(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jabetzan eskainitako 29 etxebizitza babestuen eta errentako 9 etxebizitzen hasierako adjudikaziodunen zerrenda argitaratu da ostirala, 2018.eko irailak 21


Alegazioak aurkezteko epea ireki da urriaren 5a arte


Nafarroako Gobernuak, NASUVINSA sozietate publikoaren bitartez, 38 etxebizitza babesturen hasierako adjudikaziodunen zerrenda osatu du; horietatik 29 jabetzan eskaini dira Burlatan eta 9 errentamenduan, Tuteran.

Adjudikaziodunen zerrendaren argitalpenaz, alegazioak aurkezteko epea ireki da urriaren 5a arte. Ondoren, behin betiko adjudikaziodunen zerrenda zabalduko da.

Zerrenda herritarren eskura jarri da NASUVINSAren bulegoetan (Iruleko San Jorge Etorbideko 8an, beheko solairuan) eta Nafarroako Gobernuak Tuteran duen Herritarren Arretarako Bulegoan (Foru Plaza, 5-6). Horrez gain, Nafarroako Gobernuaren etxebizitza-atarian kontsulta daiteke.

Zerrenda argitaratuta, alegazioak aurkezteko epea ireki da. Alegazioak NASUVINSAk Iruñean eta Tuteran dituen bulegoetan aurkeztu beharko dira. Alegaziak ebatzita, behin-betiko adjudikaziodunen zerrenda argitaratuko da. Ez dira onartuko eskaera bakoitzaren inskripzioan baloratuta gelditu ziren alderdiei buruzko alegazioak. Alegazioren bat aintzat hartuz gero, zerrendak aldatzeko aukera izanen da.

Eskaintzari lotutako etxebizitzak etxebizitza babestuen bi sustapen hauetakoak dira:

29 PTE salerosketa-araubidean, Erripagainan (Burlata).

LA ROJA 2008 S.L. enpresak sustatutakoak (Lezkairu Etorbideko 8, Mutiloa. Telefonoa: 948 787390). Prezio tasatuko etxebizitzak dira, 31/T-0002/2018 espedienteari atxikitakoak. 25 etxebizitzak hiruna logela dituzte (90na metro koadro inguruko azalera erabilgarriarekin), eta 4 etxebizitzan 4na logela (111 eta 115 metro koadro bitarteko azalerarekin).

9 BOE errentamendu-araubidean, Tuteran.

Tuteran, 31/1-0009/2017 espedienteari atxikita, Alvitra Gestión y Servicios S.L. enpresak (Cintruenigoko II. Industrialdeko B Kaleko A Etxaldeko 1K partzela) sustatutako babes ofizialeko etxebizitzak. 3na logela eta 90na metro koadro inguruko azalera erabilgarria dituzten 9 etxebizitza dira.

Etxebizitzei, planoei, prezioei eta kalitateei buruzko informazio guztia Nafarroako Gobernuaren etxebizitzari buruzko atari tematikoan eskura daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa