Materialak eta Aukerak - Red Rural
Materialak eta Aukerak
BELAUNALDI ARTEKO ERRELEBOA: BITARTEKOTZA ZERBITZUA
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak doako bitartekotza zerbitzu bat paratu du denen eskura, lehen sektorean lanari ekin nahi dioten pertsonak errelebo bila dabiltzan ustiategiekin konektatzeko, sektorearen jarraitutasuna bermatze aldera.
LANDA-INGURUNEAN EKITEKO BENETAKO AUKERAK: ‘NAFARROA EKINTZAILE’
Landa-ingurunean lanari ekin nahi diozu eta ez dakizu nondik hasi? RuralBizik azalduko dizu Nafarroa ekintzaile ekimenak bultzaturiko ondoko funtsezko tresna: bi poltsa, zinezko aukerak dituztenak lanari ekiteko edo jardunean dagoen negozio bati jarraipena emateko. Ate ireki bat belaunaldi arteko erreleborako eta gure herrien dinamizazio ekonomikorako.
NEKAZARITZAKO TEST GUNEAK: ZUNBELTZ
Zunbeltz nekazaritza eta abeltzaintzako test gune bat da eta helburua du sustatzea ekintzaileak nekazaritza ekologikoko sektorean pixkanaka sartzea eta ezagutza transferitzea; belaunaldien arteko erreleboa sustatzea eta sektorea dinamizatzea, landa-ingurunean biztanleria finkatzen lagunduz.
GIDA, LANDA-INGURUNEAN NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN PROIEKTU BAT GARATZEKO
Eskuliburu honek nabigazio-gida izan nahi du eta nekazaritzako elikagaien jarduera bati ekiteko edo hasita dagoen jarduera bat hobetzeko behar diren urratsak zehazten ditu. Horretarako, hainbat zerbitzu eta neurri biltzen dira, izapideen, betebeharren, zereginen eta gomendioen mapa osoa egiteko.
NAFARROA: AURKI EZAZU BIZITZEKO ZURE HERRI IDEALA
Listarural plataforma bizitzeko herri ideala aurkitzeko sortu da. “Herriek bizitzeko aukera paregabeak eskaintzen dituzte, eta gure helburua Espainiako landa-bizitzaren inguruko narratiba aldatzen laguntzea da”. Plataformaren webgune ofizialetik adierazten dutenez, gure beharretara hobekien egokitzen diren herriak aurki ditzakegu, garraioari, etxebizitzari edo konektibitateari buruzko datuak ematen baitituzte, besteak beste.