Landa Etxebizitzaren Estrategia - ETXEBIZITZAREN BEHATOKIA

Landa Etxebizitzaren Estrategia
Landa Etxebizitzaren Estrategia tresna bat da, landa ingurunean etxebizitza duin eta eskuragarri bat izateko eskubidea bermatzeko.

Plan honen bidez esku hartzeko mekanismo espezifikoak ezarriko dira lurraldez lurralde Nafarroako Foru Komunitateko errealitateen arabera. Izan ere, planaren helburuak dira gizarte eta lurralde kohesioa indartzea, despopulatzea saihestea eta etxebizitza parkea modu jasangarrian garatzea.

Estrategia horrek modu integralean esku hartzen du etxebizitzaren sektorean; eskaintzari eta eskariari eragiten die, eta erakunde publikoen egitekoa koordinatzen du. Hauek dira ekintza nagusiak:

  • Etxebizitza babestuen eskaintza handitzea, honako hauen bidez: etxebizitzak birgaitzea, eraikitzeko lurzoruak lortzea, jenderik gabeko etxebizitzak mobilizatzea edo ekimen berritzaileak abian jartzea –etxebizitza kolaboratiboa, esaterako–. 
  • Eskaria babestea, laguntzen eta dirulaguntzen bidez, pizgarri fiskalen bidez eta eskuratzeko zailtasun handienak dituzten pertsonei laguntza emanda.
  • Merkatua ezagutzeko sistema hobetzea eta segurtasun juridikoa nahiz gardentasuna bermatzea.
  • Funtsezko eragileen parte-hartzea sustatzea, baterako gobernantza sistema baten bitartez.

Landa Etxebizitzaren Estrategiaren laburpena (ES).