, LaCosaenCasa, Gau Irekia, Desvelarte, Zemos98 eta Getxophoton kasu; eta Bilbaoarte, Goldsmiths, FelipaManuela, Fundación Pistoletto eta Arteleku-n egindako egonaldietan; halaber, proiektu mordoa gauzatu ditu lehiaketa espezifikoetatik at.

Proiektu honek 2019an Multiprisma proiektuarekin abiarazi zen hausnarketa-ildo garaikidearekin bat egiten du.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa