(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta DGTk trafiko-istripuen biktimentzako arreta integraleko proiektu pilotua sustatu dute

astelehena, 2012.eko urriak 15


Barcina Lehendakariak eta DGTren zuzendariak erakundeen arteko akordioa sinatu dute gaur goizean alor horretan


Barcina eta Seguí

Barcina Lehendakaria eta Seguí erakundeen arteko akordioa sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko (DGT) zuzendari María Seguí Gómez-ek erakundeen arteko akordioa sinatu dute gaur goizean Iruñean Foru Komunitatean istripuen biktimentzako arreta integraleko proiektu pilotua sustatzeko.

Espainiako gainerako lekuetarako erreferentzia izango den proiektu pilotu horren helburua eraginkorragoa izango den Administrazio Publikoetako lan-metodoa egitea da biktimei egoera mingarriak saihestuz, bereziki, eta baita baliabide bikoiztasunak, kostu ekonomikoak eta denborak ere saihestuz.

Kosturik gabe eta zerbitzu hobearekin

Bere agerraldian, Barcina Lehendakariak azaldu du proiektu horrek "ez duela inolako kosturik; aldiz, herritarrarentzako zerbitzu hobea dela" administrazioen arteko koordinazioan oinarrituta dagoena, "krisi-egoera honetan eskatzen zaigunez". Barcinak onartu du "ezin dugula istripuen eta haien ondorioen aurrean etsi eta ezta ohitu ere", eta bere nahia adierazi du ere Nafarroan gaur adostutako ekimenak "ondo funtziona dezan eta Espainiako gainerako lekuetarako eredugarri gerta dadin".

DGTren zuzendariak Nafarroan finkatu den koordinazio-unitatearen funtzionamendua azaldu du eta adierazi du "solaskide bakar moduan jardungo duela trafiko-ezbehar bat bizi izan duten pertsona guztiak artatzeko eta beharrezko informazio guztia eskaintzeko jatorrizko egoera ahalik eta lasterren berrezartze aldera". Bestalde, Nafarroako Gobernuko ordezkariak aitortu du ekimen hori beharrezkoa zela; izan ere, zenbait administrazioren arteko zerbitzuen sakabanaketak herritarraren sarbidea oztopatzen zuen.

Probintziako Trafikoko Buruzagitzan egin den sinaduraren ekitaldian honako hauek ere izan dira: Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko eta Sustapeneko kontseilari Javier Morrás Iturmendi eta Luis Zarraluqui Ortigosa, hurrenez hurren; Nafarroako Gobernuko ordezkari Carmen Alba Orduna; eta DGTko trafiko-istripuen biktimen arloko Koordinazio Unitateko buru Mª José Rodríguez de Armenta. Gainera, bertan izan dira, besteak beste, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakari Juan Manuel Fernández Martínez eta Foruzaingoko, Guardia Zibileko, armadako eta Iruñeko Udaltzaingoko ordezkariak.


Ekitaldiaren une bat.

Barcina Lehendakaria bere agerraldian. ( irudia handitu )

Jarduera-protokoloa

Nafarroako Gobernuak eta DGTk biktimen beraien arretari onura ekarriko dion jarduera integral eta koordinatua ezartzea erabaki dute. Bi erakundeek protokolo hori trafiko-istripuen arretan inplikatutako profesionalen artean zabalduko dute.

Gogora ekarri behar da Foru Komunitatean biktimak dituen trafiko-ezbehar bat gertatzen denean esku-har dezaketela: Nafarroako Gobernuak -Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko, Osasuneko eta Sustapeneko departamentuen bidez-, Justizia Administrazioak; eta Nafarroako Gobernu Ordezkaritzaren esku dauden zerbitzuek.

DGTren koordinazio-unitatea

Erakundeen arteko akordioa sinatu aurretik, trafiko-istripuen biktimei arreta emateko Koordinazio Unitatea aurkeztu da; unitate horrek aholkularitza psikologikoa, soziala eta juridikoa eskainiko du ezbeharraren ondoren eta biktimen eskubideak zainduko ditu.

Unitate horren egoitza Iruñean kokatuko da eta Probintzietako Trafikoko Buruzagitzetan dauden informazio-unitateak beraien esku geratuko dira. Mª José Rodríguez de Armenta izango da unitateko burua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa