Azkar atera

You were redirected to http://www.navarra.es/eu/web/inai/gaiak/lgtbi-berdintasuna/arreta-integraleko-zerbitzua .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Arreta Integraleko Zerbitzua - NABI

Arreta Integraleko Zerbitzua

Kattalingune: LGTBI+ pertsonei Arreta Integrala emateko Zerbitzua

Kattalingune Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ pertsonei Arreta Integrala emateko Zerbitzua da, psikologian eta sexologian espezializatutako langileek artatua. Nafarroa osoan eskaintzen du zerbitzua doan, Iruñea, Tutera, Irurtzun, Tafalla eta Lizarrako egoitzetatik.

Kattalingune Zerbitzuaren logoa
Kattalingune Zerbitzuaren logoa

Zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

INFORMAZIOA, HARRERA ETA AKONPAINAMENDU SOZIALA

  • Pertsonaren egoeraren hasierako balorazioa egiten dugu.
  • Gizarte-baliabideei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkuak ematen ditugu.
  • Behar izanez gero beste zerbitzu, baliabide eta izapideen kudeaketa batzuen jarraipena eta laguntza egiten dugu.
  • Zerbitzua beste zerbitzu eta erakunde batzuei aurkezten diegu, zabaltzeko.
  • Nafarroako herritar guztiak hartzen ditugu.

ARRETA PSICOLOGIKOA ETA SEXOLOGIKOA

  • Psikologiako profesionalen bidez sexologiaren ezagutzan, onarpenean eta errebelazioan laguntzen dugu.
  • Zure burua zein sexurekin identifikatzen duzun, norekiko desioa sentitzen duzun edo zure sexualitatea izateko, sentitzeko eta adierazteko zure moduari buruz hitz egiten dugu.
  • Elkarri Laguntzeko Taldeak sortzea sustatzen dugu, bai erabiltzaileentzat, bai senideentzat, bai hurbilekoentzat.
  • Transbiderekin koordinatu eta jarraipena egiten dugu, hala eskatzen duten kasuetan.
  • LGTBI+ pertsonak, familiak, taldeak eta profesionalak artatzen ditugu.

ARRETA JURIDIKOA

  • LGTBI+ eskubideei buruzko aholkularitza eta orientazio juridikoa ematen dugu, eta eskubide horiek laguntza espezializatu batekin nola gauzatu ere bai.
  • Sexu orientazioak, genero adierazpenak eta sexu edo genero identitateak eragindako gorroto-delituak salatzeko prozesuaren berri ematen dugu.
  • LGTBI+ pertsonak, familiak, taldeak eta profesionalak artatzen ditugu.