Delegación Bruselas - Accion_exterior
Europar Batasuneko Gaietarako Nafarroako Bulego Iraunkorra
Nafarroaren Bruselako ordezkaritzaren zerbitzuak
-
Europar Batasuneko Eskualdeetako Komitearen lanen jarraipena egitea, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearentzat interesgarriak diren sareena ere.
-
Europar Batasuneko erakundeek erabakiak hartzeko prozesuaren jarraipena egitea, eta erakunde horiek arauak sortzeko prozeduretan informazioa lortzea, Nafarroako Foru Komunitatearen interesei eragiten dien neurrian.
-
Seihileko Europarretan laguntzea, autonomia erkidegoek Europar Batasuneko Kontseiluan parte hartzeko akordioaren esparruan.
-
Espainiako Erreinuak Europar Batasunean duen ordezkaritza iraunkorrarekin lankidetzan aritzea, bai eta Bruselan kokatuak dauden Espainiako beste autonomia erkidego batzuen bulegoekin edo beste estatu kide batzuetako antzeko entitateekin ere.
-
Nafarroako Foru Komunitateko sektore publiko eta pribatuarentzat aukerak bilatzen laguntzea enpresaren eta finantzen arloan.
-
Nafarroako Foru Komunitatearentzat interesgarriak diren Europar Batasunaren programak eta aukerak zabaltzea eta sustatzea.
Harremanetarako datuak
Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulegoa
Rue de Toulouse 30 – 1040 – Brusela
+32 (0) 2 721 60 77
https://www.delegacionuenavarra.es/eu/hasiera
@Europainfo_na