Marco Perez Mateo

EHGAM Bilbon sortu zen lehenik, eta Iruñera iritsi zen geroago. 1988an, EHGAM deseginda zegoen jada, baina Marcok, beste kide batzuekin batera, berreskuratu egin zuen. Nola sortu zen eta zer nolako antolaketa beharrak zituzten kontatu digu.

EHGAM Bilbon sortu zen lehenik, eta Iruñera iritsi zen geroago. 1988an, EHGAM deseginda zegoen jada, baina Marcok, beste kide batzuekin batera, berreskuratu egin zuen. Nola sortu zen eta zer nolako antolaketa beharrak zituzten kontatu digu. COFHLEE erakundeaz ere hitz egin digu, nola hasi ziren lanean estatu mailan. EHGAM eta osatu zituzten lesbianei eta Lumatzari buruz ere hitz egin du, baita Koordinakunde Feministaren barruan zeuden emakumeei buruz ere.

Nafarroan, EHGAMi kalea interesatzen zitzaion, eta mugimenduaren diskurtso iraultzailea gizartean egon zedin nahi zuten. Hastapenak eta lehenengo batzarrak nolakoak izan ziren kontatu digu. Zer lokaletan egon ziren aipatu du, zein talderekin partekatu zituzten lokal horiek, baita elkarrekin zer aliantza egin zituzten ere.

89an hasi ziren lanean eta atsedenik gabeko jarduerak egiten. 1992an, Amerikaren okupazio eta genozidioaren 5. mendeurrenean, jada lan handia zuten eginda, eta oso interesgarria izan zen kanpaina batekin ospatu zuten urteurrena. Kanpaina guztiak COFHLEErekin batera egiten zituen EHGAmek, estatu osoan zehar sustatze aldera, adibidez, apostasiaren aldekoa edo Renferen aurkako bat.

Apostasiaren aldeko kanpaina Bilbon sortu zen, Elizaren adierazpen homofoboen aurka. Lan handia egin ondoren, Artzapezpikutzarekin hitz egitea lortu zuten. Eliza erakundetik ateratzea lortu zuten. Oso arrakastatsua izan zen kanpaina, talde bakar batek ere ez zuelako aurretik halakorik lortu.

Behin, pintadak egin ziren Gotzain Jauregian, Elizaren adierazpenak gaitzesteko. Taldeak kaleko aldarrikapenei ahotsa eman nahi zien. Azaldu du ACT UP Paris (AIDS Coalition to Unleash Power) mugimenduaren eragin handia izan zuela EHGAMek. Marcok nabarmendu du zenbait ekintza oso esanguratsu egin zirela Eliza konplizea zela salatzeko.

Abenduaren 1a beti izan da egun garrantzitsua ekintzetarako. Marcoren hitzetan, EHGAMi beti axola izan zaio gehiago kalera irtetea borroka ikusarazteko, diskurtsoaz kezkatzea baino. Urte batean, erabaki zuten Sarasate pasealekua kondoiz betetzea eta “sida = vida” (hiesa = bizia) zioen pankarta bat zintzilikatzea Foruen monumentutik. EHGAMen mezuak oso indartsuak ziren eta komunikabideetara ere iristen ziren.

«La Condoneta» kanpaina cruisingerako guneetan eta giroko tabernetan kondoiak banatzean zetzan, EHGAMen eta Hiesaren Aurkako Batzordearen egindako aliantzari esker. Jendea gaiaren inguruan kontzientziatzea zen jomuga. Taconeran eraso asko egoten zirela adierazi du Marcok, baina bakar bat salatu zela, 1992an, EHGAMeko bi pertsonak erasoa ikusi zutelako eta prentsan ere atera zirelako. Oihartzun sozial handia izan zuen, eta Foru Parlamentutik ere igaro zen.

Urte horietan kanpaina ugari egiten ziren LGBT pertsonen eskubideen aurkako gertakari guztiak salatzeko. Oso militantea zen jendearen jarrerari buruz hitz egin digu Marcok, baita etxerik gabeko pertsonei eta homosexualei sarbidea ukatzeko filtratu zen dokumentu baten ondoren sortu zen kanpainari buruz ere. Estatu mailako koordinazioa lagungarria zen albisteak komunikabideetaraino iristea eta erantzuna globala izatea lortzeko.

EHGAM hainbat lokaletatik igaro zen Kattalingorrirenean finkatu arte. Kanpotik harremanetan jartzeko, egunkarietan argitaratzen genuen posta-kutxa bat baliatu behar zen. Prozesuetan elkarri laguntzen zioten, eta jendea militatzera bultzatzeko jomuga ere bazuten, nahiz eta mundu guztiak ez zuen politika iraultzailearen parte izan nahi.

«Borrokarako gai; intsumisioa» goiburua erabiltzen zuen kolektiboak goranzko bidean zegoen mugimendu hura ordezkatzeko, eta ez zion bere askatasun guztien alde borrokatzeari utziko, gizartea gero eta gehiago ari zelako merkantilizatzen, gayekin loturikoa modan jartzen ari zirelako, eta kapitala zati batzuk hartu eta merkantilizatzen ari zelako; hori guztia ikusirik, EHGAM gai izan zen gertatzen hasi zen hori kritikatzeko.

Marcok gogorarazi digu EHGAMen militantzia hasi aurretik LGBT jendea ghettoetan ibiltzen zela: taberna jakin batzuetan, gaueko lokaletan, etab. EHGAM sortu zenean, hori erabat aldatu nahi izan zuten: kolektiboa kalean ikusgarri izan zedin lortzea. Kaleko tokiak konkistatu behar izan zituzten nola diskurtsoarekin hala gorputzekin.

01 EHGAMen itzulera eta Lumatzaren sorrera (gaztelaniaz)

EHGAM Bilbon sortu zen lehenik, eta Iruñera iritsi zen geroago. 1988an, EHGAM deseginda zegoen jada, baina Marcok, beste kide batzuekin batera, berreskuratu egin zuen. Nola sortu zen eta zer nolako antolaketa beharrak zituzten kontatu digu. COFHLEE erakundeaz ere hitz egin digu, nola hasi ziren lanean estatu mailan. EHGAM eta osatu zituzten lesbianei eta Lumatzari buruz ere hitz egin du, baita Koordinakunde Feministaren barruan zeuden emakumeei buruz ere.

02 EHGAMen hastapenak, lokalak eta aliantzak (gaztelaniaz)

Nafarroan, EHGAMi kalea interesatzen zitzaion, eta mugimenduaren diskurtso iraultzailea gizartean egon zedin nahi zuten. Hastapenak eta lehenengo batzarrak nolakoak izan ziren kontatu digu. Zer lokaletan egon ziren aipatu du, zein talderekin partekatu zituzten lokal horiek, baita elkarrekin zer aliantza egin zituzten ere.

03 Amerikaren kolonizazioaren bosgarren mendeurrena (gaztelaniaz)

89an hasi ziren lanean eta atsedenik gabeko jarduerak egiten. 1992an, Amerikaren okupazio eta genozidioaren 5. mendeurrenean, jada lan handia zuten eginda, eta oso interesgarria izan zen kanpaina batekin ospatu zuten urteurrena. Kanpaina guztiak COFHLEErekin batera egiten zituen EHGAmek, estatu osoan zehar sustatze aldera, adibidez, apostasiaren aldekoa edo Renferen aurkako bat.

04 Apostasiaren aldeko kanpaina (gaztelaniaz)

Apostasiaren aldeko kanpaina Bilbon sortu zen, Elizaren adierazpen homofoboen aurka. Lan handia egin ondoren, Artzapezpikutzarekin hitz egitea lortu zuten. Eliza erakundetik ateratzea lortu zuten. Oso arrakastatsua izan zen kanpaina, talde bakar batek ere ez zuelako aurretik halakorik lortu.

05 Eliza, preserbatiboa eta HIESaren aurkako borroka (gaztelaniaz)

Behin, pintadak egin ziren Gotzain Jauregian, Elizaren adierazpenak gaitzesteko. Taldeak kaleko aldarrikapenei ahotsa eman nahi zien. Azaldu du ACT UP Paris (AIDS Coalition to Unleash Power) mugimenduaren eragin handia izan zuela EHGAMek. Marcok nabarmendu du zenbait ekintza oso esanguratsu egin zirela Eliza konplizea zela salatzeko.

06 EHGAM, ekintza talde bat (gaztelaniaz)

Abenduaren 1a beti izan da egun garrantzitsua ekintzetarako. Marcoren hitzetan, EHGAMi beti axola izan zaio gehiago kalera irtetea borroka ikusarazteko, diskurtsoaz kezkatzea baino. Urte batean, erabaki zuten Sarasate pasealekua kondoiz betetzea eta “sida = vida” (hiesa = bizia) zioen pankarta bat zintzilikatzea Foruen monumentutik. EHGAMen mezuak oso indartsuak ziren eta komunikabideetara ere iristen ziren.

07 Taconerako cruising-a eta eraso homofoboa (gaztelaniaz)

«La Condoneta» kanpaina cruisingerako guneetan eta giroko tabernetan kondoiak banatzean zetzan, EHGAMen eta Hiesaren Aurkako Batzordearen egindako aliantzari esker. Jendea gaiaren inguruan kontzientziatzea zen jomuga. Taconeran eraso asko egoten zirela adierazi du Marcok, baina bakar bat salatu zela, 1992an, EHGAMeko bi pertsonak erasoa ikusi zutelako eta prentsan ere atera zirelako. Oihartzun sozial handia izan zuen, eta Foru Parlamentutik ere igaro zen.

08 Renferen aurkako kanpaina (gaztelaniaz)

Urte horietan kanpaina ugari egiten ziren LGBT pertsonen eskubideen aurkako gertakari guztiak salatzeko. Oso militantea zen jendearen jarrerari buruz hitz egin digu Marcok, baita etxerik gabeko pertsonei eta homosexualei sarbidea ukatzeko filtratu zen dokumentu baten ondoren sortu zen kanpainari buruz ere. Estatu mailako koordinazioa lagungarria zen albisteak komunikabideetaraino iristea eta erantzuna globala izatea lortzeko.

09 EHGAMen lokalak, 1157 posta kutxa (gaztelaniaz)

EHGAM hainbat lokaletatik igaro zen Kattalingorrirenean finkatu arte. Kanpotik harremanetan jartzeko, egunkarietan argitaratzen genuen posta-kutxa bat baliatu behar zen. Prozesuetan elkarri laguntzen zioten, eta jendea militatzera bultzatzeko jomuga ere bazuten, nahiz eta mundu guztiak ez zuen politika iraultzailearen parte izan nahi.

10 Kapitalismo arrosa (gaztelaniaz)

«Borrokarako gai; intsumisioa» goiburua erabiltzen zuen kolektiboak goranzko bidean zegoen mugimendu hura ordezkatzeko, eta ez zion bere askatasun guztien alde borrokatzeari utziko, gizartea gero eta gehiago ari zelako merkantilizatzen, gayekin loturikoa modan jartzen ari zirelako, eta kapitala zati batzuk hartu eta merkantilizatzen ari zelako; hori guztia ikusirik, EHGAM gai izan zen gertatzen hasi zen hori kritikatzeko.

11 Gaueko lokaletan egotetik kaleak erreklamatzera (gaztelaniaz)