EKITALDIAK - poctefa
POCTEFA AMAIERAKO EKITALDIA NAFARROA 2021-2027
Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak 2026ko azaroaren 16an egingo du Nafarroako erakunde onuradunen POCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilea) 2021-2027 proiektuen erakusketa eta kapitalizaziorako ekitaldia. Ekitaldia Nafarroako Kongresu Jauregian eta Baluarteko Auditorioan (Iruñea) izango da, eta hau da azaroaren 12era arte gaituta egongo den inskripziorako esteka.
Kontsultatu egitaraua behean edo hemen .
Egin klik irudian promozio-bideoa ikusteko.
Si vous souhaitez visionner la vidéo sous-titrée en français et en anglais, cliquez ici.
Esteka honetan, Matukio agentziak azaroaren 16an antolatutako ekitaldiaren emanaldi osoa ikus dezakezu streaming bidez.

|
JARDUNALDIAREN EGITARAUA 8:30-9:00 IREKIERA ETA AKREDITAZIOAK Luneta aretoa 9:00-9:10 ONGIETORRI INSTITUZIONALA Luneta aretoa
9:10-9:45 POCTEFA 2028-2034 URTE ANITZEKO FINANTZA-ESPARRU BERRIAN Luneta aretoa
Moderatzailea: Sergio Pérez. Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia (Nafarroako Gobernua) 9:45-10:30 MAHAI-INGURUA: MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA PIRINIOETAN Luneta aretoa
Moderatzaileak: Javier Olite. Pirinioetako Lan Elkarteko zuzendaria (PLE) eta Leyre Azcona Sanz de Galdeano. Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko zuzendaria (NAEN) 10:30-11:00 BISITA, AZOKA-ESPARRURA ETA HARREMANETARAKO KAFEA Erakusketa aretoa 11:00-11:30 MUGAZ GAINDIKO NAFARROA: NAFARROA GEHIAGO EUROPAN Mezanina aretoa
Moderatzailea: Marina Roncal. Eskualdeen Arteko eta Mugaz Gaindiko Lankidetzaren Ataleko burua (Nafarroako Gobernua) 11:30-14:00 PITCHING-A: NIRE POCTEFA 2 MINUTUTAN Mezanina aretoa. 85 proiektu ikusgai (POCTEFA 2021-2027) 14:00 HARREMANETARAKO LUNTXA Erakusketa aretoa. Catering formatua, bertaratutako guztientzat irekia. |
AZKENEKO EKITALDIAK
2026-05-05 Babes Zibilari eta Klima Aldaketari buruzko POCTEFA Komunitate Tematikoen Ekitaldia
2026-03-18 POCTEFA deialdiak onartutako proiektuen mintegia: 2. klasikoa eta proiektu txikiak
2025-02-28 POCTEFA 2021-2027 deialdien tailerra: 2. klasikoa eta proiektu txikiak
2024-12-13 Navarrefa jardunaldia. POCTEFAren aurrekontua hobeto gauzatzeko gakoak
2024-09-26 Mugaz Gaindiko Topaketak FICOBAn jardunaldia
2024-05-10 Navarrefa Jardunaldia. Partenariatuak eta komunikazioa POCTEFAn
2023-03-22 POCTEFA 2021-2027ko 1. Deialdiari buruzko Tailerra
2022-10-24 NavarrEFA 2021-2027 lehen ekitaldia: Programa berriaren aurrerapena