(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Solana kontseilariak “Arrazismoaren, xenofobiaren eta bestelako intolerantzien prebentzioa eta detekzioa” deritzon mintegia ireki du astelehena, 2019.eko urtarrilak 28


Gaur eta bihar eginen da Iruñeko Planetarioan


Argazki oina informazioaren bukaeran. ( irudia handitu )

Hezkuntzako kontseilari María Solanak, gaur eta bihar Iruñeko Planetarioan egingo den “Arrazismoaren, xenofobiaren eta bestelako intolerantzien prebentzioa eta detekzioa” izenburuko sentsibilizazio-mintegia ireki du gaur. Hasierako ekitaldi honetan, Solanak Hezkuntzaren garrantzia nabarmendu du, “horixe baita gizarteak desberdintasunak orekatzeko duen elementurik indartsuena”, eta horren harira, Departamentuak desberdintasun horiek gainditzeko abian dituen neurriak aurkeztu ditu.

Mintegia Hezkuntza Departamentuak antolatu du, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Prebentziorako Behatokiarekin (OBERAXE) eta Hezkuntza Berrikuntza eta Ikerketako Zentro Nazionalarekin (CNIEE) batera, eta hainbat autonomia-erkidegotako adituen parte-hartzeari esker, han-hemenkako ikastetxeetan aplikatzen ari diren programak emango ditu ezagutzera.

Mintegiaren helburu nagusia da irakasleak, familiak eta gainerako hezkuntza-komunitatea sentsibilizatzea geletan arrazakeria, xenofobia eta bestelako intolerantzia-moduak prebenitzearen eta detektatzearen inguruan. Era berean, eskola-komunitateei erremintak eman nahi zaizkie diskriminaziozko portaerak eta portaera intoleranteak identifikatzeko, edota estrategia ezberdinak ikastetxeetan berdintasuna sustatzeko, hezkuntza-praktikako esperientziak trukatuaz eta partekatuaz.

Hain zuzen ere, María Solana kontseilariak argi utzi nahi izan du berriz ere hezkuntza giltzarrizkoa dela intolerantziazko jarrerak prebenitu eta desberdintasunak orekatzeko. Eta horixe da Aniztasunaren Arretarako Plan Estrategikoan bildutako neurrien helburua ere. Plan honek “inklusioaren printzipioari atxiki nahi dio ikasleen arteko desberdintasunak aintzat hartzea, eta aniztasunaren arretaren bitartez, dagozkien gaitasunak eta potentzialtasunak ahalik eta gehien gara ditzatela lortu nahi du”, Solanak azaldu duenez. Gainera, “inklusioaren printzipioa garatzeko modu bakarra ekitatea” dela nabarmendu du, “desberdintasunak abiapuntutzat hartuz eta berdintasunera eta zuzentasunera joz”.


Mintegira azaldutako entzuleak. ( irudia handitu )

Hezigarri eta eskola sustapena

Hezkuntza Departamentuak hainbat programa ditu hezkuntzako etapa desberdinetan ageri diren desberdintasunak gainditzeko.

Hezigarri-Proeducar programak, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta, absentismoaren, porrotaren eta eskola abandonu goiztiarraren aurka borrokatzea du helburu, hezkuntza arloko inklusioa bultzatu eta ikasle guztien eskola arrakasta bermatzeaz gain. Programa honek ikastetxe guxtiak gonbidatzen ditu eskola absentismoa prebenitzeko neurriak abiaraz ditzaten, hezkuntza arloko inklusioa eta ikasle guztien emaitza akademikoen hobekuntza sustatzeko asmoz. Departamentuak aholkularitza eta formakuntza eskaintzen dizkie, baliabideekin batera, programa hau garatzen duten ikastetxeei.

Gainera, Hezkuntza Departamentuak eskola sustatzaileen programa ere bultzatzen du, ikastetxeekin lan egiten duten Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei eta Zerbitzu Mankomunitateei, ikasleen nahiz familien gizarte eta hazkuntza arloetako inklusioa erraztuko duen eskola sustatzaile edo bitartekari soziokultural bana kontratatzeko laguntzak emateko xedez. Horretarako, sareko lana sustatu, familiek hezkuntza esparruan duten parte-hartzea hobetu eta bizikidetza giro egokia sortzen da inklusioaren aldeko hainbat estrategia eta metodologiaren laguntzaz. Gainera, gatazka pertsonaleko eta arrisku sozialeko egoerak identifikatzen dira laguntzeko neurri zehaztak abian jarri ahal izateko.

Programa hauekin batera, Solana kontseilariak Skolae Hezkidetza Programa ere gogoratu du, “nafar ikasle guztiei bizitza-proiektua askatasunetik eta aukera-aniztasunetik hautatzeko gaitasuna garatzen lagunduko dien hezkuntza-ibilbidea”, Solanaren esanetan. Azkenik, sailartekotasunaren kontzeptua azpimarratu du, “arraza, genero, klase, etnia nahiz kulturari atxikitako desberdintasunak sortu eta errepikatzen dituzten kategoriak bistaratzen baititu, diskrimikazioa askotarikoa ote den ere bereiziz”. Ildo horretan adierazi du, “Hezkuntza Departamentuan oso argi daukagula, eta ikuspegi horretatik sortua dela, Aniztasunaren Arretarako Plan Estrategikoa edo Skolae Hezkidetza Programa gisako plan eta programa osagarriei bitartez desberdintasunei aurre egiteko premia”.

Argazki oina: Maria Solana kontseilaria; Lan, migrazio eta Gizarte-Segurantza Ministeritzako Gizarteratze eta Arreta Humanitarioko zuzendari orokorra den Estrella Rodríguez (Solanaren ezkerraldean), eta CNIIEko zuzendari Nuria Manzano (kontseilariaren eskuinaldean), Hezkuntzako Departamentuko Bizikidetza zerbitzuko zuzendari den Aitor Lacastari entzuten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa