Nafarroako gobernuaren partez bilakaera digitala bultzatzeko egindako ekintzak - BDB

AUTODIAGNOSTIKORAKO TESTA

Autodiagnostikorako testa

Herritarren eskura jartzen dugu tresna hau, norberak izan dezakeen ezagutza edo gaitasun digitalen maila neurtzea besterik ez duena helburu. Gaitasun Digitalen Europako Esparruaren barruan definitzen dira mailak (DigComp).

20 minutu inguruko iraupena du, galdera mota desberdinekin, eta, amaitzean, emaitzen txosten bat lortzen da, deskarga dezakezuna.

EGIN TESTA!

Autoebaluazioaren estatistiken grafikoak

Prestakuntza gaitasun digitaletan

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari dagokionez, herritarrak oinarrizko gaitasun digitaletan gaitzeko prestakuntza egiten ari dira, bai era presentzialean baita online eran, ere.

Gaur egun, 600 prestakuntza inguru egin dira Nafarroako hainbat udalerritan, baina prestakuntza-ekintzek martxan jarraitzen dute, eta, gainera, askoz gehiago programatuta daude pixkanaka garatzen joateko.

Gainera, 2000 pertsona baino gehiagok, gaitasun digitaleeko online prestakuntza progamaren bat egin dute.

Deskargatu prestakuntza datuen txostena

Prestakuntza programen estatistiken grafikoak

Nafarroa 2030 Estrategia Digitala.

N2030ED sortu dugu helburua izanik oinarriak ezartzea Nafarroako Foru Komunitatea gidatzeko murgiltze digitalaren prozesu batean, erreferente bilaka dadin eraldaketa digitalaren esparruan. “(…) Nafarroa kokatzeko bizi-kalitate, lehiakortasun eta garapen maila altuenetan. Erronka global bat, pertsonena, administrazioena, erakundeena, organismoena eta gizarte osoarena.” (Guzmán M. Garmendia Pérez, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia)

N2030ED deskargatzea

Inklusio eta Gaikuntza Digitaleko Plana 2021-2025

Gobernuaren plan honek N2030EDko “Pertsonak” ardatzari heltzen dio, bermatu dadin herritarrek trantsizioa egiten dutela gizarte digital berrira, arrakala digitala murriztuz Nafarroako Foru Komunitatean, eta aukera-berdintasuna bermatzen du, herritar guztiek, edozein direla ere haien inguruabarrak, aukera izan dezaten heldutasun digital handiagoa ezagutu, eskuratu, erabili eta lortzeko Interneti, IKTei eta beste teknologia batzuei dagokienez.

Inklusio eta Gaikuntza Digitaleko Plana deskargatu

2021-2024 Banda Zabalaren II. Plan Zuzentzailea (Pertsonak konektatzen)

Gobernuaren plan honek aurrera eramaten du 2021 Nafarroa Banda Zabalaren Plan Zuzentzailea, helburu nagusia izanik 2024an lortzea Nafarroako herritar guzti-guztiek izatea banda zabaleko sareak eskura, gutxienez 30 Mbps-ko kalitatekoak, bat etorriz Telekomunikazioetako eta Azpiegitura Digitaletako Estatuko Idazkaritzak ezarritako irizpideekin.

Banda Zabalaren Plan Zuzentzailea deskargatzea

Nafarroako Banda Zabalaren Behatokia

Banda Zabalaren Behatokiak bide ematen du sarbide publikoa izateko Nafarroan banda zabala zabaltzeari buruzko informazio eguneraturako. Behatoki hori sartuta dago 2021-2024 Banda Zabalaren II. Plan Zuzentzailean (Pertsonak konektatzen), zeinak helburu baitu 2024an lortzea Nafarroako herritar guztiek izatea banda zabaleko sareak eskura, gutxienez 30 Mbps-ko konexioarekin.

Sarbidea Nafarroako Banda Zabalaren Behatokirako