Lehen urteko balantzea - 2023-2027 legegintzaldia Nafarroan - Konfiantza eraikitzen

Konfiantza eraikitzen
Nafarroa eraldatzeko aurrerapausoak Gobernuaren lehen urtean

Konfiantza eraikitzen
Nafarroa eraldatzeko aurrerapausoak Gobernuaren lehen urtean

Konfiantza eraikitzen
Nafarroa eraldatzeko aurrerapausoak Gobernuaren lehen urtean
2023-2027 LEGEGINTZALDIA
Lehendakariaren balantzea
Nafarroako lehendakari María Chivitek Gobernuaren lehen urtearen balantzea egin du; haren esanetan, “Nafarroa eraldatzeko oinarriak ezarri dira”. Lehendakariak azpimarratu duenez, Gobernuak “egintzekin erantzun behar dio herritarrek jarritako konfiantza zabalari” eta, helburu horretarako bidean, lehen urte honetan “ekitaldi ekonomikoa bikaina izan da eta enplegu-errekorrarekin” itxi da urtea, “aurrerapena” izan da azpiegitura kritikoetan eta “indartu egin dira” hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak.
“Gobernu hau baliagarria da Nafarroak aurrera egin dezan” eta lan egiten du “liskarrak alde batera utzita eta arreta hamarkada honetan datozkigun erronketan bakarrik jarrita”.
Legegintzaldi honen hasierako 67 ekintza aipagarri
Ikus ezazu zer aurrerapen egin diren arlo hauetan: azpiegiturak, zerbitzu publikoak, herritarren eskubideak eta etorkizuneko erronkak
Azpiegitura berriak
Herritarren zerbitzura dauden proiektuak
Gobernuaren lehen urtean, bide-obra handiei ekin zaie, esaterako, Belateko tunelak bikoizteari, eta aurrera egin da azpiegitura kritikoetan, hala nola AHT edo Nafarroako ubidea. Gainera, aurrera jarraitzen du beste zenbait arlotako azpiegiturak hobetzeko prozesuak, hala nola osasuna, hezkuntza, gizartea edo turismoa. Horrekin, zerbitzu publikoen kalitatea hobetuko da.
Zerbitzu publikoak hobetzea
Herritarrei arreta gero eta hobeki emateko proiektuak
Gobernuak zerbitzu publikoen etengabeko hobekuntzari heldu dio; horrekin batera, zerbitzu horiek herritarren eskaera berrien arabera eraldatzeari ekin dio. Gobernuaren lehen urtean, besteak beste, honako aurrerapauso hauek onetsi dira: 0tik 3 urtera bitarteko haurren hezkuntza publikoa doakoa izatea; etxebizitza eskuratzeko aukera erraztea, parke publikoa bultzatuz; eta berretsi du IdiSNAk osasun-ikerketako zentro publiko-pribatu izateko duen egiaztagiria.
Herritarren eskubideak
Eskubideetan aurrera egiteko proiektuak
Gobernuak Foru Hobekuntzari historian egin zaion hirugarren erreformari ekin dio, Konstituzioan Nafarroari aitortutako eskubide historikoak blindatzeko asmoz. Gainera, aurrera egin da indarkeria mota desberdinen biktimei arreta eta aitortza emateko orduan, eta beharrezko oinarriak ezarri dira jokoaren eragin soziala murrizteko eta osasun-arreta hobetzeko.
Etorkizuneko erronkak
Nafarroaren helburuei heltzeko ekintzak
Nafarroa aurrera doa ekonomia deskarbonizatzeko eta digitalizatzeko bidean, honako hauen bidez: eredu energetiko berri bat ekoizpenerako eta kontsumorako; hezkuntza digitalizatzeko plan bat, zeina oinarri baita hezkuntza-sistema osorako; eta arau berriak, ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasun handiagoa bermatzeko, talentua I+Gren bidez sustatzea funtsezkoa den garai hauetan.