(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Iragarki-ohola

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


ESLEIPEN-HARTZAILEEN BEHIN BETIKO ZERRENDA


Etxebizitza babestua esleitu zaien pertsonen zerrenda ofiziala herritar guztien eskura dago NASUVINSAren bulegoetan, Iruñeko Sanduzelaiko etorbideko 8an (behea) eta Tuterako Kaputxinoen kaleko 6an, 1. solairua. Horretaz gainera, webgune honetan ere ikus daiteke.


Zerrenda hau argitaratu ondoren, 10 egun balioduneko epe bat irekitzen da, 2019ko urtarrilaren 23ra arte, etxebizitza eskuratzeko betebeharrak eta baremoaren arabera puntuazioa merezi dutelako alegatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezteko. Dokumentazioa aurkezten ez bada ezarritako epe horretan, ulertuko da etxebizitzari uko egiten zaiola isilbidez, eta hura bera itxaron-zerrendako beste pertsona bati esleitzen ahal zaiola, bidezkoa den zigorra aplikatzeaz aparte.

Dokumentazioa NASUVINSAren Iruñeko edo Tuterako bulegoetan aurkeztu behar da, arestian aipatutako helbideetan, eta hantxe bertan jasotzen ahalko dira aurkeztu beharreko agiriei buruzko argibide guztiak. Horretarako hitzordua eskatu beharko duzu, 948 012 012 telefonoan edo Internet bidez, NASUVINSAren Iruñeko bulegora joateko edo Tuterako bulegora.

Esleipen-hartzaileen zerrenda kontsultatzeko, klik egin hemen.





Iragarki-taula

Inscripción presencial

Esleipen-hartzaileen behin betiko zerrenda


Inskripzio-telematikoa

Censo de solicitantes de vivienda protegida

Alta emateko modurik arinena eta errazena

 


Qué es el censo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa