(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako bide sarean hiru lagun hil dira urtarrilean, eta horixe da 2001az geroztik izan den zenbatekorik baxuena astelehena, 2008.eko otsailak 4

Foru Komunitateko bide sarean izandako zirkulazio istripuetan hiru lagun hil dira urtarrilean.


2001az geroztik izan den zenbatekorik baxuena da; hots, Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusia errepide guztietan (herri barruko zein herri arteko bideetan) izandako istripuetan hildakoen kopurua zenbatzen hasi zen urtetik gaurdaino izan den zenbatekorik baxuena. 2007ko urtarrilean, berriz, lau lagun hil ziren, eta beraz, errepideetan hildakoen kopuruak %25 egin du behera.


2008an hildakoak eragin zituen lehenengo istripua urtarrilaren 2an jazo zen, NA-6114 errepidean, Tafallan. Orduan, Miranda Argako 31 urteko gazte bat hil zen, gidatzen zuen ibilgailuak talka egin zuenean izotz plaka baten eraginez artaziarena egin zuen kamioi traktore batekin. Urtarrilaren 31n (joan den ostegunean), berriz, Lodosako 26 urteko gizonezko bat eta 21 urteko emakumezko bat (senar-emazteak) hil ziren, Acedo eta Lodosa arteko N-129 errepideko bihurgune batean bidetik irten zirenean. 2003ko urtarrilean zortzi lagun hil ziren Nafarroako errepide sarean, eta 2004, 2005 eta 2006ko urtarrilean, berriz, zazpi.


2007an 48 lagun hil ziren Nafarroako bide sarean. 2006arekin alderatuz gero (55 hildako), errepideetan hildakoen kopuruak %12,7 egin zuen behera, eta gutxienez ere, azken hamarkadan izandako hildakoen kopururik txikiena izan zen iazkoa. Hartara, beherakada hori kontuan hartuz gero, Nafarroako Bide Segurtasuneko Estrategian 2007ari begira ezarritako helburua bete eta hobetu zen; hots, hildakoen kopurua %10 gutxitzeko helburua. Bide Segurtasuneko 2005-2012 Estrategia Nafarroako Gobernuak onartu zuen jarduera plana da, eta departamentu guztiak barne hartzen ditu.


2000tik 2010era bitarte zirkulazio istripuetan hildakoen kopurua %50 gutxitzeko helburua ezarri zuen Europar Batasunak, eta gogoan izan behar dugu Foru Komunitatean 2006an bete zela helburu hori (2000n, hain zuzen, 118 lagun hil ziren). Gainera, Nafarroa izan zen helburu hori erdietsi zuen Espainiako lehen Komunitatea, eta zehazki, hildakoen kopuruak %59,3 egin du behera 2000z geroztik (EBk ezarritako oinarri urteaz geroztik).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa