2025 | 41p.
Nafarroako Desgaitasunari buruzko IV. txosten honen bidez, finkatu egin da desgaitasunari buruzko informazioa herritarren eskura jartzeko prozesua, zeina 2021ean hasi baitzen Nafarroako Desgaitasunari buruzko I. txostenaren bidez. Dokumentu hau Nafarroako Analisi eta Prospekzio Bulegoak arlo honetan egiten duen bigarrena da, eta aurten, lehen ez bezala, desgaitasun aitortua duten pertsonen kopurua eta udal errolda erkatu dira, errealitatera hobeki egokitzen diren kopuruak eskaintzeko.