(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako oposizioaren azterketa-txostena berrikusteko datak argitaratu ditu Hezkuntzak



asteartea, 2018.eko irailak 11


Azterketa-txostenak berrikusteko eskaera egina zutenek irailaren 18tik 20ra egin beharko dute, deituak izan diren egunean eta orduan


Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako oposizioko azterketen-txostena berrikusteko eskaera egin zutenen deialdia egin du Hezkuntza Departamentuak. Errebisioa irailaren 18tik 20ra bitartean izanen dira, 13:00ean hasi eta arratsaldeko 17:00ak arte, Departamentuko Arga aretoan (Santo Domingo kalea z/g, beheko solairuan).

Hautaketa prozedura hau bukatutakoan ehun eskaera inguru jaso zituen departamentuak eta haiei erantzunez bideratu du berrikusteko aukera.

Oposizioa egin eta berrikusteko eskaera osatu zutenek izen-abizena, espezialitatea eta hizkuntzaren arabera sailkatu dituzte. Deialdian azaltzen diren pertsonak jakinarazi den ordutegiaren baitan, nahi duten unean, azaldu daitezke departamentuan. Ahal dela, hori bai, eta jende pilaketak ekidin aldera, ez dadila azken orduan izan.

Gogoratu, gaur argitaraturiko deialdian aurrez errebisioa egiteko eskaera egindakoak azaltzen direla. Aurrerantzean eskaera egiten dutenentzat bigarren berrikuste-txanda bat deituko du departamentuak datozen asteotan. Betiere, honako helbidean topatuko dira etorkizuneko deialdiak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa