(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
MULTIPRISMA

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Karlismoaren Museoko edukietan inspiratutako arte-proiektu garaikidea.

Karlismoari begira gaur egun (1808 - 1877)

Jon Zabalegui

Karlismoari begira gaur egun (1808-1977) proiektua 2019ko Museoen Nazioarteko Eguna eta Europako Gaua ospatzeko sortu da eta karlismoarekin lotutako gertakari, ideia eta pertsonaien bidez mugimendu horren historiara hurbiltzea proposatzen du egungo kulturan eta gizartean murgilduta dauden ikuspegi gazte batetik eta genero-ikuspegitik abiatuta.

Karlismoaren Museoak graffitiaren, ilustrazioaren, kaligrafiaren eta muralismoaren arlotik datozen bost artista proposatu ditu. Askotariko ikuspuntu kontzeptual, ikonografiko eta teknikoen bidez erakundearen gidoi museografikoak hartzen duten garaiari buruzko begirada pertsonal eta gogoetatsua islatuko dute, hain zuzen ere, Independentzia Gerratik 1977ra. 



Leire Urbeltz

Corte, Döner, Jon Zabalegui, Leire Urbeltz eta Malmören proposamenen abiapuntua ez da karlismoa kritikatu ez haren apologia egitea; aitzitik, jarrera objektiboak dituzte, ez dute inongo loturarik mugimenduarekin eta hari buruzko analisi zorrotza egiten dute, eta hautematen da sormen-prozesu osoan zehar eta azken emaitzan, non estiloak, teknikak, ikonografiak, kontakizunak eta mezuak batzen dituzten. Karlismoari buruzko hausnarketek askotariko interpretazioak eskaintzen dituzte, zeinak indar handiko irudi eta grafismo harrigarrien bidez adierazten dira.

Askotariko Ikuspuntuak proiektuarekin eta Corte, Döner, Jon Zabalegui, Leire Urbeltz eta Malmören eskutik, arte gazte garaikideena Karlismoaren Museoan sartzen da, aldi berean Estella-Lizarra hiriaren ingurunean integratuta dagoen espazio kultural gisa.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa