2021ko Emakume Sortzaileak - NABI
2021ko Emakume Sortzaileak
NABIk programa hau garatzen du genero-berdintasuna sorkuntzaren eta ekoizpen artistiko eta intelektualaren eremuan txertatzeko. Era berean, emakumeek kulturaren alorrean egiten dituzten ekarpenak ikusarazi nahi ditu, musikan, literaturan, arte plastiko eta eszenikoetan, ikerketan eta irakaskuntzan, erreferenteak sortuz eremu horietan guztietan.
EMAKUME SORTZAILEEN 2021 PROGRAMA
Aurten, Emakume Sortzaileak programan, aurrekoaren ildotik, COVID-19ko krisia jorratu baigenuen, pandemiaren ondoren nahi dugun gizartea aztertu nahi dugu , eta, gainera, generoaren ikuspegitik eta proposamenak egiteko asmoz. Horretarako, hiru aditurekin batera, bi alderdiri buruz hausnartuko dugu: lehena, zer erronka dauden gizartearen, ekonomiaren, politikaren, harremanen eta abarren eredua ezinbestez aldatzeko premiaren aurrean. Eta bigarrena, zer praktika on diren eta/edo etorkizun hurbilean izanen diren aldaketa horretarako.
Osasun egoera dela medio eta pertsona guztien parte hartzea errazteko, saioak on line izango dira ZOOM-en bitartez
Gai hau jorratzeko hurrengo hizlariak izango ditugu:
- Apirilaren 20a, asteartea, 19:00etan.
YOLANDA JUBETO RUIZ Ekonomian doktorea, EHUko irakaslea eta HEGOA Institutuko kidea.
COVIDaren ondoren: bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jartzea, txertorik onena?
- Apirilaren 27a, asteartea, 19:00etan
PILAR PASCUAL PASTOR Gure artean Osasun Espazioaren Eskolako psikologo eta zuzendarikidea.
Arreta feminista, emakumeen osasun mentala indartzeko funtsezkoa.
- Maiatzaren 4a, asteartea, 19:00ean
PILAR AGUILAR CARRASCO Ikertzaile, saio-idazle eta zinema-kritikari feminista.
Feminismoak, gure bizitzarako giltzarri estrategikoa eta zeharkakoa
