(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko uztailak 30


Hau da Nafarroko Gobernuak hurrengo asterako, uztailak 30etik abuztuak 5tera, prestatu duen eskaintza kulturala


teatro

El Hermano Sancho obraren pasarte bat. ( irudia handitu )

Hasteko, Kultur egitarauak musika festa dakar proposamen hirukoitzarekin: Ribaforadan eta ostegunez, Strombers taldea gozatzeko parada; ostiralean eta Elizondon, Aukeran taldea arituko da; eta larunbatean eta Otsagabian, Los Colores de la Musikaren eskutik dantzatzeko aukera.

Badago beste egitarau eder, Landarte izenekoa, eta badakar eskaintza bikoitza ere bai. Larunbatean eta igandean, Manu Topic-en eskutik"Ekilibrio" izeneko argazkilaritza eta eskultura proposamena luzatuko du Ezkarozen. Igandetik aurrera beste proiektu interesgarri batek hartuko dio testigantza, "Dolem, harria jaso".

Formakuntzaren alorrean, azken boladan apiatu ditugun bi eskaintza paregabeak ditugu martxan. Lizarrako Karlismoaren Museoan prestatu zen Escape Room historikoa - "Escape Room: El robo del Toisón" - eta Huarte zentroan mantentzen den komisariotzaren inguruko ikerketak garatzeko egoitza.

Erriberriko Antzerki Jaialdi bikaina bukatzear dugu eta honako hauek dira XIX. edizioak ostegun eta larunbat bitartean eskainiko dituen ikuskizunak: "El hermano de Sancho", "El teatro Popular", "Como las cenizas para el fuego", "Príncipe de Viana: el hombre que pudo reinar", "Hamlet", "Fandango Street" eta "Negua".

Erakusketei dagokienez, hamaika aukera. Oteizan Museoan, "Macla, mamua, bismuto, vicario" proposamena dago ikusgai. Era berean, Imanol Marrodanek Alzuza Zentroan sortu zuen lana ,“Arma isilak gerra lasaietarako”, irekirik darrai. Halaber, Bertizeko Jaurerriko Jauregian, "Javier Ciga Echandi: Figuración y esencia" erakusketa goza daiteke Kultur egitarauaren eskutik. Bere aldetik, Nafarroako Museoan, José Latovaren argazki bilduma ezagutzeko aukera zabalik dirau, "José Latova. Argazkilaritza arkeologikoa 40 urtez". Bukatzeko, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian bi erakusketa daude ikusgai “Pablo Sarasate-Alberto Huarte: adiskidetasun baten testigantzak” eta “Jose Velasco Hernándezen argazkiak (1897-1974)”.

Azkenik, gogoratu martxan dela Nafarroako Museo Zerbitzuak prestatuko egitaraua: "Pasaportea, museatu! Eta bidaiatu". Hori dela eta, igandean bertan bi ateraldi prestatu dira, gida batek lagunduta, Lizarrako Karlismoaren Museoa ezagutzeko. Era berean, eskaintza hirukoitza zabaldu da Iruñeko Katedraleko Klaustroan egiten ari diren konpontze lanak ezagutzeko.

Pasaportea pertsonala eta/ edo familiarra da. Doakoa da eta hamahiru zentroetan eskuratu daiteke sarreran. Erakunde bakoitzaren zigilua bisita egindakoan eskuratuko da.

Lotura honetan ikus daiteke programazio osoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa