(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroan abiadura handiko Zaragoza-Iruñea trenbidea eraikitzeko Esparru Hitzarmena onartu dute

astelehena, 2007.eko abenduak 31

"Nafarroan Abiadura Handiko Zaragoza-Iruñea Trenbidea eraikitzako Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren arteko Esparru Hitzarmena"ren testua aintzakotzat hartu du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kontseiluak aginduzko iritzia emateko eskaria dela-eta.



Abiadura Handiko Zaragoza-Iruñea Trenbideko plataforma Zaragoza eta Castejón artean eraikitzeko proiektuak idazteko erantzukizuna Sustapen Ministerioak hartuko du bere gain. Tuterako saihesbideari dagozkion proiektuak, berriz, administrazio interesdun guztiek ibilbiderik egokienaren gaineko erabakia hartzen dutenean idatziko dituzte. Foru Komunitateko Administrazioak Castejón-Iruñeko Eskualdea tarteko plataforma eraikitzeko proiektuak idatziko ditu, Abiadura Handiko geltoki berriraino. Iruñeko Eskualdean, Abiadura Handiko trenbide berriaren gaineko esku-hartzeak Iruñeko trenbide begizta ezabatzeko eta Abiadura Handiko geltoki berria eraikitzeko esku-hartzeekin koordinatuta eginen dituzte.


Aurreikuspenen arabera, Zaragoza-Iruñea trenbideko lanen kostua 1.030 milioi eurokoa izanen da. 470 milioi Zaragoza-Castejón tartea eraikitzeko izanen dira, eta 560 Castejón-Iruñeko Eskualdea tartea eraikitzeko. Hitzarmeneko klausuletan adierazi dutenez, Zaragoza-Castejón tarteko plataforma eta gainegitura eraikitzeko lanak egiteko kontratazioa Sustapen Ministerioak eginen du, eta zuzendaritza fakultatiboa ere bere egin hartuko du. Foru Komunitateko Administrazioak, berriz, Castejón-Iruñeko Eskualdea tarteko plataforma eta gainegitura eraikitzeko lanak egiteko kontratazioa eginen du, Abiadura Handiko geltoki berriraino, eta era berean, plataformako lanen zuzendaritza fakultatiboa ere bere gain hartuko du.


Lankidetzako Esparru Hitzarmenean adierazi dutenez "Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoko Bosgarren Xedapen Gehigarrian aurreikusitakoaren babesean, Nafarroak Estatuari egin beharreko ekarpenetan dagokion murriztapenak eginen dituzte, Hitzarmen hau dela eta Nafarroako Foru Komunitateak bere gain hartuko dituen lanen gastuak orekatzeko, kasuan kasuko obra ziurtagiriak aurkeztu ondoren".

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa