Eskolara bideak - Rozalejo

Gure haur gehienentzat, eskolara joateak keinu txiki bat adierazten du, hala nola paseo labur bat ematea edo eskolako autobusera igotzea. Baina badira gatazka armatuen eszenatokiak, auzune oso arriskutsuak, mendiak, basamortuak, ibaiak edo ur izoztuak gurutzatu behar dituzten haurrak. Ikaragarrizko sakrifizioak egiten dituzte, baina beraientzat merezi du ahaleginak, jakin badakitelako hezkuntza dela bizitza hobe baterako irtenbide bakarra. Jarrera horrek erakusten du, beren erabakitasun eta kemenari esker, hezkuntzarako sarbidea izango dutela, nahiz eta oztopo oso errotuak saihestu behar izan, hala nola pobrezia, genero-desberdintasuna, gizarte-bazterketa, hiri-eremuetako segurtasunik eza, arrisku naturalak edo gatazka-egoerak.

2012an, Sipa Presseko hemezortzi kazetari grafikok munduan zehar bidaiatu eta irudi-bilduma hunkigarri bat osatu zuten. UNESCOk agentzia ospetsuari eskatu zion erakusketa.

Erakusketa honek zehazki hamar argazkilariren lana jasotzen du. 30 argazkiren bidez, Alaskan, Brasilen, Burkina Fason, Estatu Batuetan, Frantzian, Kenyan, Libian, Nigerian eta Thailandian kokatutako hamar istorio kontatzen dira.

Erakusketa Nafarroako ikastetxe ezberdinetan lantzen da Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak bultzatzen duen Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Eskolak programaren testuinguruan.

Erakusketaren katalogoa: PDF

Herritarrak: Visita abierta a la exposición todos los días (salvo los sábados) de 10:00 a 14:00 h. Los miércoles también de 17:00 a 20:00 h. Cumplimentación obligaría del formulario

Ikastetxeak: ikastetxeek erakusketa bisitatu eta gaiaren inguruko jarduera egin dezakete Rozalejon bertan. Interesa duenak idatzi dezala ondoko helbidera visitas.rozalejo@navarra.es  

PieDePagina

Nabarreria Kalea 17 - 31001 Iruña, Nafarroa.
Tel.: 848 426 522 | Emaila: pazyconvivencia@navarra.es