ENCABEZADO Cartera servicios CASSYR común

SEXU- ETA UGALKETA-OSASUNA

Sexu- eta ugalketa-osasuneko zentroek osotasunean eskainitako zerbitzu orokorrak deskribatzen dira.

Informazio gehiagotarako kontsultatu zure zentroan.


Cartera servicios común CASSYR

JENDAURREKO ORDUTEGIA

Oro har, zentroak irekita egonen dira astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era (salbuespenak salbuespen).
Zentroaren ordutegia udan beste bat izaten ahal da.
Informazio gehiagotarako kontsultatu zure zentroan.

SARTZEKO BALDINTZAK

Arreta jasotzeko hitzordua hartu behar da. Hala ere, batzuetan, profesionalak hala behar dela uste badu eta aukerarik badago, pazienteak hartzen ditu hitzordurik gabe.

Administrariek profesionalen egunerokoak, hurrengo kontsultetarako erreserbak, beste espezialista batzuetara joateko hitzorduak kudeatzen dituzte.

DERIBAZIOA ESKATZEN DUTEN ZERBITZUAK ("BOLANTE"AREKIN)

  • Ginekologiako kontsulta: familia-medikuak deribatuko du patologiagatik, lehen bisita baldin bada, edo aurreikusitakoa baino lehenago aurretiko kontsultan arreta behar badu.
  • Psikologia-sexologiako kontsulta: zentroetako edo beste erakunde batzuetako profesionalek deribatuko dute.

DERIBATZERIK BEHAR EZ DUTEN ZERBITZUAK ("BOLANTE"RIK GABE), BAINA BAI AURRETIKO HITZORDUA

  • Emaginaren kontsulta: Haurdunaldirako eta erdiberriarorako, edoskitzerako, menopausiarako, kontrazepziorako, bulbobaginitiserako, umetoki-lepoko minbizi goiztiarra hautemateko baheketarako eta ITSrako, eta, oro har, osasunerako hezkuntzarako.
  • Erizaintzako kontsulta: Menopausiarako, kontrazepziorako, bulbobaginitiserako, umetoki-lepoko minbizi goiztiarra hautemateko baheketarako eta ITSrako, eta, oro, har, osasunerako hezkuntzarako.
  • Hezkuntzako kontsulta: Kontrazepzioari, sexualitateari, eta, oro har, horren gaineko informazioari buruzko kontsultetarako. Aurretiko hitzordurik gabe: haurdunaldia borondatez eteteko eta larrialdiko antisorgailuetarako eguneko kontsulta, eskaeraren arabera.

ERIZAINTZA

  • Umetoki-lepoko minbizia prebenitzeko laginak hartzea.
  • Alterazio ginekologiko txikiak artatzen ditu: genitaletako azkura, baginako jarioaren alterazio sintomatikoak, genitaletako ezinegonak, DIUa erretiratzea...
  • Menopausiaren, sintomen, zantzuen, bizimodu gomendagarriaren, sexualitatearen... gainean argibideak eta aholkuak ematea.
  • Familia-plangintza.
  • Osasunerako hezkuntza.
  • Medikazioa bide parenteraletik administratzea, beharrezkoa bada.
  • Ebakuntza ginekologikoen kontrol kirurgikoa, aurrekoa eta ondorengoa.

EMAGINA

  • Arrisku txikiko haurdunaldiaren kontrola.
  • Arreta puerperioan.
  • Edoskitze naturalari buruzko aholkularitza eta sustapena.
  • Aholkua ematea kontrazepzioan eta sexualitate-gaietan, haurdunaldian eta haurdunalditik kanpo.
  • Prebentzio jarduerak.
  • Osasunerako hezkuntza.
  • Medikazioa bide parenteraletik administratzea, beharrezkoa bada.
  • Kontzepzio aurreko kontsulta.
  • Zesarearen edo erditzearen ondoko kontrolak, hala nola grapak kentzea edo episiotomia berrikustea.

GINEKOLOGIAKO MEDIKU ESPEZIALISTA

  • Haurdunaldi arriskuari arreta ematea eta hura ebaluatzea; haurdunaldiaren kontrola ekografiaren bidez.
  • Gradu baxuko umetoki-lepoko patologiaren azterketa kolposkopikoa.
  • Ginekologia-patologia onberarako programazioa eta kirurgia.
  • Kontrazepzioaren gainean aholkua ematea eta DIUa edo inplantea jartzea.
  • Menopausiaren hormona bidezko tratamenduei jarraipena egitea eta kontrolatzea.
  • Ginekologia-patologia onbera kontrolatzea eta tratatzea: miomak, polipoak, zikloaren nahasmenduak, sexu-transmisiozko gaixotasunak.

HEZKUNTZA

  • Kontrazepzio-gaiei buruzko argibideak eta aholkuak ematea.
  • Osasuna sustatzea sexu-transmisiozko gaixotasunak saihesteko..
  • Kontrazepzioa kontrolatzea
  • Aholkuak ematea sexualitate-gaietan
  • Gizonezkoaren behin betiko kontrazepzioa tramitatzea (basektomia)
  • Haurdunaldiaren borondatezko etendurak tramitatzea
  • Osasunerako eta sexurako hezkuntza, oro har.

PSIKOLOGIA-SEXOLOGIA

  • Sexu eta ugalketa-osasunaren arretarako zentroetako beste profesional batzuk bideratutako erabiltzaileek sexuaren arloan dituzten arazoei arreta ematea.
  • Zaurgarritasun-egoeretan laguntza emozionala ematea.
  • Ugalkortasun-tratamendua egiten ari diren bikoteei laguntza ematea.

PAZIENTEEI ZUZENDUA

  • Ama eta aita izateko prestakuntza-ikastaroak
  • Erditze ondoko eta amagandiko edoskitzeari laguntzeko ikastaroak
  • Menopausiaren gainean argibideak emateko solasaldiak

IKASTETXEEI ZUZENDUA

  • Ikastetxeetan sexualitatearen gaineko solasaldiak ematea, gurasoen elkarteek eskatuta
  • Ikasleek sexu eta ugalketa-osasunaren arretarako zentroetan bisita gidatuak egitea
  • Umetoki-lepoko minbizia prebenitzeko programa
  • Prostituzioan dihardutenei arreta emateko programa Programa honek osasun-estaldura du, gizarte-esparruko arretaren osagarri moduan (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin hitzartua)