Aurkene - Centro documentacion social
Aurkezpena
Nafarroako Gizarte Dokumentazioaren Zentroak datuen banku bat dauka; bertan Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren berezko gaien antzeko adierazleak jasotzen dira, bai eta adierazle demografiko nagusiak ere, hiru bloketan taldekatuta: gizarte zerbitzuak, enplegua eta demografia.
Adierazle horietako batzuk hilean behin biltzen dira, eta guztiek lurraldeen arteko konparazioa ematen dute, autonomia erkidegoan nahiz estatuan, eta adierazleak ahalbidetzen duenean, Europan ere bai.
Dokumentazio Zentroak, halaber, gizarte politiken eremuan espezializatutako dokumentu funts bat dauka, eta honako gai hauek jorratzen dira, besteak beste: haur eta nerabeentzako arreta, familiak, pertsonen autonomiaren sustapena, adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen beharrei erantzutea, gizarte inklusioa, lan merkatua eta enplegu politikak.
Tokiko, autonomia-erkidegoko, estatuko eta nazioarteko dokumentuak biltzen ditu, ikertzaileentzat (aldizkari zientifikoak, azterlanak eta abar), teknikarientzat eta profesionalentzat, edo interesa duten beste pertsona batzuentzat (txosten ofizialak, planak eta programak, eskuliburuak...)