Nines García Montalvo

Nines frankismoaren amaieran hasi zen militatzen, eta orduan hasi zen, baita ere, harremanak izaten. Panfletoak klandestinitatean egiten ziren. Bollera gisa identifikatzen ziren emakumeak, hasiera batean, alderdi politikoen barruan antolatzen hasi ziren, baina berehala sentitu zuten bollera gisa antolatu behar zutela.

Nines frankismoaren amaieran hasi zen militatzen, eta orduan hasi zen, baita ere, harremanak izaten. Panfletoak klandestinitatean egiten ziren. Bollera gisa identifikatzen ziren emakumeak, hasiera batean, alderdi politikoen barruan antolatzen hasi ziren, baina berehala sentitu zuten bollera gisa antolatu behar zutela. Tuterako barraka baten aurrean musukatzeagatik zentsuratu egin zituztela azaldu du.

Tuteran, oso kolektibo aktibo baten kide zen, baina mugitu egin behar zuten Koordinakundean parte hartzeko. Euskal Herri mailan koordinatzen ziren. 1980ko hamarkadaren hasieran lesbiana feministen kolektiboa sortu zen Nafarroako Koordinakunde Feministaren barruan. EHGAMen barruan egon ziren eta ondoren Lumatza sortu zuten 90eko hamarkadaren hasieran. Kontakizun erotikoen lehiaketa bat egin zuten. Azaldu digunez, maiz eztabaidatzen zuten feminista lesbianak ala lesbiana feministak ote ziren.

EMKn eta beste hainbat alderdi politikotan beste sexu orientazio batzuk lantzen hasi ziren. Tuteran, EMKren barraka batean, bi bollera elkarri musukatzeagatik zentsuratu zituzten, eta hori izan zen arazoa lantzen hasteko pizgarrietako bat. Garai hartako legeez hitz egin digu. Stonewall erreferentzia bat zen, urtero, ekainaren 28an, baina jende gehiago joaten zen begiratzera manifestatzera baino, eta horregatik, ekintza txiki bat gauzatu zuten (azaldu egin digu ekintza). Ekainaren 28en bilakaera azaldu du.

70eko hamarkadaren amaieran Granadako jardunaldi feministetara joan zen. Bartzelonakoetan eta Euskal Herriko mugimendu feministakoetan ere izan zen. Parte-hartze kolektiboa oso goraipatua eta aktiboa zen. Jardunaldietan eztabaidaren bilakaera ikusten zen eta horri buruz ere hitz egin du. Kim Pérez aipatu du, eta transen inguruko eztabaidak nola hazarazi zuen mugimendu feminista.

Beste kide batzuekin batera Tuterako Emakumeen Asanblada sortu zuen; izan ere, asanblada horrek lanean jarraitzen du egun. Geroago, Nafarroako Koordinakunde Feministaren barruan, Lesbiana Feministen Kolektiboa sortu zuten. Hasiera batean pisu batean biltzen ziren, eta geroago, Batzarrek Navarrerian zuen lokalean. Andraizek ere lokalak uzten zizkien. Hainbat pertsona aipatu eta azaldu digu Bilbora gehiago joaten zirela, zehazki, Txokolandara, Euskal Herri mailako jarduerak antolatzera.

Unean-unean parte hartzen zuten COFHLEEn, eta elkarrekin jarduerak egiten zituzten. Esan digu Koordinakundeak EHGAMekin batera hartzen zuela parte zenbait ekimenetan; ez du argi Nafarroako Koordinakunde Feministaren barneko Lesbiana Feministen Kolektibotik parte hartzen ote zuten.

“Gay” kontzeptu laburtu bat da, “marikoi” irainaren ordezko hitz gisa. Bi hitz horiek eboluzionatu egin dute, eta errebindikatuak eta onartuak izan dira, baita “bollo” eta “tortillera” ere. Emakumeek “lesbiana” hitzez baino ez zuten identifikatzen beren burua, eta ez “gay” terminoarekin; horregatik, harrigarria da hasieran EHGAMen lesbianak ere egotea. Zenbait goiburuz mintzatu da. “Bollera” terminoa geroago etorri zen.

Lesbianen lehen jardunaldiak, Euskal Herriak, 83aren inguruan izan ziren Bilbon. Jardunaldien ondoren manifestazioak antolatzen zituzten. Arabako Lesbianen Asanbladak 90eko hamarkadan antolatzen zituen kanpaldietara ere joaten ziren.

Mugimendurako, heteropatriarkatua eta familia nuklearra hartu izan dira, betidanik, identitate eta askatasunak zapaltzen dituzten sistematzat. Terminoaz eta sistemaz hausnartu du.

01 Militantziaren eta harreman sexoafektiboen hastapenak (gaztelaniaz)

Nines frankismoaren amaieran hasi zen militatzen, eta orduan hasi zen, baita ere, harremanak izaten. Panfletoak klandestinitatean egiten ziren. Bollera gisa identifikatzen ziren emakumeak, hasiera batean, alderdi politikoen barruan antolatzen hasi ziren, baina berehala sentitu zuten bollera gisa antolatu behar zutela. Tuterako barraka baten aurrean musukatzeagatik zentsuratu egin zituztela azaldu du.

02 Nafarroako Koordinakunde Feminista, EHGAM eta Lumatza (gaztelaniaz)

Tuteran, oso kolektibo aktibo baten kide zen, baina mugitu egin behar zuten Koordinakundean parte hartzeko. Euskal Herri mailan koordinatzen ziren. 1980ko hamarkadaren hasieran lesbiana feministen kolektiboa sortu zen Nafarroako Koordinakunde Feministaren barruan. EHGAMen barruan egon ziren eta ondoren Lumatza sortu zuten 90eko hamarkadaren hasieran. Kontakizun erotikoen lehiaketa bat egin zuten. Azaldu digunez, maiz eztabaidatzen zuten feminista lesbianak ala lesbiana feministak ote ziren.

03 EMK, LKI, legeak eta E28ak (gaztelaniaz)

EMKn eta beste hainbat alderdi politikotan beste sexu orientazio batzuk lantzen hasi ziren. Tuteran, EMKren barraka batean, bi bollera elkarri musukatzeagatik zentsuratu zituzten, eta hori izan zen arazoa lantzen hasteko pizgarrietako bat. Garai hartako legeez hitz egin digu. Stonewall erreferentzia bat zen, urtero, ekainaren 28an, baina jende gehiago joaten zen begiratzera manifestatzera baino, eta horregatik, ekintza txiki bat gauzatu zuten (azaldu egin digu ekintza). Ekainaren 28en bilakaera azaldu du.

04 Jardunaldi feministak (gaztelaniaz)

70eko hamarkadaren amaieran Granadako jardunaldi feministetara joan zen. Bartzelonakoetan eta Euskal Herriko mugimendu feministakoetan ere izan zen. Parte-hartze kolektiboa oso goraipatua eta aktiboa zen. Jardunaldietan eztabaidaren bilakaera ikusten zen eta horri buruz ere hitz egin du. Kim Pérez aipatu du, eta transen inguruko eztabaidak nola hazarazi zuen mugimendu feminista.

05 Tuterako Emakumeen Asanblada, lokalak eta erreferentziak (gaztelaniaz)

Beste kide batzuekin batera Tuterako Emakumeen Asanblada sortu zuen; izan ere, asanblada horrek lanean jarraitzen du egun. Geroago, Nafarroako Koordinakunde Feministaren barruan, Lesbiana Feministen Kolektiboa sortu zuten. Hasiera batean pisu batean biltzen ziren, eta geroago, Batzarrek Navarrerian zuen lokalean. Andraizek ere lokalak uzten zizkien. Hainbat pertsona aipatu eta azaldu digu Bilbora gehiago joaten zirela, zehazki, Txokolandara, Euskal Herri mailako jarduerak antolatzera.

06 COFHLEE (gaztelaniaz)

Unean-unean parte hartzen zuten COFHLEEn, eta elkarrekin jarduerak egiten zituzten. Esan digu Koordinakundeak EHGAMekin batera hartzen zuela parte zenbait ekimenetan; ez du argi Nafarroako Koordinakunde Feministaren barneko Lesbiana Feministen Kolektibotik parte hartzen ote zuten.

07 Terminologia. Marikoi, tortillera, bollo (gaztelaniaz)

“Gay” kontzeptu laburtu bat da, “marikoi” irainaren ordezko hitz gisa. Bi hitz horiek eboluzionatu egin dute, eta errebindikatuak eta onartuak izan dira, baita “bollo” eta “tortillera” ere. Emakumeek “lesbiana” hitzez baino ez zuten identifikatzen beren burua, eta ez “gay” terminoarekin; horregatik, harrigarria da hasieran EHGAMen lesbianak ere egotea. Zenbait goiburuz mintzatu da. “Bollera” terminoa geroago etorri zen.

08 Lesbianen lehen jardunaldiak (gaztelaniaz)

Lesbianen lehen jardunaldiak, Euskal Herriak, 83aren inguruan izan ziren Bilbon. Jardunaldien ondoren manifestazioak antolatzen zituzten. Arabako Lesbianen Asanbladak 90eko hamarkadan antolatzen zituen kanpaldietara ere joaten ziren.

09 Botere sistema (gaztelaniaz)