Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak bi akordio erdietsi ditu, eta hartara, Zubieta udalerriko eta Asarta, Mugiro eta Zubiri kontzejuetako Kudeaketa Batzordeetako kideak izendatu ditu.
Foru Komunitateko bide sarean izandako zirkulazio istripuetan hiru lagun hil dira urtarrilean.
Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, eta hartara, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko 105 Atalburutza eta Bulegoburutza lehiaketara atera ditu. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagokionez, lehiaketara atera dituzten Burutzak honako hauek dira: Administrazio Atalak, Administrazio Unitateak, Txanda Arduradunak, Pabilioiko Arduradunak, Erizaintza Unitateak eta Laguntza Unitateak.
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hartara, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko basozaintzako zenbait lanpostu birmoldatu ditu.
Nafarroako Gobernuak antolatutako jaialdia Asian Network of Documentary proiektuaren Europako ordezkaria da
Javier Caballero Martínez presidenteordea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxiboa kontsultazen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak zorionak eman dizkie Alfredo Landa eta Félix Viscarreti, Goya sariengatik. Hain zuzen ere, Alfredo Landa aktoreak Ohorezko Goya irabazi du. Félix Viscarret zuzendariak, berriz, espainiar zinemaren bi sari lortu ditu, “Bajo las estrellas” filmarengatik. Honako hauek, hain justu: gidoi egokiturik onenaren saria (errealizadorearentzat), eta aktore onenaren saria (Alberto San Juanentzat).