Nafarroako Eguna - Dia de Navarra

Nafarroaren Eguna dela eta, Foru Komunitateko pertsona, entitate eta kolektiboek egin duten lan nabarmena aitortzen du Nafarroako Gobernuak. Herritarrek ezin dute ekitaldi hauetara joan, baina Nafarroako Gobernuaren YouTubeko kanalean ikus ditzakete.
Nafarroako Jauregira bisitak
Foru-erakundeen egoitza historikoak bere ateak ireki ditu
Azaroaren 29tik abenduaren 1era | Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña
Nafarroako Jauregiak, beste behin, ateak irekiko ditu herritarrentzat, aurreko edizioetan harrera bikaina izan ondoren. Bisita-programa antzeztua egingo da bertako areto instituzionalak eta ondasun artistikoak erakusteko. 6 bisita dramatizatu proposatu dira, 35 pertsonara bitarteko taldeentzat.
Gainera, herritarrek Nafarroako Jauregia ezagutu ahal izango dute bisita birtualen bitartez. Era berean, Jauregiko hainbat bulegotan barrena bideo-ibilaldi egin daiteke, artean adituak diren pertsonen laguntzarekin.
Tutera Hiria XVII. Jota Lehiaketa
Hitzordu honetan, 'Nafarroako Foru Komunitatea Saria' ematen da
Azaroak 17 | 18.00 | Gaztanbide Antzokia (Tutera)
EPEL Tutera-Kultura tokiko erakunde publikoak antolatzen du ekitaldia, Nafarroako jota sustatzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Sariak bost kategoriatan ematen dira: benjaminak, haurrak, gazteak, heldu amateurrak eta heldu bakarlariak eta bikoteak. Sari Nagusia, ‘Nafarroako Foru Komunitatea Saria’ deiturikoa, helduen kategorian hautatutako lau jotarik eskuratu ahal dute.
Nafarroako Ereserkia, Jauregiko korridoreetan
Broken Brothers Brass Band taldearen ibilbidea egoitzatik
Nafarroako Gobernuak, Foru Komunitatearen Egunaren ospakizunarekin bat eginez, Broken Brothers Brass Band taldeak Nafarroako Ereserkiaren jai-giroko eta egungo berrinterpretazioa egiteko eskatu du. Bertsio honek ikuspegi ezberdinetako haize eta perkusioen bidez ereserkia biziberritzen du, bere hizkuntza New Orleanseko (Estatu Batuak) brass band-etara eramanez. Berrinterpretazioak bideoklip bat dakar, non talde nafarrak anfitrioi lanak egiten dituen eta Nafarroako Jauregiaren zati ezberdinak erakusten dizkigun.