PCR bat egiteko zitazioa jaso duzu. Zure inguruan COVID-19aren kasu positibo asko daudela da arrazoia.
Mezu honetan, horretarako tokia eta ordua bidaliko dizkizugu.
Probaren emaitzei buruzko argibideak.
- Proba negatiboa bada, bizimodu normala egin dezakezu. SMS bat iritsiko zaizu emaitza horrekin. Osasun Karpeta Pertsonalean ere kontsulta dezakezu.
- Proba positiboa bada, bakartu behar duzu. Zure osasun-etxetik deituko dizute kasuaaren jarraipena egiteko, eta bilaketa-taldea zuekin jarriko da harremanetan.
Osasun-gomendioak:
- Beharrezkoak ez diren kontaktuak murriztea, ahal den neurrian.
- Pertsona kalteberekin kontakturik ez izatea
- Ekitaldi jendetsuetara ez joatea
- Beste pertsona batzuekiko 2 metroko segurtasun-tartea gordetzea.
- Maskararen erabilera: nahitaezkoa barnealdeko espazioetan eta aire zabaleko espazioetan, 2 metroko distantzia mantendu ezin denean.
- Eskuak xaboiarekin edo gel hidroalkolikoarekin behar bezala garbitzea.
- Lokalak eta barreneko espazioak behar bezala aireztatzea.
- COVID-19aren sintomarik agertzen ote den zaintzea, eta agertzen bada, zure Osasun-etxearekin edo Osasun-aholkualariarekin harremanetan jartzea 948290290