Hasiera - CIN - Ochagavía/Otsagabia
“Urrunean ikusten genituen Irati ibaiaren bidea adierazten zuten harkaitz malkartsuak, orbain beltzak osatzen zituzten zuhaitzekin eta harri griseko irtenguneekin […] Zuhaitz batzuen azpian gelditu ginen, ibaia zeharkatzen zuen dike baten ondoan. Billek zuhaitz baten kontra jarri zuen motxila; kanaberak muntatu, txirrikak lotu, hariak korapilatu eta arrantzan hasi ginen”.
Horrela kontatu zituen Ernest Hemingwayk Auriztik Iratiko oihanera egindako txangoak “Fiesta” nobela ezagunean. Honela deskribatu zuen: “etzanda siesta egiteko tokia, burua itzalpean eta begirada zuhaitzen adaburuetara; bertan belarra leuna, berdea eta samurra da, amuarrainak saltoka dabiltza ibaian eta soilguneetan azienda entzuten da, bazkatzen”.