Sukarra ez da gaixotasun bat. Gorputzak infekzioaren kontra dituen mekanismoetako bat da.
Zer egiten ahal dugu?
Botatakoaren ezaugarriei erreparatu: zenbat, zenbat aldiz, kolorea, itxura...
Begiratu ba ote dagoen deshidratazioaren sintomarik: egarria, pixarik ez egitea edo gutxi edo oso iluna, begi hondoratuak, aho idorra, eta azalaren elastikotasunaren galera.
Hidratatzeko eta elikatzeko jarraibideak:
Hidratazioa:
- Beharrezkoa da ahalik lasterrena berreskuratzea likidoak. Horretarako, edari isotonikoak ditugu (dendetan) edo ahoko sueroa (botiketan).
- Pixkana, likidoa hartzen joan. Lehenbiziko 6-8 orduetan, hidratatzeko edaria besterik ez hartu: koilarakada bat 10 minututik behin, lehenbiziko bi orduetan; gero, koilarakada bat 5 minututik.
- Botaz gero, egon 15 minutuz, eta hasi berriz hidratatzen. Hobera egiten baduzu, bestelako edariak hartzen hasi: kamamila, tea...
Elikagai solidoak:
- 8 ordu eman badituzu bota gabe, hasi gauza solidoak jaten. Lehenbizi, dieta biguna: arrain egosia edo plantxan, pureak, tortilla frantsesa, urdaiazpiko egosia; gero, pixkana-pixkana, dieta normalera pasatu.
Neurri higienikoak:
- Eskuak garbitzea oso inportantea da infekzioa dagoenean inor ez kutsatzeko.
Gomendioak:
Erne egon, eta Osasun Etxera deitu edo joan baldin eta:
- 38,5º C-tik gorako sukarra baduzu.
- 24 ordutik gora badaramazu botaka.
- Buruko min handia baduzu edo lepoaldea zurrun.
- Goragalerik gabe ari bazara botaka, edo botatakoan odola edo kafe-hondarren moduko zerbait ikusten baduzu.
- Sabelaldean min bizirik baldin baduzu. Edozein zalantza duzula ere, galdetu osasun-etxeko erizainari.
Edozein zalantza duzula ere, galdetu osasun-etxeko erizainari.