Castellano | Euskara | Français | English
Atal honetan, multzoka aurkeztuko ditugu substantzia kimikoen inguruko araudiak eta tresna erabilgarriak, hobeto uler daitezen
Substantzia Kartzinogenoak y Mutagena
Amiantoa
EPMeak ezartzeko dokumentazio toxikologikoa
Agente kimikoen bidezko Arrisku Higienikoaren prebentzioa kudeatzea
Arrisku kimikoaren ebaluazioa eta kudeaketa egiteko metodo sinplifikatuak
Hona hemen gehien erabiltzen diren bi metodo sinplifikatu:
ERQ METODOLOGIA (INRS- Institut National de Recherche et de Sécurité)
COSHH ESSENTIALS METODOA (HSE-Health and Safety Executive)
Legedia - Etiketatua
Produktu Kimikoen Erregelamentazio berria
Legedia - Komertzializatzea
Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruko Legeko 41. artikuluan, beste betebeharren artean, ondorengoa ezartzen da:
"Fabrikatzaileek, inportatzaileek eta hornitzaileek enpresariei eman beharko diete eta enpresariek horiengandik bildu beharko dute beharrezko informazioa, makinak, ekipoak, produktuak, lehengaiak eta lanerako tresneriak arriskurik gabe erabiltze eta maneiatzearren langileen segurtasunerako eta enpresariek langileekiko informazio-betebeharrak bete ditzaten".
"Enpresariak bermatu beharko du aurreko atalean aipatutako informazioak langileei ematea haiek ulertzeko moduan".
Enpresan nahitaez izan behar den informazioa, etiketan nahiz Segurtasun Datuen inguruko fitxetan jasotzen dena, oro har, oker kudeatzen da. Informazio horren prebentzio-helburuak betetze aldera, enpresan datu-base erraz bat egitea eta eguneratuta izatea proposatzen da. Horren adibide bat erakutsiko dugu, informazioaren kudeaketarako nahiz esposizioen erregistrorako baliagarria izan baitaiteke.
Uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretua, Substantzia Arriskutsuak tartean dituzten Istripu Larriei datxekien Arriskuak Kontrolatzeko Neurriak onartzen dituena.
Irailaren 19ko 1196/2003 Errege Dekretua, Substantzia Arriskutsuak tartean dituzten Istripu Larrien arriskuaren aurreko Kontrolerako eta Plangintzarako Babes Zibilaren Oinarrizko Araua onartzen duena. Urriaren 9ko BOE (242. zk.).
Uztailaren 29ko 948/2005 Errege Dekretua, uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretua aldatzen duena; azken horrek Substantzia Arriskutsuak tartean dituzten Istripu Larriei datxekien Arriskuak Kontrolatzeko Neurriak onartzen ditu. Uztailaren 30eko BOE.
Azaroaren 3ko 336/2004 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Erkidegoan 1254/1999 Errege Dekretuaren aplikazioa erregulatzen duena. Azaroaren 26ko NAO (142. zk.).
Legedia – Produktu Kimikoak biltegiratzea
Apirilaren 6ko 379/2001 Errege Dekretua, produktu kimikoen biltegiratzeari eta haien argibide tekniko osagarriei buruzko erregelamendua onartzen duena (MIE-APQ-1, MIE-APQ-2, MIE-APQ-3, MIE-APQ-4, MIE-APQ-5, MIE-APQ-6 eta MIE-APQ-7). 2001eko maiatzaren 10eko BOE (112. zk.)
Urriaren 11ko 2016/2004 Errege Dekretua, MIE APQ-8 argibide tekniko osagarria onartzen duena: "Amoniako nitratozko ongarriak, nitrogeno eduki altua dutenak, biltegiratzea".
Otsailaren 5eko 105/2010 Errege Dekretua, produktu kimikoen biltegiratzeari buruzko erregulazioaren zenbait alderdi aldatzen dituena eta MIE APQ-9 argibide tekniko osagarria onartzen duena: "peroxido organikoen biltegiratzea".