Hasiera - CIN - Viana
Txori txikien lehen txorrotxioetatik hasita, Las Cañasko urtegia bizirik dago eguneko ordu guztietan. Ahateak uretan murgiltzea, zikoinek jotzea, intsektuen burrunba, hegan doazen basahateen txistua eta igelen korroka
Aintzira espazio zaratatsua da, eta urrats bakoitzean aurkituko duzun ikuskizunak harrituko zaitu. Ahate txikiak amari jarraika, koartza eleganteak hegan, haizeak kulunkatutako ihiak... Galduko duzu?
Aintzira inguratzen duen bidean zehar isilean paseatuz eta behatokiko prismatiko eta teleskopioak erabiliz gero, aintziran bizi diren edo noizean behin bisitatzen duten hegazti espezie ugarietako batzuk ikusten ahalko dituzu. Gehiago jakin nahi baduzu, zentroko langileek azalduko dizute nor diren eta nola bizi diren txistuka ari diren berdantza horiek edo nolakoa den ilunabarra hezegunean.