Plan de vivienda 2018-2028 - ETXEBIZITZAREN BEHATOKIA
Etxebizitza Plana 2018-2028
2018-2028 aldirako Nafarroako Etxebizitza Planak ildo estrategiko batzuk ezartzen ditu, etxebizitza duin bat eskuratzeko aukera bermatzeko eta politika publikoak modu efizientean kudeatzeko.
Nafarroako Etxebizitza Planak, zeinak 10 urteko indarraldia baitu, epe luzerako estrategia bat definitzen du. Estrategia horren barruan, ebaluazio batzuk eginen dira 4 edo 5 urtetik behin, malgua dela eta egokituko dela bermatzeko.
Gobernuak, 2019ko maiatzaren 8an egindako bilkuran, plan berria onetsi zuen. Plan horrek sei ardatz nagusi ditu, 32 jarduketa ildo eta 139 ekintza zehatz. Horiek guztiak honako hauetan laburbildu daitezke:
- Etxebizitza parke nahikoa, eskuragarria, bizitzeko egokia eta irisgarria bermatzea.
- Etxebizitza babestuen kudeaketa hobetzea.
- Etxebizitzaren eginkizun soziala bermatzea.